Txanton Piperri

opera

Txanton Piperri euskaraz idatziriko lehenbiziko opera handi historikoa izan zen[1]. Hitzak Toribio Altzagak idatzi zituen, eta musika Buenaventura Zapirainek moldatu zuen[2].

Txanton Piperri
Jatorria
Argitaratze-data1899
Estreinaldi-data1899ko urtarrilaren 6a
IzenburuaTxanton Piperri
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Zatiak3 act (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
LibretistaToribio Altzaga
Bestelako lanak
MusikagileaBuenaventura Zapirain

Hiru ekitalditan banaturik dago. Lehenbizikoz 1899ko urtarrilaren 6an Donostiako Zentro Katolikoan estreinatu zen, Chanton Piperri garaiko grafiaz.[3] Libretoa Alemaniako Leipzig hirian inprimatu zen[2]. Gerora abesti abertzale ospetsu ere bilakatu zen.

Pertsonaiak

PertsonaiaTesituraEstreinaren antzezle-zerrenda
1899[4]
MaritxosopranoGarin
TxantontenorMartínez, Ercilla
LazkanobaritonoFlorez, Irigoyen
Berastigi (sic)baxuEznaola, Arando
LizarretatenorGadea
BaldatenorZubiria
LoiolabaritonoIrigoyen, Florez

Hitzak

Euskal Herriko semeak gera,
zor dioguna bizia.
Beraren alde emango degu,
zainetako odol guztia.

Bere lege eta hizkuntza ederrari,
degu maitasuna haundia.
Hil arte oihu egingo degu,
bizi bedi Euskal Herria![5]

ESAITen ereserkia

2012an ESAITek (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) Euskal Selekzioaren ereserki izendatu zuen[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak