Wentworth Webster

euskal idazlea

Wentworth Webster (Uxbridge, Middlesex, Erresuma Batua, 1828ko ekainaren 16a - Sara, Lapurdi, 1907ko apirilaren 2a) idazle britaniar euskaltzalea izan zen; euskal ipuinen biltzaile eta foruzale apaiz anglikanoa izan zen.[1]

Wentworth Webster

Bizitza
JaiotzaUxbridge (en) Itzuli1828ko ekainaren 16a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaSara1907ko apirilaren 2a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, idazlea eta collector of fairy tales (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Literaturaren Zubitegia: 558

Biografia

Ingalaterrako Uxbridge herrian sortua, 1828an, apaiz anglikano bilakatu zen eta mundua zeharkatu zuen (Eskozia, Alemania, Suitza, Azoreak, Brasil, Argentina, Egipto) Frantzian instalatu baino lehen, etxeko irakasle gisa, lehenik Bagnères-de-Bigorre herrian eta ondotik Euskal Herrian, Biarritzen. 1869an, Donibane Lohizuneko eliza anglikano berriko kapilau izendatua izan zutelarik, eta kargua bete zuen 1882a arte, noiz dimisioa eman zuen eta Sarara, Bexienia etxera, bizitzera joan zen.[2]

Intelektual eleaniztun izan zen, Euskal Herria eta euskararen zalea, artikulu andana bat argitaratu zituen euskal gaiez Ingalaterran, Estatu Batuetan, Frantzian eta Espainian. Esate baterako, Websterrek berreskuratu eta berrargitaratu zuen Pierre d'Urteren Grammaire Cantabrique Basque (1712), 1900. urtean.

Harreman hertsiak izan zituen jakintsu anitzekin (Louis Lucien Bonaparte, John Riz, Hugo Schuchardt, Julio Urkixo…) eta horietarik baten proposamena jarraikiz (Anton Abadia) abiatu zuen Euskal Herriko ipuin eta legenden bilketa.

Hari zor zaio, gainera, Altabizkarko kantuaren egileen auzia argitu izana. Baina lanik garrantzitsuena 1901ean argitaratu zuen Basque legends elezahar bilduma du.

Euskal ipuinak

Websterrek heldu zion XVIII. mendetik Europan garatu zen joera intelektual bati: literatura herrikoiaren eta ahozkoaren ipuinak biltzekoa, zeina hazi zen batez ere Grimm anaiek Alemanian egindako ahaleginetik. XIX. mendean Webster eta Jean-François Cerquand izan ziren euskal ipuin biltzaile nagusiak, joera horren barruan.[3]

1993an, euskarazko bertsioa argitaratu zen, Xipri Arbelbidek paratuta, Ipuinak izenburupean (bi liburuki).[4]

Ipuinen bilketarako, Sara inguruko pertsona zaharren ahotik elezaharrak jaso zituen, hitzez hitz, eta ondoren, ingelesera itzuli eta moldatu zituen.[5] Bilketan lagundu zioten gehienak andreak izan ziren. Badirudi batzuk sutondoan kontatuak zirela eta beste zenbait beste modu honetan bilduak. Lehenik goizaldean joaten zen errekan goiti amuarrainak harrapatzen; hauek saskiratuak zituenean herriko apaizaren etxean ate-joka agertzen zen. Horrek oso gogo onez errezibitzen zizkion amuarrainak. Azkenean, biok atsoren batekin elkartzen ziren kafe garaiko solasa haren ipuinekin goxatzera. Websterrek biltzen zituen arkatzez, eta apaizak argitzen komprenitzen ez zituen hitzak.[6] [7]

Argitalpenak

  • Basque Legends (1877)
  • Ipuinak (I eta II) (1993, Kriselu)[8]

Aintzatespenak

  • Sarako Bechienia etxaltean oroitarri bat eraiki zioten herriko euskaltzaleek. Honela dio testuak: "Wentworth Webster / Euskaldunen adiskide / Kartsu eta jakintsuari 1828-1907 / Etche huntan / Bizi izan zen / Hamabi urthe / Krespotegian hil zen."

Bibliografia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wentworth Webster

Kanpo estekak