100 metroko lasterketa

100 metroko lasterketa edo 100 m lauak atletismoaren probarik laburrena da korrika egiten dena, estali gabeko pistan betiere. Lasterketa hau lerro zuzenean egiten da eta korrikalariek 100m-ko distantzia ahal duten azkarren egin behar dute. Errekorra duena Usain Bolt izena duen gizonezko jamaikarra da (09:58), 2009an lorturikoa, eta emakumezkoena Florence Griffith estatubatuarrak ezarri zuen 1988an (10:49).

2007ko Munduko Txapelketan.

Beste korrikalari oso ezagunak izan dira historian alor honetan: gizonezkoetan Jesse Owens, Jim Hines, Silvio Leonard kubatarra, Valery Borzov errusiarra, Don Quarrie jamaikarra, hala nola Carl Lewis, Calvin Smith, Ben Johnson, Tyson Gay edo Asafa Powell; emakumezkoetan Wilma Rudolph, Evelyn Ashford, Marita Koch, Marlies Göhr, Merlene Ottey edo Gail Devers, besteak beste.

100 metroko lasterketaren helburua oztoporik gabeko 100 metro ahalik eta azkarren egitea da. Nagusiki, abiadurako lasterketen artean garrantzitsuena bezala hartzen da. Atleta onenek 10 segundoko denboran egiten dute, 37 km/h bataz besteko abiaduraz eta 45 oinkadetan.Olinpiar Jokoetako programan sarturik dago gizonezkoentzat lehenengoz ospatu zirenetik, eta emakumezkoentzat 1928.eko Amsterdameko Olinpiar Jokoak ospatu zirenetik.Froga honetan errekorra duten atletak, gizonezkoen mailan, Usain Bolt da 9'58 segundorekin, eta emakumezkoen artean Florence Griffith Joyner da 10'49 segundoko markarekin.

Historia

Gizonezkoen artean 100 metro lauetako froga Atenasen 1896.ean ospatu ziren aro modernoko lehen Olinpiar Jokoen programaren parte izan zen. Emakumezkoak ez ziren froga honetan lehiatuko 1928an Amsterdamen Olinpiar Jokoak ospatu ziren arte.Lehenengo Joko horietan errauts eta ikatzez osatutako pista batean lehiatu ziren. Irteerako posizioa librea zen eta atleta bakoitzak bere ustez hoberena zen posizioa hartzen zuen. Lasterketa honetan Thomas Burke estatubatuarra irabazle atera zen; eskuak pistan finkatu eta lurrera hobeto eusteko zulotxo batzuk egin zituen atleta bakarra izan zen.1912an, Nazioarteko Atletismo Federazioen (IAAF) sorkuntzarekin batera, froga honen lehenengo mundu errekorra dokumentatu zen, Donald Lippincotten eskutik; 10'6 segundotako marka egin zuen Estokolmoko pista olinpikoan.1928an George Breshnahan eta William Tuttle Ipar Amerikarrek irteera takoak asmatu zituzten, eta horrela irteerako euskarria eta bultzada hobetu zen. Hauek asmatu arte, errautsezko pistan zulotxo batzuk egiten ziren non oinak sartzen ziren. Hala ere, IAAF-ek ez zituen irteerako takoak 1937. urtera arte onartu.1938an IAAFek 2 m/s-ko aldeko haizea jarri zuen muga bezala lasterketaren marka balioztatzeko.1968ko ekainaren 20an, Sakramenton, Mexikoko Olinpiar Jokoetan lehiatu behar zuen Estatu Batuetako taldea aukeratzeko frogetan, Jim Hines, Ronnie Ray Smith eta Charles Greene historian lehenengo aldiz 10 segundotatik jaistea lortu zuten froga honetan, muduko errekorra 9'9 segundotan finkatuz.1977ko urtarrilaren 1ean, IAAFek eskuzko kronometrajea alde batera utzi zuen, 1932tik kronometraje elektronikoarekin batera erabiltzen zena. Ondorioz, edozein erregistrok balio ofiziala izan ahal izateko elektronikoki hartua izan behar zuen.

Irteera

Frogaren hasieran, atleta batzuk truku psikologikoak erabiltzen dituzte, irteera takoetan azkenekoa finkatzea bezala. Intimidazio zuzenagoren bat kirol sentipen eza bezala hartzen da. Irteera arbitroak korrikalariak irteera takoetan mantenduko ditu 2 segundotako denbora ezin jakin batean, ondoren tiro egingo du.

Erreakzio denbora.

Tiroaren eta irteera takoetarik ematen den lehen oinkadaren artean pasatzen den denbora, pistolan dauden sentsore elektronikoen bidez neurtzen da.Edozein denbora 0'1 segundoetatik beherakoa izatean irteera nulua bezala hartuko da ( “irteera ehiztatzea” deitzen zaio). Erregela hau martxan jarri zen tiroaren soinua airean zabaltzeko behar duen denbora, korrikalarien belarrietara ailegatzeko behar den denbora eta gizakion soinuarekiko erreakzio denbora kontuan hartuta.

Irteera nuluak edo balio gabezkoak

Urte askotan zehar, 2 irteera nuluren arduraduna zen korrikalaria deskalifikatu egiten zen. Honen ondorioz, irteeraren errepikapenak mugagabeak ziren, honek atletek kontzentrazioa galtzea eragiten zuen. Gaur egun, ordea, irteera nulua egiten duen atleta segituan lasterketatik kanpo geratuko da.

Baldintza klimatikoak

Baldintza klimatikoek eragin handia dute froga honen garapenean. Irteeratik helmugarainoko norabidea duen haizeak (buztan haizea) oso onuragarria da korrikalarientzat, baina helmugatik irteera takoetarantz doan haizeak (buruko haizea) korrikalariei kontra egiten die. Hori dela eta, onartzen den gehiegizko buztan haizea 2 m/s da. Haizearen kontrako erresistentziak modu garrantzitsu batean eragiten du frogan. Hortaz, abiadura-lasterkariek denbora marka hobeak egiten dituzte zonalde garaietan, non airearen gaineko erresistentzia txikiagoa den.

Munduko markarik onenak dituzten atletak

2021-07-13an eguneratua

ErrekorraMailaMarka (s)AtletaHerrialdeaTokiaData
Mundukoa (WR)Gizonezkoak9,58Usain Bolt  JamaikaBerlin2009ko abuztuaren 16a
Emakumezkoak10,49Florence Griffith-Joyner  AEBIndianapolis1988ko uztailaren 16a
Olinpikoa (OR)Gizonezkoak9,63Usain Bolt  JamaikaLondres2012ko abuztuaren 5a
Emakumezkoak10,62Florence Griffith-Joyner  AEBSeul1988ko irailaren 24a
Europarra (ER)Gizonezkoak9,86Francis Obikwelu  PortugalAtenas2004ko abuztuaren 22a
Emakumezkoak10,73Christine Arron  FrantziaBudapest1998ko abuztuaren 19a
Iparramerikarra (NA)Gizonezkoak9,58Usain Bolt  JamaikaBerlin2009ko abuztuaren 16a
Emakumezkoak10,49Florence Griffith-Joyner  AEBIndianapolis1988ko uztailaren 16a
Afrikarra (AF)Gizonezkoak9,85Olusoji Fasuba  NigeriaDoha2006ko maiatzaren 12a
Emakumezkoak10,78Murielle Ahoure  Boli KostaMontverde (Florida)2016ko ekainaren 11a
Asiarra (AS)Gizonezkoak9,91Femi Ogunode

Su Bingtian

 Qatar  TxinaWuhan

Madril

2015eko ekainaren 6a

2018ko ekainaren 22a

Emakumezkoak10,79Xunmei Li  TxinaShanghai1997ko urriaren 18a
Ozeaniarra (OC)Gizonezkoak9,93Patrick Johnson  AustraliaMito2003ko maiatzaren 5a
Emakumezkoak11,11Melissa Breen  AustraliaCanberra2014ko otsailaren 8a
Hegoamerikarra (SA)Gizonezkoak10,00Robson da Silva  BrasilMexiko Hiria1988ko uztailaren 22a
Emakumezkoak10,91Rosângela Santos  BrasilLondres2017ko abuztuaren 6a

Historia osoko gizonezkoen marka onenak

2021-07-13an eguneratua

posizioaMarka (s)haizea (m/s)AtletaHerrialdeaDataTokiaLehiaketa
19,58+0,9Usain Bolt  Jamaika2009 abuztuaren 16aBerlinMunduko Atletismo Txapelketa
29,69+2,0Tyson Gay[1]  AEB2009ko irailaren 20aShanghaiDiamante Liga
-0,1Yohan Blake[2]  Jamaika2012ko abuztuaren 23aLausanaDiamante Liga
49,72+0,2Asafa Powell  Jamaika2008ko irailaren 2aLausanaIAAF Premio Handia
59,74+0,9Justin Gatlin  AEB2015eko maiatzaren 15aDohaIAAF Premio Handia
69,76+0,6Christian Coleman  AEB2019ko irailaren 28aDohaMunduko Atletismo Txapelketa
79,77+1,5Trayvon Bromell  AEB2021eko ekainaren 5aMiramarMiramar Meeting-a
89,78+0,9Nesta Carter  Jamaika2010eko abuztuaren 29aRietiIAAF Premio Handia
99,79+0,1Maurice Greene  AEB1999ko ekainaren 16aAtenasIAAF II Premio Handia
109,80+1,3Steve Mullings  Jamaika2011ko ekainaren 4aEugeneDiamante Liga
119,82+1,7Richard Thompson  Trinidad eta Tobago2014ko ekainaren 21aPort-of-SpainTxapelketa nazionala Trinidad y Tobago
129,84+0,7Donovan Bailey  Kanada1996ko uztailaren 27aAtlantaOlinpiar Jokoak
+0,2Bruny Surin  Kanada1999ko abuztuaren 22aSevillaMunduko Atletismo Txapelketa
149,85+1,2Leroy Burrell  AEB1994ko uztailaren 6aLausanaSúper Gran Premio IAAF
+1,7Olusoji Fasuba  Nigeria2006ko maiatzaren 12aDohaSuper Gran Premio IAAF
+1,3Mike Rodgers  AEB2011ko ekainaren 4aEugeneDiamante Liga
179,86+1,2Carl Lewis  AEB1991eko abuztuaren 25aTokioMunduko Atletismo Txapelketa
−0,4Frank Fredericks  Namibia1996ko uztailaren 3aLausanaIAAF Premio Handia
+1,8Ato Boldon  Trinidad eta Tobago1998ko apirilaren 19aWalnutUrteroko Pista eta zelai jaialdia
+0,6Francis Obikwelu  Portugal2004 abuztuaren 22aAtenasOlinpiar Jokoak
+1,4Keston Bledman  Trinidad eta Tobago2012 ekainaren 23aPuerto EspainaTxapelketa nazionala Trinidad y Tobago

RM= errekor Mundiala, RO= errekor Olinpiarra, RC= errekor kontinentala

Historia osoko emakumezkoen marka onenak

2021-07-13an eguneratua

posizioaMarka (s)haizea (m/s)AtletaHerrialdeaDataTokia
110,490,0Florence Griffith Joyner  AEB1988 uztailaren 16aIndianapolis
210,63+1,3Shelly-Ann Fraser  Jamaika2021eko ekainaren 5aKingston
310,64+1,2Carmelita Jeter  AEB2009ko irailaren 20aShanghai
410,65+1,1Marion Jones  AEB1998ko irailaren 12aJohannesburgo
510,70+0,3Elaine Thompson  Jamaika2016ko uztailaren 1aKingston
610,72+1,6Sha'Carri Richardson  AEB2021eko apirilaren 10aMiramar
710,73+2,0Christine Arron  Frantzia1998 abuztuaren 19aBudapest
810,74+1,3Merlene Ottey  Jamaika1996ko irailaren 7aMilan
10,74+1,0English Gardner  AEB2016ko uztailaren 3aEugene
1010,75+0,4Kerron Stewart  Jamaika2009ko uztailaren 10aErroma
1110,76+1,7Evelyn Ashford  AEB1984ko abuztuaren 22Zürich
+1,1Veronica Campbell-Brown  Jamaika2011ko maiatzaren 31aOstrava
1310,77+0,9Irina Privalova  Errusia1994ko uztailaren 6aLausana
+0,7Ivet Lalova  Bulgaria2004ko ekainaren 19aPlovdiv
+0,9Shericka Jackson  Jamaika2021eko ekainaren 25aKingston
1610,78+1,0Dawn Sowell  AEB1989ko ekainaren 3aProvo
+1,8Torri Edwards  AEB2008ko ekainaren 28aEugene
+1,6Murielle Ahouré  Boli Kosta2016ko ekainaren 11aMontverde (Florida)
+1,0Tianna Bartoletta  AEB2016ko uztailaren 3aEugene
+1,0Tori Bowie  AEB2016ko uztailaren 3aEugene

Olinpiar txapeldunak

JokoakUrteaMailaAtletaHerrialdeaMarka (s)
Atenas1896GizonezkoakTom Burke  AEB12,0
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Paris1900GizonezkoakFrank Jarvis  AEB11,0
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
San Luis1904GizonezkoakArchie Hahn  AEB11,0
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Londres1908GizonezkoakReginald Walker  Hegoafrika10,8
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Estokolmo1912GizonezkoakRalph Craig  AEB10,8
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Anberes1920GizonezkoakCharlie Paddock  AEB10,8
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Paris1924GizonezkoakHarold Abrahams  Erresuma Batua10,6
EmakumezkoakEz zuten parte hartu
Amsterdam1928GizonezkoakPercy Williams  AEB10,8
EmakumezkoakElizabeth Robinson  AEB12,2
Los Angeles1932GizonezkoakThomas Edward Tolan  AEB10,3
EmakumezkoakStanislawa Walasiewicz  Polonia11,9
Berlin1936GizonezkoakJesse Owens  AEB10,3
EmakumezkoakHelen Herring Stephens  AEB11,5
Londres1948GizonezkoakHarrison Dillard  AEB10,3
EmakumezkoakFanny Blankers-Koen  Herbehereak11,9
Helsinki1952GizonezkoakLindy Remigino  AEB10,4
EmakumezkoakMarjorie Jackson  Australia11,5
Melbourne1956GizonezkoakBobby Joe Morrow  AEB10,62
EmakumezkoakBetty Cuthbert  Australia11,82
Erroma1960GizonezkoakArmin Hary  Alemania10,2
EmakumezkoakWilma Rudolph  AEB11,0
Tokio1964GizonezkoakRobert Hayes  AEB10,0
EmakumezkoakWyomia Tyus  AEB11,4
Mexiko Hiria1968GizonezkoakJim Hines  AEB9,95
EmakumezkoakWyomia Tyus  AEB11,1
Munich1972GizonezkoakValeri Borzov  Sobietar Batasuna10,14
EmakumezkoakRenate Stecher 11,07
Montreal1976GizonezkoakHasely Crawford  Trinidad eta Tobago10,06
EmakumezkoakAnnegret Richter 11,08
Mosku1980GizonezkoakAllan Wells  Erresuma Batua10,25
EmakumezkoakLyudmila Kondratyeva  Sobietar Batasuna11,06
Los Angeles1984GizonezkoakCarl Lewis  AEB9,99
EmakumezkoakEvelyn Ashford  AEB10,97
Seul1988GizonezkoakCarl Lewis  AEB9,92
EmakumezkoakFlorence Griffith Joyner  AEB10,54
Bartzelona1992GizonezkoakLinford Christie  Erresuma Batua9,96
EmakumezkoakGail Devers  AEB10,82
Atlanta1996GizonezkoakDonovan Bailey  Kanada9,84
EmakumezkoakGail Devers  AEB10,94
Sydney2000GizonezkoakMaurice Greene  AEB9,87
EmakumezkoakMarion Jones  AEB10,75
Atenas2004GizonezkoakJustin Gatlin  AEB9,85
EmakumezkoakYulia Nesterenko  Bielorrusia10,93
Pekin2008GizonezkoakUsain Bolt  Jamaika9,69
EmakumezkoakShelly-Ann Fraser  Jamaika10,78
Londres2012GizonezkoakUsain Bolt  Jamaika9,63
EmakumezkoakShelly-Ann Fraser  Jamaika10,75
Rio de Janeiro2016GizonezkoakUsain Bolt  Jamaika9,81
EmakumezkoakElaine Thompson  Jamaika10,71

Munduko Txapeldunak

SedeUrteaMailaAtletaHerrialdeaMarka (s)
Helsinki1983GizonezkoakCarl Lewis  AEB10,07
EmakumezkoakMarlies Göhr  Redonda10,97
Erroma1987GizonezkoakCarl Lewis  AEB9,93
EmakumezkoakSilke Gladis-Möller  Redonda10,90
Tokio1991GizonezkoakCarl Lewis  AEB9,86
EmakumezkoakKatrin Krabbe  Alemania10,99
Stuttgart1993GizonezkoakLinford Christie  Erresuma Batua9,87
EmakumezkoakGail Devers  AEB10,82
Gotebörg1995GizonezkoakDonovan Bailey  Kanada9,97
EmakumezkoakGwen Torrence  AEB10,85
Atenas1997GizonezkoakMaurice Greene  AEB9,86
EmakumezkoakMarion Jones  AEB10,83
Sevilla1999GizonezkoakMaurice Greene  AEB9,80
EmakumezkoakMarion Jones  AEB10,70
Edmonton2001GizonezkoakMaurice Greene  AEB9,82
EmakumezkoakZhanna Pintusevich-Block  Ukraina10,82
Paris2003GizonezkoakKim Collins  Saint Kitts eta Nevis10,07
EmakumezkoakTorri Edwards  AEB10,93
Helsinki2005GizonezkoakJustin Gatlin  AEB9,88
EmakumezkoakLaury Williams  AEB10,93
Osaka2007GizonezkoakTyson Gay  AEB9,85
EmakumezkoakVeronica Campbell  Jamaika11,01
Berlin2009GizonezkoakUsain Bolt  Jamaika9,58
EmakumezkoakShelly-Ann Fraser  Jamaika10,78
Daegu2011GizonezkoakYohan Blake  Jamaika9,92
EmakumezkoakCarmelita Jeter  AEB10,90
Mosku2013GizonezkoakUsain Bolt  Jamaika9,77
EmakumezkoakShelly-Ann Fraser  Jamaika10,71

Erreferentziak

Kanpo estekak