Vicky Luengo

aktore espainiarra

Victoria Luengo, ezagunagoa Vicky Luengo izenez (Palma Mallorcakoa, Balearrak, 1990eko apirilaren 7a) mallorcar aktorea da, Antidisturbios (2020) seriean egin zen ezaguna. Hainbat saritarako izendatu zuten, eta fikziozko emakumezko interpreterik onenaren Ondas saria jaso zuen 2021ean.[1]

Vicky Luengo

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictoria Luengo
JaiotzaPalma Mallorcakoa1990eko apirilaren 7a (34 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm2780716 Twitter: vickyluengo Instagram: vickyluengo Edit the value on Wikidata

Biografia

Vicky Luengo Palman jaio zen, Mallorcan, 1990eko apirilaren 7an, baina Bartzelonan bizi izan zen (Sagrada Familia auzoan) 4 urtetatik 18 urtera. Antzerkia egiten hasi zen eskolaz kanpoko jarduera gisa, lehen hezkuntza ikastearekin batera, Bartzelonako Escola Memory interpretazio-eskola espezializatuan izena eman zuen arte. Agertokira modu profesionalean igo zen lehen aldia 14 urterekin izan zen.[2]

Ibilbide profesionala

Bere lehen lan profesionala Bartzelonan izan zen haurrentzako antzerki musikaleko lan batean, baina Una historia catalana (2013) lanaren taldeko kide izan arte, ez zuen pentsatu aktore izatea lortu zuenik. Kataluniako Teatro Nazionalean antzeztu zuenean konturatu zn baietz, lortu zuela.[3] Lehen filmazioa Rumors (2007) telefilmean egin zuen. Nerabe bat interpretatu zuen, eta hortik egin zuen jauzi Telecinco kateko Hospital Central telesaileko atal batean parte hartuta.[4] Aurrerago, Ari pertsonaia izan zen paper nabarmena La pecera de Eva (2010) telesailean. Gainera, Club Super3 haurrentzako saioan eta El cor de la ciutat eta La Riera telesailetan bigarren mailako gisa parte hartu zuen.[2]

2011n, Telecinco Homicidios telesailean izan zuen lehen rol protagonista, Maria Losada interpretatu baitzuen.[5] Claudio Zulianen Born (2014) filmean egindako lanak saria eman zion New York City International Film Festivalen.[4] Urtebete geroago, Dani de la Orden Barcelona, noche de invierno film luzean parte hartu zuen, Olga pertsonaia interpretatuz.[6] Geroago, aintzatespen handiagoa lortu zuen Mateo Gilek zuzendutako Las leyes de la termodinámica(2018) filmeko lanarekin.[7]

2019an Raquel Ramírez interpretatu zuen Telecincoren Secretos de Estado telesailean.[8] Urtebete geroago, Hogar (Netflixen originala) filmean parte hartu zuen,[9] eta Amazon Prime Video eta Telecinco Madres. Amor y vida lanean lehen denboraldiko protagonistetako bat izan zen, Natalia hain zuzen ere.[10] Urte horretan bertan, Laia Urquijo protagonista nagusia interpretatu zuen, Movistar+ Antidisturbios telesailaren jatorrizko seriean. Rodrigo Sorogoyenek zuzendu zuen, eta kritika onak jaso zituen. Bost aktore onenaren saria jaso zuen Feroz Sarietan, Forqué Sarietan, Iris Sarietan, Fotogramas de Plata eta Zapping Sarietan.[11][12] Gainera, Gasteizko FesTVren hamahirugarren edizioaren saria jaso zuen, seriean egindako interpretazioarengatik eta «aktore gisa egindako ibilbide bikainarengatik».[13] Horrez gain, MiM Series sarietan aktore onenaren saria jaso zuen.[14]

2021eko irailean Chavalas filma estreinatu zuen, eta bertan Marta interpretatu zuen; gainera, 2020ko azken hilabeteetan, El sustituto filmaren filmazion jardun zuen.[15][16] David Verdaguerrekin batera, Historias para no dormir saioaren atal bat ere egin zuen.[17]

2022an, Gero antzerkira itzuli zen Felicia interpretatuz Juan Mayorgak idatzi eta Alfredo Sanzolek María Guerrero Antzokirako zuzendutako El Golem lanean.[18] Antonia Scott interpretatu zuen Amazon Prime Video Reina Roja proiektuan, Juan Gómez Juradoren nobeletan oinarrituta.

2022an, Suro film luzea estreinatu zuen zineman, Pol López protagonistakide zuela. Filma Mikel Gurrea zinemagilearen debuta izan zen. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorrerako hautagaia izan zen, eta Goya Sarietarako bi izendapen jaso zituen: bata zuzendari berri onenaren sarirako eta bestea Vicky Luengorentzat, aktore onenaren sarirako.[19]

Filmografia

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaiaZuzendaria
2014WaxMinstrelVíctor Matellano
BornMariannaClaudio Zulian
2015Barcelona, noche de inviernoOlgaDani de la Orden
2017Blue RaiLolaPedro B. Abreu
2017Os fillos do solElenaRamón Costafreda eta Kiko Ruiz Claverol
2018Las leyes de la termodinámicaEvaMateo Gil
2020HogarNataliaÁlex Pastor eta David Pastor
2021ChavalasMartaCarol Rodriguez Colas
El sustitutoEvaÓscar Aibar
2022SuroElenaMikel Gurrea

Telebista

UrteaIzenburuaPertsonaiaKanalaOharrak
2007RumorsNerabeaTV3Telefilmea
2008El cor de la ciutatVikiAtal 1
Hospital CentralSandraTelecincoAtal 1
2009El pactoMerche2 atal
2010La pecera de EvaAri36 atal
2011HomicidiosMaría Losada13 atal
2012-2017La RieraMíriam AmbrósTV343 atal
2013El don de AlbaZoe Santos / Natalia SantosTelecincoAtal 1
Camping ParadisGloriaTF1Atal 1
2014SalaóMontserratTV3Atal 1
2019Secretos de EstadoRaquel RamírezTelecinco13 atal
2020Madres. Amor y vidaNatalia Revidiu12 atal
AntidisturbiosLaia UrquijoMovistar+6 atal
2021Historias para no dormirEvaPrime VideoAtal 1
2024 - presenteReina RojaAntonia Scott7 atal

Antzerkia

UrteaIzenburuaPertsonaiaZuzendaria
2013Una historia catalanaJordi Casanovas
2016HistòriaPau Roca
2017Una vida AmericanaRobin RoseVíctor Sánchez Rodríguez
2017#LifeSpoiler Marc Angelet y Alejo Levis
2021PrincipiantesLauraAndrés Lima
2022El GolemFeliciaAlfredo Sanzol
2023-2024Prima FacieTessJuan Carlos Fisher

Sariak

Zilarrezko fotogramak
UrteaKategoriaLanaEmaitza
2023Antzerkiko aktore onenaPrima FacieIrabazlea

Erreferentziak

Kanpo estekak