Wikiproiektu:UliakoLorebaratzak

QRak Uliako Lore-Baratzak wikiegunean
Uliako Mintegietako parkeko QR bat Wikipediako Tuia artikulura daramana.

Wikiproiektu honen helburua Euskal Wikipedian artikuluak sortzea edo aberastea izan da, Uliako Mintegietako parkean dauden landare eta zuhaitz bitxi guztientzako artikuluak euskaraz sortu ditugu, hain zuzen ere.

2015-11-27 Hasiera

2015eko azaroaren 27an abiatu zen proiektua.Ordurako sortuta genuen parkeko mapa interaktibo bat, mapako landare batean klik eginez gero bere deskribapen labur bat erakusten da. Astirik baduzu aproba egin hemen: Uliako Mintegietako parkeko zuhaitz-inbentarioaInformazio zehatzagorik lortzeko begiratu Uliako Auzo-Elkarteko blogean: Uliako mintegietako zuhaitzen mapa

2015eko azaro hartan parkean dauden zuhaitzen lista jarri genuen. asko falta ziren Euskal Wikipedian. Horixe izan bota genuen erronka:

  • "Lagunduko diguzu, mesedez?"
  • "Ezetz artikulu guzti horiek euskaraz sortu edo txukundu urte berrirako!"
  • "Edo gutxienez... udaberrirako, parkea bere ederrean bete-betean egongo denerako."

2016-04-05 Parkeko zuhaitz (eta txori) guztiak Euskal Wikipedian sartuta

Azkenean 2016ko apirilean bukatu genuen zuhaitz guztien euskarazko artikuluak osatzen. Ederto!

Ondoren maiatzean parkeko zuhaitzen taula ere osatu dugu baina kasu honetan txori-mota guztiak (32) definituta zeuden Euskal Wikipedian. Ez dugu ezer gehitu behar izan. Ederto!

Pozik geunden, gure lanari esker Uliako Mintegietako parkean dauden zuhaitzak eta txori guztiak Wikipedian ikus daitezke orain. Gainera, Donostian, Euskal Herrian eta mundu osoan dauden parke guztietan ere erabili ahal izango da sartu genuen informazioa :-)

2016-05-28 Wikimaratoia (argazkiak, QRak, eta hizkuntzak (eu, en, es, fr)

Geroago, 2016ko maiatzaren 28an, UliakoLoreBaratzak Wikimaratoia antolatu genuen,[1] Uliako mintegietako parkean bertan. Hizlari eta dinamizatzaileak Aitzol Astigarraga, Xabier Cañas, Kepa Sarasola, Angel Etxeberria eta Bea Barinaga izan ziren. Egun horretako lanak hauek izan ziren:

  • Parkeko zuhaitzetan egurrezko QRak jarri genituen. QRpedia erabili da QR bakoitza lortzeko, eta egurrean inprimatu Donostia2016 taldeko laguntzarekin. QR kodea telefonoarekin irakurrita bisitariak bere hizkuntzako Wikipedian ikus dezake landarearen izena eta deskribapena. Proba egizu euskaraz italieraz edo ingelesez ikusten, adibidez. Zelako aukera! Hau da hau asmakizuna!
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: UliakoLorebaratzak

2017-03-25 Wikiliburua (lehen bertsioa)

Uliako Mintegietako Parkearen wiki-liburuko azala

Gainera, egindako ahalegin handi horrek sari ederra jaso zuen 2017ko martxoaren 25ean: Wikipediako 81 artikulu guzti horiek modu erraz batean 330 orrialdeko liburu bihurtu genituen eta denon eskura dago. Ikusi, ikusi liburua Pediapress-en orrian: Uliako Mintegietako parkea: Ezkutuko altxorra hirian bertan[2]

Liburuko azalean Erregetxo txoria jarri dugu (asfalto gainean). SEO-BIrds-Donostiako elkartekoek horrela esaten baitigute: “Aipagarria da Erregetxo bekainzuria, guretzat parkeko enblematzat, parkeko ikurtzat hartu beharko zena; bera txikia, bitxia eta geldiezina baita, Uliako Mintegi/Lorategia den bezalakoxea.” Baina hutsunerik nabaritzen baduzu… zuzendu edo osatu Wikipediako artikulu horiek. Eta horrela, geroago, liburuaren bertsio berri hobe bat egin ahal izango dugu! Aupa!

2018-01-05 Wikiliburuaren 2. bertsio osatua

Bederatzi hilabete geroago eta 10 bat artikulu berrirekin bigarren bertsio bat osatu zen, 89 artikulu eta 362 orrialde biltzen zituena.[3][4] Guztira parkeko 165 argazki argitaratu dira Wikimedia Commons-en.[5]

Mundu mailan Wikipedia kudeatzen duen Wikimedia erakundeak 2017an diru-laguntza bat eman zuen proiektu honetan erabili den metodologia eredugarria gizartean zabaltzeko.[6] Egin dugun lana zabaldu nahi dugu, horrela ea antzeko taldeek antzeko proiektu berriak sortzen dituzten. Wikimediak eman duen diru-laguntzari esker Donostiako 14 liburutegiei oparitzen diegu egindako lana hiritarren artean hobeto zabaltzeko.

Liburua egiten parte hartze nabarmena izan duten elkarteak eta pertsonak hauek izan dira:

  • WikiMedia Fundazioa
  • Euskal Wikilarien Kultur Elkartea
  • Uliako Auzo Elkartea
  • Donostiako liburutegiak, proiektuan sinistu zutelako eta eskaera egin zutelako
  • Uliako Lore-Baratzak, hackatoia antolatzen lagundu zutelako
  • SEO Birds Donostia, parkeko hegaztiak zeintzuk ziren aztertu zutelako
  • Antton Larretxao, parkeko arima eta ur biltegien zaindaria delako.

Prentsaurrekoa

2018ko urtarrilaren 29an prentsaurreko bat antolatu zen liburuaren aurkezpena egiteko eta Donostiako Liburutegiei 14 aleak entregatzeko.[7][8][9][10][11]

Liburuaren aleak zabaltzen

Liburuaren ale bana banatu zitzaien inplikatuta egon ziren pertsona eta erakunde horiei, baita Donostiako udaletxeko bost alderdiei ere (EAJ-Alkatetza, PP, PSOE-EE, Irabazi eta EH Bildu).

Liburua komunkabideetan

  • "Dónde está la palmera falsa de los maoríes? Y el reyezuelo, ¿dónde vive?" Los tesoros escondidos de los Viveros de Ulía. Begoña del Teso. Diario Vasco, 2018-03-09.[12] [13]
  • Parkearen aberastasuna. Inazio Esnaola. Berria, 2018-03-09. [14]

Liburua sare sozialetan


Liburua argitaratuta dago, baina Wikiproiektuak bizirik jarraitzen du, artikuluak eguneratzen eta osatzen lagun dezakezu.

Artikulu zerrendak

Hurrengo ataletan wikiproiektu honetan erabili izan ditugun taulak azaltzen dira. Taula bat zuhaitzetarako eta beste bat hegaztietarako. Hasieran euskararen zutabean hainbat eta hainbat izen gorriz azaltzen ziren, orduan artikulu horiek Euskal Wikipedian definitu gabe zeudelako, baina proiektu honi esker, orain izen guztiak urdinez azaltzen dira. Bejondeigula!

Ur-biltegiak

Soroborda eta Buskando.Aspaldiko ur-biltegi horiek parke barruan daude, eta hiriaren ondareko elementu garrantzitsuak dira.

Anfibioak

Txantxiku arrunta eta uhandrea. Parkeko potxingoetan bizi dira.

Zuhaitzak

Gaztelaniazko Wikipediako artikuluaEuskarazko Wikipediako artikuluaOharrak
CeiboZeiboZeibo
Acer palmatumAcer palmatumJaponiar astigar
Yucca elephantipesYucca elephantipesJuka
Pittosporum HeterophylumPittosporum HeterophylumPitosporo
Ligustrum japonicumLigustrum_japonicumJaponiar arbustu
Euonymus fortuneiEuonymus_fortuneiEuonymus
Taxus baccataTaxus baccataHagin arrunt
Cyperus alternifoliusCyperus alternifoliusPapiro landarea
Hibiscus syriacusHibiscus syriacusSiriako arrosa
Rosa rugosaRosa rugosaJaponiar arrosa
Musa × paradisiacaMusa × paradisiacaJaponiar bananondo
Prunus cerasiferaPrunus cerasifera var. pissardiiGerezi-aranondo
Fatsia japonicaFatsia japonicaJaponiar fatsia, Aralia Testu oso laburra
Trachycarpus fortuneiTrachycarpus fortuneiTxinako palmondo
CordylineCordyline australisCordyline
Buxus_sempervirensBuxus sempervirensEzpel arrunt
CedrusCedrus testu laburraZedro
Prunus laurocerasusPrunus laurocerasusGerezi-erramu
Laurus nobilisLaurus nobilisEreinotz, Erramu
Lagerstroemia indicaLagerstroemia indicaIndimitre
Ficus caricaFicus caricaPikondo
Fraxinus excelsiorFraxinus excelsiorLizar
BambuseaeBambuseaeBanbu
Ailanthus altissimaAilanthus altissima-
WisteriaWisteriaGlizina
Nerium oleanderNerium oleanderHeriotzorri, Adelfa
Abutilon megapotamicumAbutilon megapotamicum-
BougainvilleaBougainvilleaBugainbilea
Fuchsia magellanicaFuchsia magellanicaFuksia
Magnolia grandifloraMagnolia grandifloraMagnolia lorandi
ThujaThujaTuia
AcanthusAcanthusMolorrika, Akanto
Ficus elasticaFicus elasticaKautxu-landare
Prunus serrulataPrunus serrulataJaponiar gereziondo
Corylus avellanaCorylus avellanaHurritz
Vitis viniferaVitis vinifera Testu oso laburraMahatsondo aparte definituta
PhlomisPhlomis-
JuniperusJuniperusIpuru
Abies lasiocarpaAbies lasiocarpa-
Jasminum fruticansJazminum MesnyiJazmin

Txoriak, hegaztiak

Gaztelaniazko Wikipediako artikuluaEuskarazko Wikipediako artikuluaOharrak
es:Arrendajo euroasiaticoGarrulus glandariusEskinoso
es:Busardo ratoneroButeo buteoZapelatz arrunt
es:Camachuelo comúnPyrrhula pyrrhulaGailupa
es:Carbonero comúnParus majorKaskabeltz handi
es:Carbonero garrapinosPeriparus aterPinu-kaskabeltz
es:Chochín comúnTroglodytes troglodytesTxepetxa
es:Corneja negraCorvus coroneBelabeltz
es:CuervoCorvus coraxErroi
es:Curruca capirotadaSylvia atricapillaTxinbo kaskabeltz
es:Estornino pintoSturnus vulgarisArabazozo pikart
es:Gavilán comúnAccipiter nisusGabirai
es:Gaviota patiamarillaLarus michahellisKaio hankahori
es:Gorrion ComúnPasseridaeTxolarre eta beste 40 izen
es:Halcón peregrinoFalco peregrinusBelatz handi
es:Herrerillo comúnCyanistes caeruleusAmilotx urdin
es:Jilguero europeoCarduelis carduelisKarnaba, Kardantxilo
es:LúganoSpinus spinusTarin
es:Milano realMilvus milvusMiru gorri
es:Mirlo comúnTurdus merulaZozo
es:Mito comúnAegithalos caudatusBuztanluze
es:Mosquitero comúnPhylloscopus collybitaTxio arrunt
es:Paloma cimarronaColumba liviaHaitz-uso
es:Paloma torcazColumba palumbusPagauso
es:Petirrojo europeoErithacus rubeculaTxantxangorri
es:Pico picapinosDendrocopos majorOkil handi
es:Pinzón vulgarFringilla coelebsTxonta arrunt
es:Reyezuelo ListadoRegulus regulusMendi-erregetxo
es:Tortola turcaStreptopelia decaoctoTurkiar usapal
es:Urraca comúnPica picaMika
es:VerdecilloSerinus serinusTxirriskila arrunt
es:Verderón comúnCarduelis chlorisTxorru arrunt
es:Zorzal comúnTurdus philomelosBirigarro
es:Lavandera blancaMotacilla albaBuztanikara zuri
es:Avión comúnDelichon urbicaEnara azpizuri
es:Papamoscas grisMuscicapa striataEuli-txori gris
es:Zpapamoscas cerrojilloFicedula hypoleucaEuli-txori beltz
es:Vencejo comúnApus apusSorbeltz arrunt
es:Agateador comúnCerthia brachydactylaGerri-txori arrunt

Erreferentziak