NebraskaAmeriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdian kokaturik dago. Bere hiriburua Lincoln da eta hiri garrantzitsuena Omaha. 2 milioi biztanle inguru ditu.
Biztanleriaren bi herenak hiri ingurunean bizi dira. Gorabehera handirik gabeko ordokia da. Klima kontinental lehorra du; estepako landaredia da nagusi, oihan lurraldea (pinua eta haritza) mendebalera hedatzen delarik. Ibai sarea Missouri ibaiaren arroari dagokio eta ibai nagusia Platte da; ibai horren arroak lurraldearen hegoaldeko erdia hartzen du.
K.a. 8000. urteko biztanleen aztarnak aurkitu dira Nebraskan. Europarrak agertu ziren garaian zenbait tribu estatuko sortaldean eta erdialdean modu erdi egonkorrean kokaturik zeuden han: ponka, omaha, ute eta pawnee. Nebraskako sartaldea beste leinu batzuen ehiza eremua zen: siux (oglala, brule); arapahoe, komantxe eta txeiene. XVI-XVIII. mendeetanespainiarrek eta frantsesek esploratu zuten. Estatu Batuek 1803an frantsesei erosi zieten Louisianarekin batera. 1867an Nebraska estatu federatu bilakatu zen. 1880 inguruan indiarren azken erresistentziagunea hautsi zuten.
Ekonomia
Nekazaritza ekonomia jarduera garrantzitsua da (biztanleriaren %26). Abeltzaintzak (behi azienda gehienbat) nekazaritza sarreren ia hiru laurden ematen ditu. Laborantza lurren eremua handitu da ureztatze sistemari esker. Nekazaritzako gai nagusiak: artoa, garia, zekalea, oloa, basartoa, etab.
Industria: elikadura, makineria, kimika ekoizpenak, plastikoak, zur industria, etab.
Mea baliabide nagusiak: petrolioa eta gas naturala.