Txomin Garmendia

euskal idazlea

Txomin Garmendia Galartza (Berrobi, Gipuzkoa, 1934ko otsailaren 3a - ibidem, 2022ko irailaren 15a[1]) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen.

Txomin Garmendia

Txomin Garmendia 1967ko Bertsolari Txapelketan
Berrobiko alkate

Bizitza
JaiotzaBerrobi1934ko otsailaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2022ko irailaren 15a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 46

Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea, bere kabuz ikasi zuen eta bizitzan zehar hainbat lan egin zituen: nekazaria, arotza, taxilaria, liburu-saltzailea eta Berrobiko alkatea besteak beste. Burgosen egiten ari zen soldadutzari buruz "Zeruko Argia" aldizkarian argitaratu zituen bertsoengatik espetxeratu zuten.[2] 50eko hamarkadan hasi zen jendaurrean kantatzen eta 1964ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren txapeldunordea eta 1967ko txapelduna izan zen.[3] 1980an istripu batean eritu eta idazteari ekin zion. Bere idatzitako lanen artean bertso liburuak eta kontakizunak daude.

Lanak

Nobela

  • Bordaberri (1983, Auspoa)

Kronika

  • Bizitzaren arian (1982, Auspoa)
  • Denbora pasa (1982, Auspoa)
  • Gipuzkoa. Biotz-begietan (1983, GAK): Iñaki Linazasororekin elkarlanean

Bertsoa

  • Bertsolari-kurpilla (1984, Auspoa)
  • Erririk-erri (1984, Auspoa)
  • Beltzak eta zuriak mendian ardiak (1985, Auspoa)
Txomin Garmendia[4] gerraosteko bertso saioez eta gaiez (Ahotsak proiekturako)

Bertsolaritza txapelketak

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak


Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.