Bidarrai

Nafarroa Behereko udalerria


Bidarrai[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 19,6 kilometrora. Altuera 61 eta 935 metro artekoa da, eta 38,20 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 667 biztanle zituen.

Bidarrai
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Bidarraiko ikuspegia Bagamenditik

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Bidarray
Auzapeza
(2014-2026)
Jean-Michel Anchordoquy
(Euskal Herria Bai)
Posta kodea64780
INSEE kodea64124
Herritarrabidarraitar
Kokapena
Koordenatuak43°16′00″N 1°20′42″W / 43.2667°N 1.345°W / 43.2667; -1.345
Map
Azalera38,20 km2
Garaiera61-935 metro
Distantzia19,6 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria667 (2018:  −5)
Dentsitatea17,93 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,77
Ugalkortasuna[1]‰ 54,6
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,52 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,94 (2011)
Langabezia[1]% 6,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 68,78 (2010)
Erabilera% 38,69 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1723 (independentzia)

Bertako biztanleak bidarraitar dira.

Izena

Bidarrai beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • hespital de Bidarray (1268)[4]
  • hespital de Bidarray (1292)[4]
  • La encomienda de Vidarray (1621)[5]

Etimologia

Jean-Baptiste Orpustanek dio Bidarrai toponimoa bide ("haitz") eta arrhan ("elorri beltz"), hau da, "elorri beltzen bidea", hitzek osatzen dutela.[4]

Geografia

Bidarrai Ortzaizeko ibarran dago.

Mugakideak

Ingurune naturala

Iparla mendia (1 044 m) Bidarrai eta Baigorri artean dugu kokatua.

Aturriren adarra den Errobi ibaiak herria zeharkatzen du.

Klima

    Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)24.827.030.032.635.040.041.042.039.234.027.026.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)11.912.915.617.120.823.725.926.224.420.515.212.518.9
Batez besteko tenperatura (ºC)7.58.010.311.715.218.220.320.518.315.310.68.313.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)3.03.25.06.49.712.714.714.812.310.16.04.08.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-15.4-10.5-9.5-3.2-0.22.85.84.02.0-2.5-8.5-9.8-15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm)146.0129.8124.7139.3106.977.065.676.192.5112.1164.8153.41398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)96.7115.5128.978.870.166.2103.280.369.388.1124.1110.2128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[6]

Etxeak eta auzoak

  • Nobilia
  • Arnate
  • Olha
  • Haltzarte
  • Zaldain
  • Zattari
  • Elizaratalde
  • Orrotalde
  • Ostandaburua
  • Urdaburua
  • Alzaharria
  • Harruixea
  • Basasagarra
  • Pelloenea
  • Xuhurraborda
  • Gorriaenea
  • Marmarua
  • Lardapidea
  • Erregettoenea
  • Betiriskoenea
  • Xurruta

Historia

Paul Raymonden esanetan, XVII. mendean Bidarrai Baionako gotzainarena zen. Herria ez zen parrokia independente bihurtu 1723ra arte, eta, ondoren, udalerri bihurtu zen 1790ean.[7]

Demografia

180018061821183118361841184618511856186118661872187618811886189118961901
82712031229141713021348132112551241116511421000102610561121103611751127
190619111921192619311936194619541962196819751982199019992006200820132018
1019962879894859828810751745714673631585645637633685667
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da, eta Irulegiko Arnoa jatorri-izendapena duen ardoa ekoizteko sor-markaren barruan dago. Gainera, Bidarrai Ossau-Irati gaztaren apelazio-eremuan dago.

Errobi inguruko uren garbitasunak arrain-jarduerak garatzea ahalbidetu du. Era berean, kayak edo rafting bezalako uretako kirolak egin daitezke 1991n ezarritako base bati esker. Nabigazioa, ordea, zailtasun ertainekoa da, ibilbidea ur-jauzi eta arroken segida azkarra baita.

Politika

Auzapezak

HasieraAmaieraAuzapezaAlderdia
19952001Jean Lambert
20012014Jean-Bernard Berhouet
2014karguanJean-Michel AnchordoquyEuskal Herria Bai
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

2017ko urtarrilaren 1era arte, Bidarrai Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[8]

Garraioa

Baiona-Donibane Garazi burdinbideak zerbitzua ematen du Bidarrai udalerriri, Txik Txaken 54. linearen bidez.

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ortzaizeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Aldude ibarretan hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Bidarraik nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Elezaharrak

  • Bada bertan zubi bat, Ebrain izenekoa, Infernuko zubia izenaz ere ezaguna, lamiek edo sorginek eraiki omen zutena gau bakar batean.
  • Harpeko Saindua

Ondarea

Bidarraitar ospetsuak

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak