1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1964ko abenduaren 20an eta 1965eko urtarrilaren 1ean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren V. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatu zuen. Orduko 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen eta Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen, bere bigarren txapela izan zen.

1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Data1965eko urtarrilaren 1a
AntolatzaileaEuskaltzaindia
Partehartzaile kopuru10
Parte-hartzaileak
Irabazlea

Historia

1964ko abenduaren 20an Bilbon finalaurreko bat jokatu zuten bederatzi bertsolarik eta bertan Lazkao Txiki nagusitu zen Jose Joakin Mitxelenaren aurretik.

1965eko urtarrilaren 1ean jokatu zen finala Donostian. Goizean bederatzi bertsolari berdinak aritu ziren eta lauk sailkatu ziren arratsalderako, Lazkao Txiki, Xalbador, Jose Joakin Mitxelena eta Mattin, azken honek Jon Lopategirekin berdinketa hautsi behar izan zuen.

Arratsaldean lau bertsolari hauei 1962ko txapelduna gehitu zitzaien, Uztapide. Buruz burukora Uztapide bera eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta azkenean txapela Uztapidek eraman zuen. Hona hemen final horretako datuak:

Gai jartzailea

Epaileak

Sailkapena

PostuaBertsolaria
TxapeldunaManuel Olaizola "Uztapide"
2Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki"
3Fernando Aire "Xalbador"
4Jose Joakin Mitxelena
5Mattin Treku "Mattin"
6Jon Lopategi
7Jon Mugartegi
8Migel Arozamena
9Andres Narbarte "Xalto"
10Txomin Garmendia

Kanpo estekak