William Friedkin
William Friedkin (Chicago, 1935eko abuztuaren 29 – Los Angeles, 2023ko abuztuaren 7a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema eta telebista zuzendaria zein ekoizlea, The Exorcist eta The French Connection filmak zuzentzeagatik ezaguna.
William Friedkin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1935eko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Bel Air eta Los Angeles, 2023ko abuztuaren 7a (87 urte) |
Heriotza modua | : pneumonia bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jeanne Moreau (1977ko otsailaren 8a - 1979) Lesley-Anne Down (1982 - 1985) Kelly Lange (1987ko ekainaren 7a - 1990) Sherry Lansing (1991ko uztailaren 6a - 2023ko abuztuaren 7a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Senn High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, telebista zuzendaria, film screenwriter (en) eta errealizadorea |
Altuera | 1,83 metro |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
| |
Txikitan Citizen Kane ikusitakoan, zinemak liluratuta geratu zen. 1965ean Hollywoodera jo zuen, eta bi urteren buruan berak zuzendutako lehen filma estreinatu zen, Good Times.
70eko hamarkadaren hasieran haren lan hoberenak zuzendu zituen, aipatutako The French Connection eta The Exorcist. Lehenak 5 Oscar saria irabazi zituen, eta bigarrenak 10 izendapen jaso. Orduko, Francis Ford Coppola eta Peter Bogdanovichekin batera, Hollywoodeko puntako zuzendaritzat jotzen zen Friedkin. Zoritxarrez, haren hurrengo filmetan ez zuen adinako arrakastarik lortu.
Filmografia (zuzendari gisa)
- The Caine Mutiny Court-Martial (2023)
- Killer Joe (2011)
- Bug (2006)
- The Hunted (2003)
- Rules of Engagement (2000)
- Jade (1995)
- Blue Chips (1994)
- The Guardian (1990)
- Rampage (1988)
- To Live and Die in L.A. (1985)
- Deal of the Century (1983)
- Cruising (1980)
- The Brink's Job (1979)
- Sorcerer (1977)
- The Exorcist (1973)
- The French Connection (1971)
- The Boys in the Band (1970)
- The Night They Raided Minsky's (1968)
- The Birthday Party (1968)
- Good Times (1967)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Friedkin |
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |