Yolanda Mosquera Fernández

Euskal ilustratzailea

Yolanda Mosquera Fernández (Amurrio, Araba, 1973) diseinatzaile grafiko eta haur eta gazteentzako argitalpenetan espezializatutako ilustratzailea da.

Yolanda Mosquera Fernández
Bizitza
JaiotzaAmurrio, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
BizilekuaAmurrio
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Centre Universitari de Disseny i Art (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, diseinatzaile grafikoa eta drawing teacher (en) Itzuli
Jasotako sariak

Ibilbidea

Amurrion jaio zen 1973an. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), diseinu grafikoaren espezialitatean. Ondoren, Gasteizko diseinu grafikoko estudio batean lan egin zuen bi hamarkadatan. Bertan, irudiak jolasetara, liburuxketara, artikuluetara, jolasetara eta baita multimedia aplikazioetara ere ekartzen zituen. Marrazketa- eta pintura-tailerretako irakaslea ere izan da. [1][2]

2008an graduondoko bat egin zuen Haur Ilustrazioan Enian, Bartzelonako Diseinu eta Arte Eskolan, eta une horretatik aurrera gazte-literaturako lanetan eta album ilustratuetan espezializatu zen, lehiaketa eta erakusketa askotan parte hartuz.[2][1][3]

2016an Mazoka, Marrazki Azoka - Mercado de Dibujo e Ilustración ekitaldian parte hartu zuen. Era berean, Fournier karta sorta espainiarraren makila egin du, beste hiru ilustratzailerekin batera: Elena Odriozola, Noemí Villamuza eta Maite Gurrutxaga. Karta-sorta hori enpresaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan egin zen.[4]

2019ko Euskal Herriko txirrindularitza itzuliaren kartela egin zuen. Kartel hori Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztu zen, Eusko Jaurlaritzako, Vueltako eta Museoko ordezkariak bertan zirela.[5]

Lanak

Honako lan hauetan hartu du parte ilustratzaile gisa:[6]

  • Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda (2011). ABCD berri bat, 2012ko Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zena
  • Zubizarreta, Patxi (2016). Beroki gorria
  • Sáiz Ripoll, Anabel (2013). Caballitos de sal
  • Beatriz Galindo; testuak, Daniel Blanco Ortiz [eta beste bost]; ilustrazioak, Yolanda Mosquera [eta beste bost] (2022). Historias heroicas en tiempos de Covid. X Certamen literario de relato corto.
  • Bilbo, Leire; Mosquera, Yolanda (2022). Itzal itzela
  • Maupasant, Guy (2017). La pequeña Roque
  • El balancín aldizkaria, 15. zk. Azaleko irudia eta elkarrizketa.[7]
  • Saramago, Jose (2024). El silencio del agua.[8]

Bere lanari esker, errekonozimendu ugari lortu ditu Euskadin, Espainian edo beste herrialde batzuetan, eta bere lanak Arabiar Emirerrietako, Mexikoko eta Italiako hainbat ilustrazio-erakusketatan daude ikusgai.[2]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2011. 'Peru Abarka' album lehiaketaren irabazlea, ilustratzaileen modalitatean.[9]
  • 2012. Euskadi Literatura Sarietako finalista, “Ilustrazioa” sailean, ABCD berri bat lanarekin.[2][10]
  • 2013. Iberoamerica ilustra, Guadalajarako Liburu Azoka (Mexiko).[11]
  • 2014. Ohorezko aipamena Sharjah-ko Liburu Azokan (Arabiar Emirerri Batuak).[2][11]
  • 2014. Padovako (Italia) Elizbarrutiko Museoaren "I Colori del Sacro" VII edizioan (Il viaggio) parte hartzeko hautatua.[12]
  • 2016. "I Colori del Sacro" proiektuan parte hartzeko hautatua, Padovako Elizbarrutiko Museoa, Italia.[13]
  • 2016. 'Peru Abarka' album lehiaketa: ilustratzaileen modalitatearen irabazlea, Beroki gorria liburuko irudiengatik.[4][14]
  • 2017. 1er Little Hakka, Liburu Ilustratuaren Nazioarteko Lehiaketa, Shenzhen (Txina) 2017.[11]
  • 2017, 2019. 3er Nami Island, Liburu Ilustratuko Nazioarteko Lehiaketa, Korea.[11]
  • 2018. Ilustrarten parte hartzeko onartua, Lisboako Ilustrazioko Nazioarteko Biurtekoa.[15][3]
  • 2018. Euskadi Literatura Saria, ilustrazio modalitatekoa, La pequeña Roque izeneko liburuko ilustrazioengatik[2][16][17]
  • 2023. Cuatrogatos Fundazioaren saria, Mercedes Calvoren (AEB) "Llévame" liburuagatik.[18]
  • 2023. Bratislavako (Eslovakiar Errepublika) Ilustrazio Bienalean parte hartzeko hautatua, Itzal itzela liburuko ilustrazioekin.[19]

Erreferentziak

Kanpo estekak