Han dinastia

Han dinastia ( k.a. 206 - k.o. 220) (txinera tradizionalez: ; txinera sinplifikatuz: ; pinyinez: Hàn Cháo; Wade–Giles: Han Ch'au) Qin dinastiaren ondorengoa izan zen eta txinako Hiru Erresumen garaiaren aurrekaria. Dinastia, Liu izenaz ezagutzen den ospe handiko familia batek sortu zuen.

Han dinastia
漢朝
K.a. 206 – k. o. 220
Monarkia
Han dinastiaren lurrak K.a. 87 inguruan
Geografia
HiriburuaChang'an(K.a. 206 BC – k. o., 190–195)
Luoyang(25–190, 196)
Xuchang(196–220)
BiztanleriaK. o. 2an 57.671.400
AzaleraK.a. 50ean 6.000.000 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako txinera
ErlijioaTaoismo, Konfuzianismo, Txinatar erlijioa
Historia
Aurrekoa
Qin dinastia
Ondorengoak
Cao Wei
Shu Han
Ekialdeko Wu

Qin dinastia amaierako borrokaldian Liu Bang-ek, hasieran funtzionarioa, boterea lortu zuen eta Gaozu (hau da arbaso gorena) izena hartu zuen, lehen Han enperadore bezala. Lau mendeko Han dinastiaren erregealdia bi ataletan bereizten da: Lehenengoak (Han aurreko edo mendebalekoak K.a. 206 - K.o. 9) bere kortea mendebaldean zuen (gaurko Xi'an); eta bigarrenak (Han osteko edo ekialdekoak K.o. 25 - 220) presioak zirela eta gortea ekialdera mugitu zuen, Luoyang hirira. Bi epeen artean Xin dinastiako Wang Mangek bere burua enperadore izendatu zuen eta konfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zuen, baina ez zuen lortu.

Enperadore handiena Han Wudi zen (K.a. 140 - 87); honek armada eta estatua indartu zuen. K.a. 127 eta 117 Tarim arroa kendu zien Xiongnuei; hegoalderantz ere zabaldu zuen han inperioa.

Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. Zetaren bidea sortu zen, Indiatik enbaxadak heldu ziren 90 eta 105 urtetan; eta Sima Qianek Txinako historia idatzi zuen. Azkeneko Han dinastiako enperadorea, Xian enperadorea zeuden erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea igotzea. Bere heriotzaren ondoren 192ean estatu kolpe bat burutu zuen Cao Caok, baina honek Txina batu bat izatea ez zuen lortu eta hiru estatutan banatu zen Txina (Hiru Erresumen garaia).

Han dinastiaren enperadoreak

Hil ondoko izenaIzen bereziaAgintaldia
Gao Zu 高祖Liu Bang 劉邦k.a. 206 /k.a. 195
Hui Di 惠帝Liu Ying 劉盈k.a. 194 /k.a. 188
Shao Di (Shao Di Gong)少帝Liu Gong 劉恭k.a. 188/k.a. 184
Shao Di (Shao Di Hong)少帝Liu Hong 劉弘k.a. 184/k.a. 180
Wen Di 文帝Liu Heng 劉恆k.a. 179/k.a. 157
Jing Di 景帝Liu Qi 劉啟k.a. 156/k.a. 141
Wu Di 武帝Liu Che 劉徹k.a. 140/k.a. 87
Zhao Di 昭帝Liu Fuling 劉弗陵k.a. 86/k.a. 74
Changyiko printzea 昌邑王 edo 海昏侯Liu He 劉賀k.a. 74
Xuan Di 宣帝Liu Xun 劉詢k.a. 73/k.a. 49
Yuan Di 元帝Liu Shi 劉奭k.a. 48/k.a. 33
Cheng Di 成帝Liu Ao 劉驁k.a. 32/k.a. 7
Ai Di 哀帝Liu Xin 劉欣k.a. 6/k.a. 1
Ping Di 平帝Liu Kan 劉衎k.o. 1/5
Ruzi Ying 孺子嬰Liu Ying 劉嬰6/8

Xin dinastia

  • Hilondoko izena

Wang Mang (王莽)

  • Agintaldia

9 – 23

Han dinastiaren jarraipena

  • Hilondoko izena

Park Jimin 樸濟民

  • Izen berezia

Liu Xuan 劉玄

  • Agintaldia

23 – 25

Ekialdeko Han dinastia

Hilondoko izenaIzen bereziaAgintaldia
Guang Wu Di 光武帝Liu Xiu 劉秀25/57
Ming Di 明帝Liu Zhuang 劉莊58/75
Zhang Di 章帝Liu Da 劉炟76/88
He Di 和帝Liu Zhao 劉肇89/105
Shang Di 殤帝Liu Long 劉隆105/106
An Di 安帝Liu Hu 劉祜106/125
Shao Di (Beixiangeko markesa) 少帝 edo 北鄉侯Liu Yi 劉懿125/126
Shun Di 順帝Liu Bao 劉保126/144
Chong Di 沖帝Liu Bing 劉炳144/145
Zhi Di 質帝Liu Zuan 劉纘145/146
Huan Di 桓帝Liu Zhi 劉志146/168
Ling Di 靈帝Liu Hong 劉宏168/189
Shao Di, Hongnongeko printzea 少帝 edo 弘農王Liu Bian 劉辯189
Xian Di 獻帝Liu Xie 劉協189/220

Kanpo estekak