Julia Zdanovska

ukrainar matematikaria
Yulia Zdanovska» orritik birbideratua)

Julia Janivna Zdanovska[1]ukraineraz: Юлія Янівна Здановська — (Kiev, Ukraina, 2000ko maiatzaren 4a [2] - Kharkoveko geltokia, Kharkov, Ukraina, 2022ko martxoaren 8a) 2022ko Errusiako Ukraina inbasioan hildako matematikari ukrainarra izan zen. [3]

Julia Zdanovska
Bizitza
JaiotzaKiev2000ko maiatzaren 4a
Herrialdea Ukraina
HeriotzaKharkiv2022ko martxoaren 3a (21 urte)
Hezkuntza
HeziketaKieveko Unibertsitatea
Ukrainako Fisika eta Matematika Lizeoa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Jasotako sariak

Facebook: 100007502733594 Edit the value on Wikidata

Biografia

Juliak Kieveko Taras Xevtxenko Unibertsitate Nazionaleko Ukrainako Fisika eta Matematika Lizeoan ikasi zuen [4] [5] 14 urterekin gonbidatua izan ostean. 2017ko Europako Emakumeen Matematika Olinpiadetan zilarrezko domina irabazi zuen,[6][7] gero matematikan eta informatikan lizentziatu zen Kieveko Taras Xevtxenko Unibertsitate Nazionalean.[8][9]

Teach for Ukraine gobernuz kanpoko erakundean boluntario izan zen.[7]

Heriotza

Bere heriotza Kharkoveko guduan gertatu zen, bonbardaketa baten ondorioz.[10] Kharkiveko tren geltokian aritu zen boluntario gisa, inbasioa hasi zenetik hildako laugarren boluntarioa bihurtuz.[11][12] Bere heriotza komunitate matematikoan ezaguna egin zen.

Erantzunak

Nazioarteko Matematika Batasuneko Emakume Matematikarien Batzordeak eta Emakume Matematikarien Europako Elkarteak deitoratu zuten Juliaren hilketa.[13][14] Brasilgo Matematika Elkarteak ohar bat argitaratu zuen, Alemaniako Matematika Elkarteak egin zuen bezala.[15][16] Fields Domina Terence Taok matematikariak bere heriotzari buruz idatzi zuen.[17] Massachusettseko Teknologia Institutuko MATH PRIMES programako beka programa bati izena emango dio Juliaren omenez, Yulia's Dream izenekoa.[18][19]

Haren amak gutun ireki bat idatzi zuen Facebook-en heriotzagatik penatuta.[20]

Erreferentziak

Kanpo estekak