Wayde van Niekerk

abiadura-lasterkari hegoafrikarra

Wayde van Niekerk (Kraaifontein, 1992ko uztailaren 15a) hegoafrikar esprinter bat da, Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena 400 metroko lasterketan.

Wayde van Niekerk

Bizitza
JaiotzaLurmutur Hiria1992ko uztailaren 15a (31 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Free State (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
300 metroko lasterketa
400 metroko lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua70 kilogramo
Altuera183 zentimetro

waydevanniekerk.com
Facebook: OFLWaydeDreamer Twitter: WaydeDreamer Instagram: waydedreamer IAAF: 14417677 Olympic.org: wayde-van-niekerk Edit the value on Wikidata

Gaur egun 400 eta 300 metrotako munduko errekorren jabe da eta 400 metrotako errekor olinpikoa ere badu[1].

Biografia

Kraaifontein hirian jaio zen, Lurmutur Hiritik gertu. 2005ean gurasoak banandu eta amarekin Bloemfonteinera joan zen bizitzera[2]. Han marketing ikasketak egin zituen Estatu Libreko Unibertsitatean.

Atletismo munduan nazioarteko debuta 2010ko Munduko gazte mailako txapelketan egin zuen eta 200 metrotako lasterketan laugarren postua eskuratu zuen[3]. 2012tik aurrera 400 metrotako lasterketan emaitza hobeak lortzen hasi zen. 2014an Commonwealth Jokoetan eta Afrikako txapelketan zilarrezko dominak eskuratu zituen eta 4x400 metrotan urrezko domina lortu zuen Kopa Kontinentalean Afrika ordezkatuz.

2015ean Munduko txapelduna izan zen 400 metrotan[4] eta 2016an Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen, munduko errekorra ezarriz, 43.03[1]. Hori gutxi balitz 2016 hartan historiako lehenengo atleta izan zen 100 metroak 10 segundutik behera, 200 metroak 20 segundutik behera eta 400 metroak 44 segundutik behera batera egiten.

2017an 300 metrotako munduko errekorra hautsi zuen eta Londresen jokaturiko Munduko txapelketan urrezko domina lortu zuen 400 metrotan eta zilarrezkoa 200 metrotan.

2017ko urriaren 31n celebrity-en errugbi partida batean hartu zuen parte eta aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen[5]. Ebakuntza egin eta 2020ko Olinpiar Jokoetarako prestatu zen. Parte hartu zuen baina ez zuen lortu 400 metroko finalean sartzerik. 2022ko Munduko txapelketan bosgarren egin zuen.

Nazioarteko emaitzak

Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2016Rio de Janeiro  Brasil 400m
Munduko txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2015Pekin  Txina 400m
2017Londres  Erresuma Batua 400m
2017Londres  Erresuma Batua 200m
Afrikako txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2014Marrakex  Maroko 400m
2016Durban  Hegoafrika 200m
2016Durban  Hegoafrika 4x100m
Commonwealth Jokoak
2014Glasgow  Eskozia 400m
Universiada
2013Kazan  Errusia 4x400m
Kopa Kontinentala (Afrikaren ordezkari)
2014Marrakex  Maroko 4x400m

Marka pertsonalak

Erreferentziak

Kanpo estekak