Xia dinastia

Xia dinastiak (txinera tradizionalez: ; pinyinez: Xià; Wade–Giles: Hsia), kronika txinatarren arabera K.a. XXI. mendetik K.a. XVI. mendera iraun zuen eta Txinaren historiako lehenengo dinastiatzat hartzen da. Sima Qianen memoria historikoek dinastia horretako 17 erregeren izenak biltzen dituzte. Shang dinastiak jarraitu zion eta, Sima Qianek kontatzen duenez Hiru agurgarri eta bost enperadoreren garaia izan ostean gertatu zen.

Xia dinastia
夏朝
c. k. a. 2070 – c. k. a. 1600
Monarkia
Xia dinastiaren lurrak
Geografia
HiriburuaDengfeng
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako txinera
ErlijioaTxinatar erlijioa
Historia
Aurrekoa
Hiru augusto eta bost enperadoreak
Ondorengoa
Shang dinastia

Dinastiaren historia

Xia dinastia boterean jarri aurretik inguruko hainbat tribu egon ziren boterean. Yu Handia, dinastiako lehenengo enperadorea, hil zenean, Yi tribuak ordezkatu behar zuen boterean, baina haren seme Qi jabetu zen boterearekin. Beste tribu guztiek gerra deklaratu zioten Xiari baina Xiak garaitu eta dinastia ezarri zuen. Gainerako herriek ez zuten Xiaren agintea onartuko eta gerrak egoten jarraitu zuen. Xia dinastiako azken erregea, Jie (桀, Jié), tirano bat izan zen. Shang dinastiakoek garaitu zuten eta Tang izan zen dinastia berria eraiki zuen buruzagia.


Xia dinastiako subiranoak

Sima Qianen arabera hauek izan ziren Xia dinastiako hamazazpi subiranoak:

Erregealdiaren
ordena
Erregealdiaren
urteak
Izena
Txineraz
PinyinOharrak
0145Yu Handia ere deitua (大禹, Dà Yǔ)
0210Qǐ|  
0329太康Tai Kang 
0413仲康Zhòng Kāng 
0528Xiāng 
0621少康Shào Kāng 
0717Zhù|  
0826Huái 
0918Máng 
1016Xiè 
1159不降Bù Jiàng 
1221Jiōng 
1321Jǐn 
1431孔甲Kǒng Jiǎ|  
1511Gāo 
1611Fā|  
1752Jié| Lu Gui ere deitua (履癸, Lǚ Guǐ)

Dinastiaren izena batzuetan erregealdiaren izenaren aurretik doa. Adibidez: Xia Yu (夏禹).

Kanpo estekak