Wifredo Lam

Wifredo Óscar de la Concepción Lam y Castilla (txinera tradizionalez: 林飛龍; Sagua La Grande, 1902ko abenduaren 8a - Paris, 1982ko irailaren 11) kubatar margolari eta eskultorea izan zen.

Wifredo Lam

Bizitza
JaiotzaSagua La Grande (en) Itzuli1902ko abenduaren 8a
Herrialdea Kuba
 Frantzia
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaBoulogne-Billancourt eta Paris1982ko irailaren 11 (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lou Laurin-Lam (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Alejandro Arte Ederren Akademia Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, eskultorea, muralist (en) Itzuli, grabatzailea eta zeramikaria
Lantokia(k)Paris
Kuba eta Madril
InfluentziakHenri Matisse
Mugimenduasurrealismoa
Genero artistikoaAutorretratua
Arte figuratiboa

Discogs: 2266047 Edit the value on Wikidata

Aita etorkin txinatarra zuen eta jatorriko afrikarra ama. Bere familiak katolizismoa Afrikako errito eta tradizioekin nahasten zuen.

1916an Habanara joan zen zuzenbidea ikastera eta 1918tik 1923ra margolaritza ikasi zuen Arte Ederretako Eskolan. 1923an Madrilera joan zen margolaritza ikasketak hobetzera. Han irakaskuntza kontserbadorea jaso zuen, baina Parisen surrealismoaren eta Henri Matisseren eragina jaso zuen.

Espainiako Gerra Zibilean alderdi errepublikarraren aldekoa izan zen, eta propaganda-posterrak egin zituen. Madrilen defentsan parte hartu zuen eta 1937an Bartzelonara bidali zuten. 1938an Parisera joan zen eta Pablo Picassoren laguntza jaso zuen. Garaiko artista nagusiak ezagutu zituen. 1941ean Kubara itzuli zen.

Kuban, afrokubatar tradizioetara itzuli zen. Gizaki, animalia eta landareen irudi hibridoak marraztu zituen eta kubismoa eta surrealismoa uztartu zituen Santeriako irudiekin. Afrikako ideien eta europar estiloaren konbinazioak Kuban gaitzespena eragin zuen. Abstrakzioa sinplifikatzen eta laburbiltzen jarraitu zuen, baina, aldi berean, modu figuratiboan margotu zuen.

1955ean Fulgencio Batistaren aurkako ikasleen protestak babestu zituen eta urte batzuk geroago Fidel Castrori babesa eman zion.

1960an Italiako ipar-mendebaldean kokatu zen. Azken etapan, zeramikak eta grabatuak ere egin zituen.

Salón de Mayo, 1967. Edificio Radiocentro CMQ

Kanpo estekak