Zhejiang

Zhejiang (浙江 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 101.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 47.200.000 biztanle bizi ziren bertan.

Zhejiang (浙江省)
Zhèjiāng Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala浙江省
ISO 3166-2CN-ZJ
HiriburuaHangzhou
GobernuburuaYuan Jiajun (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak30°18′N 120°12′E / 30.3°N 120.2°E / 30.3; 120.2
Azalera101,800 km²
MugakideakShanghai, Jiangsu, Anhui, Jiangxi eta Fujian
Punturik altuenaHuangmaojian Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria64.567.588 (2020)
10.140.697 (2010)
Dentsitatea464 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaLu Zushan
EtniakHan %99,2
She %0,3
Besteak %0,5
Ordu eremuaUTC+08:00
www.zhejiang.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Hangzhou hiria Mendebaldeko lakutik ikusia.

Zhejiang probintziaren mugakideak honakoak dira: Itsaso Horia ekialdean, Shanghai udaltasuna eta Jiangsu probintzia iparraldean, Anhui probintzia ipar-mendebaldean, Jiangxi probintzia mendebaldean, eta Fujian probintzia hegoaldean.

Probintzia honetan aurkitzen dira artifizialki landatuak izan ez diren ginkgo zuhaitz taldeak, Tian Mu Shan naturgunean.

Probintziako hiriburu eta hiririk handiena Hangzhou da.

Geografia

Zhejiang gehiena altuera txikiko lautada eta mendixkek osatzen dute (probintziako azaleraren %70 inguru). Batez-besteko garaiera altuagoa da zenbat eta hegoaldera eta mendebalderago joan, eta probintziako mendirik garaiena 1.921 metroko Huangyajian mendia da. Zhejiango mendikate garrantzitsuenak, Yandang mendiak, Tianmu mendiak, Tiantai mendiak eta Mogan mendiak dira. Mendikate guzti hauetako mendi gehienak 200 eta 1000 metro arteko mendiak dauzkate.

Gunerik lauenak kostaldean eta ibaien ondoan daude. Zhejiang iparraldea esaterako Yangtze ibaiaren iraganbidea denez, historikoki probintziako gunerik oparoena izan da. Bertan daude Hangzhou, Jiaxing eta Huzhou bezalako hiriak, eta bertatik igarotzen da Txinako Ubide Handia. Beste gune lau nagusi bat Qujiang ibaiak zeharkaturiko lurrek osaturikoa da Quzhou eta Jinhua hirietan. Zhejiango ibai nagusienak honakoak dira: Qiantang ibaia eta Qujiang ibaia. Kostaldean hiru mila uhartetik gora daude, handiena Zhousan uhartea da, Hainan eta Chongming uhartearen atzetik, Txinako hirugarren uharterik handiena.

Hangzhou badia Zhejiang ipar-ekialdean, Shanghai udaltasunarekiko mugan dago eta 2007an Hangzhou eta Shanghai elkartzeko Hangzhou badiako zubia eraiki zen bertan.

Klima

Zhejiangek klima azpitropikal hezea dauka lau urtaro desberdinekin. Udaberria martxoan hasten da eta eguraldi aldakor eta euritsua egon ohi da. Uda, ekainetik irailera bitartean luzea, beroa eta hezea izaten da. Udazken lehor eta epel baten ondoren, neguan hotz egiten du (zenbat eta hegoalderago dena den, klima epelduz joaten da). Urtarrileko batez besteko tenperatura 2 eta 8 gradu artekoa, eta uztailekoa 27 eta 30 gradu bitartekoa izaten da.

Prezipitazioak ugariak izaten dira (batez ere maiatzetik aurrera), eta urtero 1.000 eta 1.900 litro jausi daitezke. Zhejiang probintzia Ozeano Barean sortutako tifoien mehatxupean dago.

Banaketa administratiboa

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Hangzhou杭州市Hángzhōu ShìAzpiprobintzia mailako hiria
2Ningbo宁波Níngbō ShìAzpiprobintzia mailako hiria
3Huzhou湖州市Húzhōu Shì ShìPrefektura mailako hiria
4Jiaxing嘉兴市Jiāxīng Shì ShìPrefektura mailako hiria
5Jinhua金华市Jīnhuá ShìPrefektura mailako hiria
6Lishui丽水市Líshuǐ ShìPrefektura mailako hiria
7Quzhou衢州市Qúzhōu ShìPrefektura mailako hiria
8Taizhou台州市Tāizhōu ShìPrefektura mailako hiria
9Shaoxing绍兴市Shàoxīng ShìPrefektura mailako hiria
10Wenzhou温州市Wēnzhōu ShìPrefektura mailako hiria
11Zhoushan舟山市Zhōushān ShìPrefektura mailako hiria

Demografia

Zhejiango biztanleria
1953196419821990199520002005200620072008
22.865.74728.318.57338.884.60341.445.93043.120.00046.770.00048.980.00049.800.00050.600.00051.200.000[1]

Politika

Zhejiang probintziako gobernadorea Lu Zushan da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhao Hongzhu da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
ZHEJIANG
HangzhouZSHCHGHHangzhou Xiaoshan Nazioarteko Aireportua
HuangyanZSLQHYNHuangyan Luqiao Aireportua
NingboZSNBNGBNingbo Lishe Nazioarteko Aireportua
QuzhouZSJUJUZQuzhou Aireportua
WenzhouZSWZWNZWenzhou Nazioarteko Aireportua
YiwuZSYWYIWYiwu Aireportua
ZhoushanZSZSHSNZhoushan Aireportua

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.