Yunnan

Yunnan (云南 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 394.100 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 44.830.000 biztanle bizi ziren bertan.

Yunnan (云南省)
Yúnnán Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala云南省
云南省
ISO 3166-2CN-YN
HiriburuaKunming
Governor of Yunnan (en) ItzuliWang Yubo (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak25°02′58″N 102°42′32″E / 25.0494°N 102.7089°E / 25.0494; 102.7089
Azalera394,100 km²
MugakideakTibeteko eskualde autonomoa, Sichuan, Guizhou, Guangxi, Lai Châu (en) Itzuli, Lào Cai (en) Itzuli, Hà Giang (en) Itzuli, Phongsaly Province (en) Itzuli, Udomsai (en) Itzuli, Lūang Namthā (en) Itzuli, Katxin eta Shan estatua
Punturik altuenaKawagarbo (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria47.209.277 (2020)
−210.723 (2015)
Dentsitatea112 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaQin Guangrong
EtniakHan %67
Yi %11
Bai %3,6
Hani %3,4
Ordu eremuaUTC+08:00
www.yunnan.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Erhai lakuaren ikuspegia.

Yunnan probintziaren mugakideak honakoak dira: Myanmar ekialdean, Laos eta Vietnam hegoaldean, Guangxi lurralde autonomia hego-ekialdean, Guizhou probintzia ekialdean, Sichuan probintzia iparraldean, eta Tibeteko lurralde autonomia ipar-mendebaldean.

Probintziako hiriburu eta hiririk handiena Kunming da.

Geografia

Yunnan, Txinan hegoalderago dagoen probintzia da, eta Kantzerko Tropikoa probintziaren hegoaldea zeharkatzen du. Guztira 394.000 kilometro koadro dauzka, Txinaren azalera guztiaren %4,1. Probintziaren iparraldea Yunnan-Guizhou goi-ordokiaren zati da eta Myanmarrekin 4.060 kilometro luze den muga dauka. Nahiko menditsua da, batez ere, iparralde eta mendebaldean, 4.000 metrotik gorako hainbat mendikate daude eta mendebaldean, ibaiek egindako kanoi sakonak daude.

Probintziaren batez besteko altuera 1.980 metrokoa da eta mendirik altuenak iparraldean daude. Mendirik garaiena 6.740 metroko Kawagebo mendia da, Diqing arroko Deqin konderrian. Yunnango puntirik baxuena bestalde Ibai Gorriaren haranean dago, itsasoaren mailatik 76,4 metrora. Hegoaldeko mendiak, mendebaldekoek baino altuera gutxiago dute, eta ez dira 3.000 metrotik gora altxatzen.

Klima

Yunnanek klima epela eta nahiko tenperatura egonkorra dauka urte osoan zehar. Tropikoetatik gertu egoteak, eragin handia dauka probintziako kliman, eta Asia hego-ekialdeko montzoiak baldintzatu egiten du klima udaberritik aurrera, Txinako beste edozein probintzietan baino askoz gehiago. Urteko prezipitazioak 600mm eta 2.300mm bitartekoak dira eta batez ere, maiatzetik urrira ematen dira.

Urtarrileko batez besteko tenperatura 8 eta 17 gradu artekoa eta uztailekoa 21 eta 27 gradu bitartekoa da. Probintziaren mendebaldea nahiko bero eta hezea da, nahiz eta mendien tontorretan mendialdeko klima nagusi izan.

Banaketa administratiboa

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Kunming昆明市Kūnmíng ShìPrefektura mailako hiria
2Qujing曲靖市Qǔjìng ShìPrefektura mailako hiria
3Yuxi玉溪市Yùxī ShìPrefektura mailako hiria
4Baoshan保山市Bǎoshān ShìPrefektura mailako hiria
5Zhaotong昭通市Zhāotōng ShìPrefektura mailako hiria
6Lijiang丽江市Lìjiāng ShìPrefektura mailako hiria
7Pu'er普洱市Qǔjìng ShìPrefektura mailako hiria
8Lincang临沧市Líncāng ShìPrefektura mailako hiria
9Dehong (Dai eta Jingpo)德宏傣族景颇族自治州Déhóng Dǎizú Jǐngpōzú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
10Nujiang (Lisu)怒江傈僳族自治州Nùjiāng Lìsùzú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
11Diqing (Tibetar)迪庆藏族自治州Díqìng Zàngzú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
12Dali (Bai)大理白族自治州Dàlǐ Báizú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
13Chuxiong (Yi)楚雄彝族自治州Chǔxióng Yízú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
14Honghe (Hani eta Yi)红河哈尼族彝族自治州Hónghé Hānízú Yízú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
15Wenshan (Zhuang eta Miao)文山壮族苗族自治州Wénshān Zhuàngzú Miáozú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
16Xishuangbanna (Dai)西双版纳傣族自治州Xīshuāngbǎnnà Dǎizú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa

Politika

Yunnan probintziako gobernadorea Qin Guangrong da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Bai Enpei da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
YUNNAN
BaoshanZPBSBSDBaoshan Aireportua
DaliZPDLDLUDali Aireportua
DiqingZPDQDIGDiqing Aireportua
KunmingZPPPKMGKunming Wujiaba Nazioarteko Aireportua
LijiangZPLJLJGLijiang Aireportua
LincangZPLCLNJLincang Aireportua
LuxiZPMSLUMLuxi Mangshi Aireportua
SimaoZPSMSYMSimao Aireportua
WenshanWNHWenshan Aireportua
XishuangbannaZPJHJHGXishuangbanna Gasa Aireportua
ZhaotongZPZTZATZhaotong Aireportua

Kanpo estekak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.