Amurrio

Arabako udalerria


Amurrio[1] Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldea kuadrillakoa, Bizkaiarekiko mugakidea. Araban populazio handiena dutenen artean hirugarrena da (Gasteizen eta Laudioren ondoren), eta Aiaraldean bigarrena (Laudioren ondoren), 10,394 biztanle baitzituen 2023. urtean. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, Gasteiztik 40 bat kilometro ipar-mendebaldera dago, eta Bilbotik 30 bat kilometro hegoaldera.

Amurrio
 Araba, Euskal Herria
Udalerriaren aireko ikuspegi orokorra.

Amurrioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAiaraldea
Izen ofiziala Amurrio
AlkateaTxerra Molinuevo Laña (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01470
INE kodea01002
Herritarraamurrioar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°03′09″N 3°00′03″W / 43.0525°N 3.0009°W / 43.0525; -3.0009
Map
Azalera96,36 km2
Garaiera219 metro
Distantzia41 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria10.313 (2023)
32 (2022)
alt_left 5.250 (%50,9) (%49,5) 5.100 alt_right
Dentsitatea0,11 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 6,11
Zahartze tasa[2]% 18,54
Ugalkortasun tasa[2]‰ 45,79
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 74,98 (2011)
Genero desoreka[2]% 5,16 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 12,44 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 27,22 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 9.65 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1919
Webguneahttp://www.amurrio.org/

Geografia

Delikako ur-jauzian, Nerbioi ibaiak Kuartangoko lurretatik Amurriokoetara jauzi egiten du; Amurrioko Delika herrira, zehazki.

Ingurune naturala eta klima

Amurrio Nerbioi ibaiaren haranean dago. Ibai horrek Amurrioko lurrak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen ditu, inguruan mendixka leunak dituela. Paisaia eta landa ingurune horrek lotura estua du, bestalde, industriarekin, fabrika eta lantegietan aritzen baita biztanleen % 60. Aldaiturriaga eta Saratxo izeneko industrialdeek, trenbidearen eta errepidearen ondoan egonik, horretarako lur eta ekipamendu egokiak eskaintzen dituzte.[5]

Amurrio Euskal Herriko kantauriar isurialdean eta itsas mailatik 219 metro gorago dagoenez, klima ozeanikoa du, hau da, klima hezea eta epela, euria urte osoan banatuta izanik. Tenperaturak neurritsuak dira: minimoak 8-10 Celsius gradu ingurukoak izaten dira; eta maximoak 20-22 ingurukoak.[6]

Delikako arroila.

Udalerri mugakideak

Historia

Amurrioko erreformatorio zaharra. Museo Etnografikoaren egoitza bihurtzeko asmoa dago.

Amurrioko lurretan aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak Brontze Arokoak dira. Izan ere, aldi hartakoak dira Erretes Tudelan eta Okondon topatutako geldikinak. Gero, Burdin Aroko aztarnak ere badira, Babioko eta Peregañako gailurretan.[7]

Erromatarrek adierazi zutenez, karistiarren eta autrigoien artean kokatuta zegoen Aiara lurraldea (eta bertan, Amurrio). Erromatarren aztarnak daude Alorian, Delikan, Artomañan eta Amurrio herrigunean bertan.[7]

XI. eta XII. mendeen artean, lurralde hau Nafarroako Erresumaren menpe egon zen, eta lehen jaunak, jatorrian, Nafarroako koroaren buruzagi militarrak izan ziren. Gero Gaztelako Erresumaren eskuetara igaro zen. Kokaleku estrategikoa zuen Gaztelarentzat, Gaztelak esportatzen zuen artilea Amurriotik igarotzen baitzen Bilboko porturantz.[7]

Amurriok 1463an egin zuen bat Arabako ermandadeekin, baina eutsi egin zien kapare gisa zituzten usadio eta ohiturei. Ez zuten errege armadei zerbitzatzeko betebeharrik (kontratatzen zituztenean izan ezik). Pribilegio horiek 1875ean bukatu ziren, foruak galdu zirenean.[7]

XIX. mendearen hasieran, Napoleondar Gerretan, frantses soldaduek arpilatzeak eta gehiegikeriak egin zituzten Amurrion. Urte batzuk geroago, gerrak berriz ere arrastoa utzi zuen Amurrion, karlistaldiekin: behin baino gehiagotan izan zen bertan Don Karlos, eta 1835. urtean Amurrion jarri zuen kuartel nagusia.[5]

1842. urtean banatu zen Aiaratik, udalerri propioa osatzeko. Garai hartan, gaur egun San Anton baseliza eta Landako auzoa dauden muinoaren inguruan zegoen herri txiki bat zen Amurrio, eta herritar gutxi zituen. 1919. urtera arte ez zuen hiribildu izaera lortu. 1976an bederatzi herri hartu zituen Amurriok bere udalerrian, eta gaur egun duen banaketa administratiboa eratu zen.[7]

Banaketa administratiboa

Amurrioko Andre Maria eliza.

Amurrio udalerria hamar herriz osatua dago:

Ekonomia

Amurrioren ekonomiaren ardatza zerbitzuak eta batez ere industria dira. Historikoki, altzairuzko hodien ekoizpena izan da industriarik garrantzitsuena, eta XXI. mendearen hasierako petrolioaren garestitzeak eskaria asko handitu zuen eta, ondorioz, lanpostu gehiago sortu ziren. Amurrio eta Laudio bitartean Euskal Herriko eta Europako altzairuzko hodien ekoizle garrantzitsuenetako bi daude, Tubacex eta Tubos Reunidos, bien artean 1.500 langile dauzkate.

Amurrion 50 langiletik gorako enpresak honakoak dira:

Industria-konpainia handien presentzia sendoa dela eta, Amurriok metalaren sektorearekin erlazionatutako enpresa ertainen sare trinkoa garatu du.

  • Talleres F.Larrinaga: balbulagintzara bideratutako produktuen fabrikazioa, hala nola engranaje konikoaren erreduktoreak.
  • Castinox: altzairu herdoilgaitza eta aleazio berezien galdaketa. Balbula eta beste hainbat industria-osagairen fabrikazioa.

Egurraren eta eraikuntzaren sektorearekin erlazionatutako jarduera ere azpimarratzekoa da.

  • Etxeguren: industria-proiektuak: muntaketak, Industria Instalazioak, mantentze-lanak eta makineriaren lekualdaketak.
  • Plaza Amurrio: eraikuntzarako hornidura, materialak, kanilak, altzariak, e.a.

Nekazaritza bigarren maila batean badago ere, aipagarriak dira baratz ekologikoarekin baita behi-aziendarekin zein ardi-aziendarekin ere erlazionatutako enpresak, esate baterako:

  • Industrias Cárnicas Burutxaga: animalia bizien ustiapenean, zatikatzean eta aziendaren haragien prestaketan aritzen da.
  • Lur Denok: elikagai ekologikoak ekoizteko eta banatzeko ekimen bat, hau guztia Euskal Herrian, eta tarteko Amurrion, dituen baratzen bidez.

Demografia

1960 eta 1970eko hamarkadetan Amurrioko biztanleria asko handitu zen, batez ere Bizkaian izandako industrializazio prozesuaren ondorioz (kontuan izan behar da Amurrio Bilbo Handiaren eragin eremuan dagoela). Laurogeiko hamarkadatik aurrera, ordea, krisi ekonomikoaren eraginez, biztanleria egonkortu egin zen. 2008an, herriak 1990eko hamarkadan galdutako 10.000 biztanleen maila berreskuratu zuen.

Biztanleriaren bilakaera

Amurrioko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Josune Irabien hautatu zuten alkate. 2015eko eta 2019ko hauteskundeen ondoren, Irabienek errepikatu egin zuen alkatetzan.

Amurrioko udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 17
2.149 (% 40,59)
8 / 17
2.413 (% 42,59)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
5 / 17
1.488 (% 28,10)
7 / 17
1.990 (% 35,12)
Ahora Amurrio/Orain Amurrio
2 / 17
738 (% 13,94)
1 / 17
297 (% 5,24)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 17
364 (% 6,87)
1 / 17
484 (% 8,54)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 17
282 (% 5,33)
0 / 17
242 (% 4,27)
Guk Bai
1 / 17
274 (% 5,17)
0 / 17
180 (% 3,18)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

Amurrioko udaletxea.

Honakoak izan dira Amurrioko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[8]
Angel Sasiain Albizua[8][9][10]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Sasiain Albizua[8][9][10]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11]19871991Eusko Alkartasuna
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11]19911995Eusko Alkartasuna
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11]19951999Eusko Alkartasuna
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11]19992003Eusko Alkartasuna
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11]20032007Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][11]20072011Eusko Alkartasuna
Josune Irabien Marigorta[8][12]20112015Euzko Alderdi Jeltzalea
Josune Irabien Marigorta[8][12]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Josune Irabien Marigorta[8][12][13]20192020 aEuzko Alderdi Jeltzalea
Txerra Molinuevo Laña[8][14]20202023Euzko Alderdi Jeltzalea
Txerra Molinuevo Laña[15]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

a 2020ko Azaroan Josune Irabien Marigorta Alkateak dimisioa aurkeztu zuen, kargu publiko berri bat onartzeko.

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
15Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)OkondoArtziniega
16ArtziniegaArtziniega (gasolindegia)LantenoMenagaraiIbaguenArespalditzaMurga (industrialdea)IzoriaAmurrio (gasolindegia)AmurrioAmurrio (San Jose)Laudio (Gurutze Gorria)LaudioLaudio (Ugarte)Okondo (Goienuri)Okondo (Okondoxena)Okondo (Zubidiarte)Okondo (Jubilatuen kluba)Okondo (Kutxabank)Okondo

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
2Amurrio
Arespalditza
LuxoOzetaMenoioBeotegiKexaaMenagarai (Jauregi)Zuhatza (Ibarra)Zuhatza (Zerrabe)Zuhatza (eliza)AgiñagaMadariaSalmantonMaroñoIzoriaMurga (Markixa)Murga (eliza)OlabezarEtxegoienAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia)Amurrio
Arespalditza
3Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia)Amurrio
Urduña

Kultura

Euskara

Udalerrian biztanleen laurdena, gutxi gorabehera, euskaraduna da, erabilera maila, ordea, txikiagoa da. Herrian ikastola ("Aresketa") eta bertso-eskola daude. Amurrioarrek Araba Euskaraz hainbatetan antolatu dute: 1986, 1996, 2005 eta 2013 urteetan. Gainera, 2010. urtean Lucas Rey herri ikastetxean eskola publikoaren jaia ospatu zuten. Belaiki Euskara Elkartea ere aipatzekoa da, Baranbion sortua da bera.

Bertako euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat zen.

22. KORRIKA bertatik hasi zen 2022ko martxoaren 31n. [16]

Azpiegiturak

Herrian, Euskal herriko zeramika biltzen eta erakusten duen Felix Murga Museo Etnografikoa dago. Kultur-etxea Ugarte dorretxean dago.

Ondarea

Mariaka dorretxea.
Ugarte dorretxea, gaur egun Amurrioko kultura etxea.

Jaiak

Ekonomia

Amurrio Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia da.

Amurrioar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba