Wadden itsasoa

itsaso
Wadden itsasoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Itsasoaren mapa

MotaNaturala
Irizpideakviii, ix, x
Erreferentzia1314
Kokalekua Herbehereak
 Alemania
 Danimarka
Eskualdea2Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak53°32′N 6°53′E / 53.533°N 6.883°E / 53.533; 6.883
Izen ematea2009 (XXXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Wadden itsasoa (nederlanderaz: Waddenzee, alemanez: Wattenmeer, behe-alemanez: Wattensee edo Waddenzee, danieraz: Vadehavet, mendebaldeko frisieraz: Waadsee) hego-ekialdeko Ipar Itsasoko marearteko zabalgunea da.

Bere biodibertsitate hain inportantea da ezen 2009an UNESCOk bere herbeheretar eta alemaniar eskualdeak Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen.

Geografia

Ipar-mendebaldeko Europa kontinentala eta Frisiako uharteen artean kokatuta dago, hiru estatutan banatzen delarik: Herbehereak, Alemania eta Danimarka. Den Helderretik (Herbehereak) Esbjergeraino (Danimarka) 500 kilometro luze den kostaldea hartzen du eta 10.000 km²-ko azalera dauka.

Bioaniztasuna

Fauna aberatsaren barruan, hegazti migratzaileak azpimarratzekoak dira lehenik eta behin. Lokatzetan eta ur-ertzetan dabiltzan txoriak, ahateak, antzarak, kaioak eta txenadak, besteak beste. Itsas-ugaztunen artean, itsas txakur arruntak, itsas txakur grisak, mazopak eta izurde muturzuriak bertako espezieak dira.

Parke Nazionalak

Ingurunea babesteko Parke Nazionalak sortu dira. Alemaniak hiru parke sortu ditu bakoitza dagokion estatuak kudeatzen duelarik:

Danimarkak ere Parke Nazionala eratu du 2010an.

Iruditegia

Ikus, gainera

Kanpo estekak