US Nafarroa

US Nafarroa edo Union Sportive Nafarroa Garazi eta Baigorri aldeko errugbi taldea da. Kolore gorriz eta horiz jokatzen dute.

Union Sportive Nafarroa
HiriaDonibane Garazi eta Baigorri
 Nafarroa Beherea,  EH
Sorrera2003
Kirol zelaiaAdolphe Jauregi eta
Baigorriko Udal Zelaia
PresidenteaEuskal Herria Alain Fariscot
Jacques Sallagoïty
LigaFédérale 1
2022-238.a
Webguneawww.usnafarroa.fr
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Partidak Donibane Garaziko Adolphe Jauregi eta Baigorriko udal estadioetan jokatzen dituzte. Egun Fédérale 1 mailan dabilen taldea 2006[1] eta 2018an[2] maila horretako Frantziako txapelduna izan zen.

Historia

2003an US Garazi eta US Baigorri errugbi taldeak batu ziren eta kluba sortu zuten.

US Garazi

Union Sportive Garazi Donibane Garaziko errugbi taldea izan zen. 1963an sortua, US Garazik urte hartan Frantziako txapelduna izan zen Stade Montois taldearen koloreak aukeratu zituen, horia eta beltza hain zuzen ere. Bere palmaresean Balandrade mailako Frantziako txapelketa eta 1993an Lehenengo Mailarako igoera bat ditu. Frantziako txapelketa 1975eko maiatzaren 25ean Mazameten Rives-Renage taldearen aurka lortu zuen.

US Baigorri

Union Sportive Baigorri Baigorriko errugbi taldea izan zen. 1971ko irailean US Garazi taldean ibilitako jokalari batzuek sortu zuten, Urepele eta Bidarrai arteko eskualdekoak zirenak, 1972/1973 denboraldian Côte Basque-Landes Txapelketa lortu eta epeka-epeka mailaz igo zuen 1991/1992an lehenengo mailara igo arte.

Taldeak

Sei talde ditu guztira:

  • Fédérale 2
  • Fédérale B
  • Juniors Reichel 2
  • Juniors Balandrade
  • Cadets A
  • Cadets B

Palmaresa

Seniors A

  • Fédérale 2 mailako Frantziako txapelduna 2005/2006 denboraldian.

Cadets A

  • Teulière mailako Frantziako txapelduna 2007/2008 denboraldian.
  • Teulière mailako Frantziako txapelduna 2006/2007 denboraldian.
  • Teulière mailako Akitaniako txapelduna 2006/2007 denboraldian.

Azken urteak

UrteaMailaEmaitza
2004-05Fédérale 1fase erregularra, 10.a (jeitsi)
2005-06Fédérale 2igoera fasea, 1.a (igo)
2006-07Fédérale 1fase erregularra, 5.a
2007-08Fédérale 1fase erregularra, 7.a
2008-09Fédérale 2igoera fasea, 1/32
2009-10Fédérale 2fase erregularra, 10.a
2010-11Fédérale 2fase erregularra, 12.a (jeitsi)
2011-12Fédérale 3?
2012-13Fédérale 3? (igo)
2013-14Fédérale 2igoera fasea, 1/16
2014-15Fédérale 2igoera fasea, 1/16
2015-16Fédérale 2igoera fasea, 1/16
2016-17Fédérale 2igoera fasea, 1/16
2017-18Fédérale 2igoera fasea, 1.a (igo)
2018-19Fédérale 1fase erregularra, 12.a
2019-20
2020-21
Fédérale 1bertan behera
2021-22Fédérale 1fase erregularra, 12.a
2022-23Fédérale 1fase erregularra, 8.a

Antzinako jokalariak

US Garazi

US Baigorri

Egungo jokalariak

  • Jon Iturriria

Erreferentziak

Kanpo estekak