Fields Domina

Matematikarien Saria

Fields Domina Nazioarteko Matematika Batasuna (IMU- International Mathematical Union) erakundeak matematikan euren bizitzetan ordura arte egindako eta etorkizunerako itxaroten den lana saritzeko matematikariei ematen zaien sari bat da. Lau urtetik behin banatzen da, Matematikarien Nazioarteko Biltzarraren ospakizunarekin bat eginez, eta gutxienez bi, baina gehienetan lau matematikari saritzen dira, 40 urte baino gazteagoak izan behar diren baldintzapean. 2006az geroztik, dominarekin batera 15.000 $ CA diru kopurua dago. Sariaren izena John Charles Fields matematikari kanadarraren omenez ezarri zen.

Fields Domina.

Fields funtsezkoa izan zen saria finkatzeko, domina berak diseinatzeaz gain, diru osagarria jarri zuelako finantzazioako. Matematika arloko Nobel saria dela iapatu da simil moduan,[1][2] desberdintasun nabarmenak dauden arren, hala nola sarien maiztasuna, sari kopurua eta adinaren muga. Munduko Unibertsitateko Ranging Akademikoak (ARWU) urtero egiten duen Bikaintasun Akademikoaren Inkestaren arabera, Fields Domina mundu osoko matematikaren alorreko sari nagusitzat hartzen da.[3] Baina Nazioarteko Roaming Aditu Taldeak (IREG) 2013-14an ospeari buruz egindako beste inkesta batean, Abel Sariaren ondoren gerturatu zen Fields Domina, matematikako nazioarteko bigarren sari entzutetsuena bezala.[4][5]

Domina 1936an eman zen lehen aldiz, Lars Ahlfors matematikari finlandiarrari eta Jesse Douglas matematikari estatubatuarrari, eta 1950. urteaz geroztik lau urtetik behin banatzen da. Bere helburua ekarpen handiak egin dituzten matematikako ikertzaile gazteei aitortza eta laguntza bideratzea da. 2014an, Maryam Mirzakhani matematikari iraniarra lehen emakumea izan zen Fields domina lortzen.[6][7] Orotara, hirurogei laguni eman zaie Fields domina.

Fields dominak 2018ko abuztuaren 1ean eman ziren azken aldiz, Brasilgo Rio de Janeiron egindako IMU Nazioarteko Kongresuaren inaugurazio ekitaldian.[8] Caucher Birkari, lau irabazleetako bati, ekitaldia amaitu eta gutxira lapurtu zioten domina. Kongresuko antolatzaileek ordezko bat eman zioten egun batzuk geroago.[9]

John Charles Fields, matematikari kanadiarra.

Sariaren baldintzak

Fields Domina aspaldidanik matematikaren alorreko saririk ospetsuena dela esan ohi da, askotan Matematikako Nobel Sariarekin alderatuz.[1] Nobel Sariak urtero ematen diren bitartean, Fields Domina lau urtean behin baino ez da banatzen. Bestalde, Fields dominak adin muga du: hartzaileak berrogei urte baino gutxiago izan behar ditu domina ematen den urteko urtarrilaren 1ean.

Berrogei urtetik beherakoen araua Fieldsen nahian oinarritu zen: "Dagoeneko egindako lana aitortzen bada ere, hartzaileek emaitza gehiago lortzeko bultzada izan nahi du, eta ahalegin berriaren pizgarri bilakatuz.” Gainera, hartzaileari Fields domina bakarra eman ahal izango zaio, saridunek ezingo dituztelako etorkizunean domina gehiago jaso.[10]

Lehen aldiz 1936an eman zen saria, eta ondoren 60 pertsonek irabazi dute domina 2018ra arte. Fisikako PhD doktore bat izan ezik (Edward Witten),[11] beste irabazle guztiak matematiketan doktoretza zuten pertsonak izan dira.[12]

Fields dominaren irabazleak

Urtea-ICMkokapenaDominairabazkleakAfiliazioa:

sariajasotzerakoan

Arrazoiak
1936

Oslo,Norvegia

Lars AhlforsHelsinkikoUnibertsitea,Finlandia"Riemann gainazalekin lotutako funtzio oso eta meromorfikoak estaltzekoikerketengatik emandako domina. Analisi-eremu berriak irekizituen".
Jesse DouglasMassachusetts-ekoInstitutu Teknologikoa,Ameriketako Estatu Batuak (AEB)"Langarrantzitsua egin zuen Plateau arazoaren inguruan, muga finkobatzuek lotzen eta zehazten dituzten gutxieneko azalerakaurkitzeaz arduratzen dena".
1950

Cambridge,AEB

Laurent SchwartzNancykoUnibertsitatea,Frantzia"Banaketenteoria garatu zuen, fisika teorikoaren Dirac delta-funtzioakbultzatutako funtzio orokorraren nozio berria".
Atle SelbergIkasketaAurreratuen Institutua,AEB"Viggo Brun-en bahe metodoen orokortasunak garatu ziren; emaitza handiaklortu zituen Riemann zeta funtzioaren zeroetan; zenbaki lehenen teoremaren oinarrizko frogak eman zituen (P. Erdős-ekin),zenbaki lehenak orokortuz progresio aritmetiko arbitrario batean."
1954

Amsterdam,Herbehereak

Kunihiko KodairaPrincetonUnibertsitatea,AEB

TokyokoUnibertsitatea,Japonia

IkasketaAurreratuen Institutua,AEB

"Emaitzagarrantzitsuak lortu zituen integral harmonikoen teorian etaaplikazio ugari Kählerian eta zehazki barietate aljebraikoetan.Fasea kohomologiaren bidez frogatu zuen barietate horiek Hodge anitzak direla".
Jean-Pierre SerreNancykoUnibertsitatea,Frantzia"Emaitzahandiak lortu zituen esferen talde homotopikoetan, batez eresekuentzia espektralen metodoa erabiltzerakoan. Aldagai teoriakonplexuaren emaitza nagusietako batzuk birformulatu eta zabalduzituen poltsen aldetik".
1958

Edinburgh,EB

Klaus RothLondreskoEskola Unibertsitarioa,Erresuma Batua (EB)"1955ean argitu zen Thue-Siegel arazo ospetsua. zenbaki aljebraikoetarazenbaki arrazionalen bidez gerturatzeari buruz. Eta 1952anfrogatu zuen progresio aritmetikoan hiru zenbakirik ez duensekuentziak zero dentsitatea duela (1935eko Erdős eta Turán-en aierua)."
René ThomEstrasburgokoUnibertsitatea,Frantzia"1954an topologia aljebraikoan kobordismoaren teoria asmatu eta garatuzuen. Kolektoreen sailkapen honek homotopiaren teoria oinarrizkomodu batean erabili zuen eta kohomologia teoria orokorrarenadibide nagusia bihurtu zen".
1962

Stockholm,Suedia

Lars HörmanderStockholmekoUnibertsitateaSuedia"Ekuazio diferentzial partzialak landu zituen. Zehazki, eragilediferentzial linealen teoria orokorrean legin zuen ekarpena.Galderak 1900eko kongresuan Hilbert-en arazoetako batera itzuliziren".
John MilnorPrincetonUnibertsitatea,AEB"7 dimentsiotako esfera batek egitura diferentzialak izan ditzakeelafrogatu zuen; horrek topologia diferentzialaren eremua sortuzuen".
1966

Mosku,Errusia

Michael AtiyahOxfordekoUnibertsitatea,EB"Hirzebruch-ekinbatera egin K teorian egin zuen lan; Singer-ekin batera frogatuzuen kolektore konplexuetako operadore eliptikoen indizearenteorema; Bott-ekin lankidetzan aritu zen 'Lefschetz formula'-rekin lotutako puntu finkoaren teorema frogatzeko."
Paul CohenStanfordekoUnibertsitatea,AEB"Aukeratutakoteknika erabili zuen multzoaren teorian aukeren axiomaren etacontinuum hipotesi orokorraren independentzia frogatzeko. Azkenarazoa 1900eko Kongresuko Hilbert-en arazoetako lehena izan zen."
Alexander GrothendieckGoiIkasketa Zientifikoen Institutua, Frantzia"Weileta Zariskiren lanetan oinarrituta, geometria aljebraikoanfuntsezko aurrerapenak egin zituen. K-teoriaren ideia aurkeztuzuen (Grothendieck taldeak eta eraztunak). Aljebra homologikoairauli zuen bere "Tôhoku artikulu "ospetsuan."
Stephen SmaleCaliforniakoUnibertsitatea, Berkeley,AEB"Topologia diferentzialean lan egin zuen, non Poincaré-ren aitorpenorokortua frogatu zuen n≥5 dimentsioan: n-dimentsioko esferarenbaliokidea den homotopia itxi eta askotariko homotopia bakoitzahomeomorfikoa da. Horri lotutako arazoak konpontzeko, heldulekuengorputzen metodoa aurkeztu zuen".


1970

Niza,Frantzia

Alan BakerCambridgekoUnibertsitatea,EB"Gelfond-Schneider teorema orokortu zuen (Hilbert-en zazpigarren arazoarenirtenbidea). Lan honetatik aurretik identifikatu gabeko zenbakitranszendentalak sortu zituen".
Heisuke HironakaHarvardUnibertsitatea,AEB"Zariskiren lana orokortu zuen, barietate aljebraiko batean singularitateenebazpenari buruzko ≤ 3 dimentsioaren teorema frogatuz.Hironakak emaitzak edozein dimentsiotan frogatu zituen."

Sergei Novikov

MoskukoEstatu Unibertsitatea,Errusia

“Topologianaurrerapen garrantzitsuak egin zituen, ezagunena aniztasunbereizgarriaren Pontryagin klaseen aldakortasun topologikoarenfroga izan zen. Bere lanak Thom espazioen kohomologia etahomotopia aztertzen zituen."
John G. ThompsonCambridgekoUnibertsitatea,EB"W.Feit-ekin batera frogatu zen talde sinple finitu ez ziklikoguztiek ordena berdina dutela. Thompson-en lan honen luzapenaktalde finitu sinple minimoak zehaztu zituen, hau da, ebatzidaitezkeen azpitalde egokiak dituzten talde finitu sinpleak".
1974

Vancouver,Kanada

Enrico BombieriPisakoUnibertsitatea,Italia"Ekarpenhandiak primetan, funtzio unibentiboetan eta tokiko Bieberbach-enaieruetan, hainbat aldagai konplexuren funtzioen teorian, etaekuazio diferentzial partzialen eta gainazal minimoen teorian,bereziki, Bernstein-en problemaren dimentsio altuagokosoluziorako. "
David MumfordHarvardUnibertsitatea,AEB"Modulubarietateen existentziaren eta egituraren arazoei lagundu zien,puntuek objektu geometriko mota batzuen isomorfismo klaseakparametrizatzen dituzten barietateak. Halaber, hainbat ekarpengarrantzitsu egin zituen gainazal aljebraikoen teorian."
1978

Helsinki,Finlandia

Pierre DeligneGoiIkasketa Zientifikoen Institutua, Frantzia"Riemann-en hipotesiaren orokortzeei buruz eremu mugatuetara Weil-en hirusuposizioen konponbidea eman zuen. Bere lanak asko egin zuengeometria aljebraikoa eta zenbaki teoria aljebraikoabateratzeko."
Charles FeffermanPrincetonUnibertsitatea,AEB"Hainbatberrikuntza egin zituen dimentsio anitzeko azterketakonplexuetan, berrikusi zuen emaitza klasikoen (dimentsiobaxukoak) orokortze zuzenak aurkituz".
Grigori MargulisMoskukoEstatu Unibertsitatea,Errusia"Lie taldeen egituraren analisi berritzailea eskaini zuen. Bere lanakkonbinatorikoari, geometria diferentzialari, teoria ergodikoari,sistema dinamikoei eta Lie taldeei dagokie."
Daniel QuillenMassachusettsgoTeknologia Institutua,AEB"Goimailako K-teoria aljebraikoaren arkitektura nagusia, metodo etaideia geometriko eta topologikoak arrakastaz erabiltzen dituentresna eta ideiak, aljebrako arazo nagusiak formulatzeko etaebazteko, batez ere eraztunen teoria eta moduluen teoria".
1982

Varsovia,Polonia

Alain ConnesGoiIkasketa Zientifikoen Institutua, Frantzia"Operadoreenalgebren teorian lagundu du, bereziki III motako faktoreensailkapen orokorraren eta egituraren teoreman, faktorehiperfinituaren automorfismoen sailkapenean, faktore injektiboensailkapenean, eta C * -algebren teoriaren aplikazioakfoliazioetan eta geometria diferentzialean orokorrean."
William ThurstonPrincetonUnibertsitatea,AEB"Topologiaren2 eta 3 dimentsiotan aztertzeko iraultza, analisiaren,topologiaren eta geometriaren arteko elkarreragina erakustenduena. 3-kolektore itxien oso klase handiak egitura hiperbolikoaduela dioen ideian ekarpena egin zuen."
Shing-Tung YauIkasketaAurreratuen Institutua,AEB"Ekuaziodiferentzialetan ekarpenak egin zituen, eta baita geometriaaljebraikoko Calabiren aieruari, erlatibitatearen teoriaorokorraren masa positiboko aieruari eta Monge-Ampère ekuazioerreal eta konplexuei".
1986

Berkeley,AEB

Simon DonaldsonOxfordekoUnibertsitatea,EB"Dominajaso zuen batez ere lau kolektoreen topologiari buruz egindakolanagatik, bereziki lau espazio euklidiarrean ohiko egituratikezberdina den egitura diferentziala dagoela erakusteagatik".
Gerd FaltingsPrincetonUnibertsitatea,AEB"Geometriaalgebraiko aritmetikoaren metodoak erabiliz, domina jaso zuenbatez ere Mordell-en Suposizioaren frogagatik".
Michael FreedmanCaliforniakoUnibertsitatea, San Diego,AEB"Laukolektoreen analisi topologikorako metodo berriak garatu zituen.Bere emaitzetako bat Poincaré-ren Aieraren lau dimentsiotakofroga da".
1990

Kyoto,

Japonia

Vladimir DrinfeldBVerkin Tenperatura Baxuko Fisika eta IngeniaritzarakoInstitutua,Errusia"Taldekuantikoetan eta zenbakien teorian egindako lanenagatik".
Vaughan F. R. JonesCaliforniakoUnibertsitatea, Berkeley,AEB“Korapiloenazterketa matematikoaren (XIX. mendeko arlo bat) eta mekanikaestatistikoaren arteko ustekabeko lotura aurkitu zuelako. Osagaikopuru handia duten sistema konplexuak aztertzeko erabiltzen denmatematika modu bat".
Shigefumi MoriKyotoUnibertsitatea,Japonia"Hartshornerenaieraren frogagatik eta hiru dimentsiotako barietate aljebraikoensailkapenari buruz egindako lanagatik".
Edward WittenIkasketaAurreratuen Institutua,AEB"Behineta berriz, komunitate matematikoa harritu du ikuspegi fisikoarenaplikazio bikainarekin teorema matematiko berri eta sakonaksortuz."
1994

Zurich,Suitza

Jean BourgainGoiIkasketa Zientifikoen Institutua, Frantzia"Bourgainenlanak analisi matematikoaren hainbat gai zentral ukitzen ditu:Banach espazioen geometria, ganbiltasuna dimentsio altuetan,analisi harmonikoa, teoria ergodikoa, eta azkenik fisikamatematikoaren ekuazio diferentzial partzial ez linealak".
Pierre-Louis LionsParis9 Unibertsitatea,Frantzia"Ekuaziodiferentzial partzial ez-linealak, besterik gabe, ez du irtenbideleunik edo C1 soluziorik ere denbora laburren ondoren. Aukerabakarra, beraz, nolabaiteko soluzio" ahula "bilatzeada. Ekintza hau, hain zuzen ere, jakitea da nola baimendu zenbait"fisikoki zuzenak" diren berezitasunak eta noladebekatu beste batzuk. Lionsek eta Crandallek azkenean arazoaireki egin zuten arreta biskositate-soluzioetara bideratuz,desberdintasun batzuen arabera definitzen baitira, irtenbideaalde batetik edo bestetik ukitzen duen proba funtzio leun batek."
Jean-Christophe YoccozParis-Sud11 Unibertsitatea,Frantzia"Egonkortasunpropietateak frogatzea - egonkortasun dinamikoa, hala nola eguzkisistemarako bilatzen dena ,edo egiturazko egonkortasuna,sistemaren propietate globalen parametro aldaketen azpiakoiraunkortasuna".
Efim ZelmanovWisconsin-MadisongoUnibertsitatea, AEB

ChicagokoUnibertsitatea,AEB

"MurriztutakoBurnside arazoari irtenbidea emateagatik"
1998

Berlin,Alemania

Richard BorcherdsCaliforniakoUnibertsitatea, Berkeley,AEB

CambridgekoUniberetsitatea,EB

"Erpinalgebrak sartzeagatik, Moonshine-ren aieruaren frogagatik, etainfinitu produktu automorfikoen klase berri bat aurkitzeagatik".
Timothy GowersCambridgekoUnibertsitatea,EB"Ekarpengarrantzitsuak eskaini dizkio analisi funtzionalari, konbinazioenteoriaren metodoak modu zabalean erabilita. Itxuraz, bi eremuhoriek ez dute zerikusi handirik elkarren artean, eta Gowers-enlorpen esanguratsua biak era emankor konbinatzea izan da."
Maxim KontsevichGoiIkasketa Zientifikoen Institutua, Frantzia

RutgersUnibertsitatea,AEB

"Geometriakolau arazoei egindako ekarpenengatik".
Curtis T. McMullenHarvardUnibertsitatea,AEB"Sistemadinamikoen teoriaren hainbat adarretako ekarpenengatik, hala nolaekuazio polinomikoen azterketa algoritmikoa, Lie talde batekosareta baten puntuen banaketaren azterketa, geometriahiperbolikoa, dinamika holomorfikoa eta. tartearen mapenrenormalizazioa ."
2002

Pekin,Txina

Laurent LafforgueGoiIkasketa Zientifikoen Institutua, Frantzia"Funtzio-eremuetanGLr (r≥1) talde lineal osorako Langlands korrespondentziarenfrogagatik".
Vladimir VoevodskyIkasketaAurreratuen Institutua,AEB"Kohomologiamotibikoa eta barietate aljebraikoen A1-homotopia teoria definitueta garatu zituen; Milnor-en aieruak frogatu zituen eremuen Kteoriaren inguruan".
2006

Madril,Espainia

Andrei OkounkovPrincetonUnibertsitatea,AEB"Zubiprobabilitatean, irudikapen teorian eta geometria aljebraikoanegindako ekarpenengatik.”
Grigori Perelman

(Uko egin zion)

Inon"Geometriariegindako ekarpenengatik, eta Ricci fluxuaren egitura analitikoeta geometrikoari buruzko ikuspegi iraultzaileengatik".
Terence TaoCaliforniakoUnibertsitatea, Los Angeles,AEB"Ekuaziodiferentzial partzialetan, konbinatorian, analisi harmonikoan etazenbaki gehigarrien teorian egindako ekarpenengatik".
Wendelin WernerParis-Sud11 Unibertsitatea,Frantzia"Loewner-eneboluzio estokastikoan, bi dimentsioko higidura browniarrarengeometrian, eta eremuen teoria konformearen garapenean egindakoekarpenengatik".
2010

Hyderabad,India

Elon LindenstraussJerusalemgoUnibertsitate Judua,Israel

PrincetonUnibertsitatea,AEB

"Teoriaergodikoan neurtzeko zurruntasuna eta zenbakien teorian dituztenaplikazioei buruzko emaitzengatik".
Ngô Bảo ChâuParis-Sud11 Unibertsitatea,Frantzia

IkasketaAurreratuen Institutua,AEB

"Formaautomorfikoen teorian Oinarrizko Lemaren frogagatik, metodoalgebro-geometriko berriak sartuz".
Stanislav SmirnovGenevakoUnibertsitatea,Suitza"Perkolazioenaldakortasun konformearen eta fisika estatistikoko Ising ereduplanarraren froga lortzeagatik."
Cédric VillaniLyongoGoi Eskola Normala Frantzia

HenriPoincaré Institutua,Frantzia

"Landaumoteltze ez linealaren eta Boltzmann ekuazioaren orekarakokonbergentziaren frogengatik."
2014

Seul,Hego Korea

Artur AvilaParisekoVII Unibertsitatea,Frantzia

MatematikaHutsa eta Aplikatuaren InstitutuNazionala,Brasil

"Sistemadinamikoen teoriari egindako ekarpen sakonengatik, arloarenaurpegia aldatu baitute, birnormalizazioaren ideia indartsuaprintzipio bateratzaile bezala erabiliz".
Manjul BhargavaPrincetongoUnibertsitatea,AEB"Zenbakiengeometrian metodo berri indartsuak garatzeagatik, maila txikikoeraztunak zenbatzeko eta kurba eliptikoen batez besteko mailalotzeko aplikatu zituenak".
Martin HairerWarwickekoUnibertsitatea,EB"Ekuaziodiferentzial partzial estokastikoen teorian egindako ekarpenbikainengatik, eta bereziki, ekuazio horien erregulartasunegituren teoria sortzeagatik".
Maryam MirzakhaniStanfordekoUnibertsitatea,AEB"Riemanngainazalen dinamikari eta geometriari eta haien moduluenespazioei egindako ekarpen bikainengatik."


2018

Riode Janeiro,Brasil

Caucher BirkarCambridgekoUnibertsitatea,EB"Fanorenbarietateen mugak frogatzeagatik eta eredu minimoko programariegindako ekarpenengatik".
Alessio FigalliZurichekoTeknologiakoInstitutu Federala,Suitza"Garraioezin hobearen teoriari eta haren aplikazioei ekuazio diferentzialpartzialetan, geometria metrikoan eta probabilitatean egindakoekarpenengatik".
Peter ScholzeBonnekoUnibertsitatea,Alemania"Geometriaalgebraiko aritmetikoa eremu p-adikoen gainean eraldatzeko,espazio perfectoideiak sartuz, Galoisen irudikapenei aplikatuz,eta kohomologia teoria berriak garatzeagatik".
Akshay VenkateshStanfordeko Unibertsitatea,

AEB

"Zenbakianalitikoen teoria, dinamika homogeneoa, topologia etairudikapenaren teoria sintetizatzeagatik, aspaldiko arazoakkonpondu ditu objektu aritmetikoen banaketa ekidistemikoabezalako arloetan".
2022

Helsinki, Finlandia

Hugo Duminil-CopinInstitut des Hautes Études Scientifiques, Frantzia

Genevako Unibertsitatea, Suitza

June HuhPrinceton Unibertsitatea, AEB
James MaynardOxfordeko Unibertsitatea, EB
Maryna ViazovskaÉcole Polytechnique Fédérale de Lausanne, Suitza
Lars Ahlfors matematikari finlandiarrari eman zioten 1936an lehen domina, Riemann gainazalen eremuan egindako lanagatik. Irudian, gainazala f(z) = √z funtzioetarako.

Mugarriak

Domina 1936an eman zitzaien lehen aldiz Lars Ahlfors matematikari finlandiarrari eta Jesse Douglas matematikari estatubatuarrari, eta lau urtetik behin ematen da 1950. urteaz geroztik. Bere xedea ekarpen handiak egin dituzten matematikako ikertzaile gazteei aitortza eta laguntza ematea da.

1954an, Jean-Pierre Serre Fields domina irabazi zuen gazteena izan zen, 27 urte zituela. Bereizketa hori mantentzen du.

1966an Alexander Grothendieckek Moskun egindako ICMri boikota egin zion, Europako ekialdean burutzen ziren ekintza militar sobietarren aurka protestatzeko.[13] Léon Motchane,Frantziako Goi Ikasketa Zientifikoen Institutuaren sortzailea eta zuzendaria bertaratu, eta Grothendiecken Fields domina onartu zuen bere izenean.[14]

1970ean, Sergei Novikov, sobietar gobernuak jarri zizkion murrizketengatik, ezin izan zen Nizako kongresura joan domina jasotzera.

1978an, Gregori Margulis, sobietar gobernuak jarri zizkion murrizketengatik, ezin izan zen Helsinkiko kongresura joan domina jasotzera. Saria Jacques Tits-ek bere izenean onartu zuen, eta ondorengo hitzaldian honakoa esan zuen: "Ezin dut nire etsipena besterik adierazi, zalantza barik hemen jende askok partekatzen duena, Margulis zeremonia honetatik kanpo dagoelako. Helsinkiko hiri honen esanahi sinbolikoa ikusita, banuen itxaropena bere lanaren bidez soilik ezagutzen dudan eta errespetu eta miresmenik handiena sor diodan matematikaria azkenean ezagutzeko aukera izango nuela."[15]

1982an kongresua Varsovian egin beharrekoa izan arren, hurrengo urtera atzeratu zen, 1981eko abenduan Polonian ezarri zuten borroka legeagatik. Sarien berri IMUren bederatzigarren Batzar Nagusian eman zen, eta 1983ko Varsoviako kongresuan banatu ziren.

1990ean, Edward Witten saria irabazi zuen lehen fisikaria izan zen.

1998ko ICM kongresuan, Andrew Wilesek IMUren lehen zilarrezko plaka jaso zuen Fields Domina Batzordeko presidente zen Yuri I. Manin-en eskutik, Fermaten Azken Teoremaren froga aitortzeko. Don Zagierrek plaka "Fields domina kuantifikatua" zela esan zuen. Sari honen kontura maiz aipatzen dute saria ematean, Wilesek Fields dominaren adinaren muga gainditzen zuela.[16] Wilesek 1994an adinaren muga apur bat gainditzen zuen arren, domina irabazteko faboritoa zela uste zen. Hala ere, 1993an frogan hutsune bat aurkitu zuten, gerora gero Taylorrek eta Wilesek berak ebatzitakoa.[17]

2006an, Poincaréren aierua frogatu zuen Grigori Perelmanek Fields domina jasotzeari uko egin zion,[18] eta ez zuen kongresuan parte hartu.[19]

2014an, Maryam Mirzakhani Fields domina irabazi zuen lehen emakumea eta lehen irandarra bilakatu zen. Era berean, Artur Avila Hego Amerikako lehena eta Manjul Bhargava Indiako jatorriko lehena bilakatu ziren.[20][21] Iraneko Hassan Rouhani presidenteak Mirzakhani zoriondu egin zuen, izandako arrakasta nabarmenagatik.

Fields Dominaren atzealdea.

Domina

Domina R.Tait McKenzie eskultore kanadarrak diseinatu zuen.[22]

- Aurrealdean Arkimedesen irudia eta latinez irakurtzen den bere aipamena ageri dira: "Transire suum pectus mundoque potiri" ("Norberaren gainetik igo eta mundua harrapatu"). Data zenbaki erromatarrez idatzita dago eta errore bat dauka ("MCNXXXIII" izan behar zen, "MCMXXXIII" baino). Izena grezierazko letra larriz dago: ΑΡXIMHΔΟΥΣ, edo "Arkimedesena".

- Atzealdean latinezko honako inskripzioa du:

CONGREGATI
EX TOTOORBE
MATHEMATICI
OBSCRIPTA INSIGNIA
TRIBUERE
Maryam Mirzakhani, Seuleko 2014ko kongresuan.

Itzulpena: "Mundu osotik bildutako matematikariek [ulertu baina idatzi gabe: 'sari honekin'] saritu dute idazlan bikainengatik".

Atzealdean, Arkimedesen hilobiaren irudikapena dago, esfera eta zilindroaren teorema azaltzen duten tailuak daudela olibondo adarraren atzean. (Horixe zen hain zuzen Arkimedes harroen zegoen emaitza matematikoa: altuera eta diametro bereko esfera eta zilindro borobildua emanda, beraien bolumenen arteko erlazioa 2⁄3koa da.)

- Ertzak saridunaren izena darama.

Hartzaile emakumeak

STEM arloetako sari entzutetsuenei dagokienez, proportzio txiki bat baino ez zaie eman emakumeei. Fields domina behin bakarrik lortu du emakume batek, Maryam Mirzakhanik 2014an, gaur arte guztira hirurogei banatu diren arren.[20][23]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Web ofiziala