Hainan

Artikulu hau Hainan probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hainan (argipena)».

Hainan[1] (海南 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 139.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 64.610.000 biztanle bizi ziren bertan.

Hainan(安徽)
Hǎinán Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala海南省
ISO 3166-2CN-HI
HiriburuaHaikou
GobernuburuaŞen Şiaoming
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak20°02′00″N 110°19′26″E / 20.03342°N 110.32398°E / 20.03342; 110.32398
Azalera33,920 km²
MugakideakGuangxi, Guangdong, Filipinak, Vietnam, Indonesia, Brunei eta Malaysia
Punturik altuenaWuzhi Mountain (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria10.081.232 (2020ko azaroaren 1a)
909.932 (2016)
Dentsitatea241 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaLuo Baoming
EtniakHan %83
Li %16
Miao %0,8
Ordu eremuaUTC+08:00
Matrikula
www.hainan.gov.cn

Hiriburua Haikou da

Inguru naturala eta kokapena

Arrantza ontzi zaharrak eta etxebizitza dorre berriak Sanyan.

Hainan, uhartea den probintzia bakarra da, eta Txina hegoaldean dago Guangdongeko probintziatik (Leizhou penintsula) itsarte estu batek banatzen duelarik. Txinako probintziarik txikiena da, eta Deng Xiaopingek 1980ko hamarkadan izendatutako Gune Ekonomiko Berezietatik handiena.

Hainan uharteak Belgikaren antzeko azalera dauka, eta Txinako Herri Errepublikako uharterik handiena da, Taiwan probintzia kontutan hartzen ez bada. Hainan mendebaldean Tonkingo golkoa dago, eta probintziako punturik altuena Wuzhi mendia da, itsasoaren mailatik 1.876 metrora. Hainan uharte nagusitik hegoaldera beste berrehun bat uharte daude, eta Txinako Herri Errepublika eta Malasiak gatazka dute uharte horien gaineko kontrola bereganatu nahi dutelako.

Klima

Hainan probintziak klima azpitropikal hezea dauka, tenperatura epela da urte osoan zehar, baita neguan ere, eta prezipitazioak ugariak (2.000mm inguru jausten dira batez beste). Hainan probintzian Txinako Herri Errepublikako hondartzarik ezagunenetakoak daude, eta horien artean handiena Sanyako hondartza. Milaka turista txinatarren oporretarako lekua da Sanya.

Historia

1980ko hamarkadan Gune Ekonomiko Berezi izendatu zutenetik, probintziak garapen handia izan duen arren, egitasmoen emaitzak ez ziren Txinako Herri Errepublikako gobernuak uste izan zituenak, eta Shenzhen bezalako hiriek lortutako garapen eta hazkundetik urruti geratu da Hainan.

Banaketa administratiboa

Txinako probintzia gehienak ez bezala, Hainanek beste administratzio sistema bat darabil konderri eta barrutiak sailkatzeko eta horregatik prefektura mailako bi hiri, hamar konderri eta sei udalerrik osatzen dute.

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Haikou海口市Hǎikǒu ShìPrefektura mailako hiria
2Sanya三亚市Sānyà ShìPrefektura mailako hiria
3Wenchang文昌市Wénchāng ShìAzpiprefektura mailako hiria
4Qionghai琼海市Qiónghǎi ShìAzpiprefektura mailako hiria
5Wanning万宁市Wànníng ShìAzpiprefektura mailako hiria
6Wuzhishan五指山市Wǔzhǐshān ShìAzpiprefektura mailako hiria
7Dongfang东方市Dōngfāng ShìAzpiprefektura mailako hiria
8Danzhou儋州市Dānzhōu ShìAzpiprefektura mailako konderria
9Lingao临高县Língāo XiànAzpiprefektura mailako konderria
10Chengmai澄迈县Chéngmài XiànAzpiprefektura mailako konderria
11Ding'an定安县Dìng'ān XiànAzpiprefektura mailako konderria
12Tunchang屯昌县Túnchāng XiànAzpiprefektura mailako konderria
13Changjiang Li Konderri Autonomoa昌江黎族自治县Chāngjiāng Lízú ZìzhìxiànAzpiprefektura mailako konderri autonomoa
14Baisha Li Konderri Autonomoa白沙黎族自治县Báishā Lízú ZìzhìxiànAzpiprefektura mailako konderri autonomoa
15Qiongzhong Li eta Miao Konderri Autonomoa琼中黎族苗族自治县Qióngzhōng Lízú Miáozú ZìzhìxiànAzpiprefektura mailako konderri autonomoa
16Lingshui Li Konderri Autonomoa陵水黎族自治县Língshuǐ Lízú ZìzhìxiànAzpiprefektura mailako konderri autonomoa
17Baoting Li eta Miao Konderri Autonomoa保亭黎族苗族自治县Bǎotíng Lízú Miáozú ZìzhìxiànAzpiprefektura mailako konderri autonomoa
18Ledong Li Konderri Autonomoa乐东黎族自治县Lèdōng Lízú ZìzhìxiànAzpiprefektura mailako konderri autonomoa
19Paracels, Spratlys, eta Zhongsha uharteak海南省西沙群岛、南沙群岛、中沙群岛办事处Hǎinán shěng Xīshā Qúndǎo, Nánshā Qúndǎo, Zhōngshā Qúndǎo Bànshìchù

Politika

Hainan probintziako gobernadorea Luo Baoming da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wei Liucheng da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
HAINAN
HaikouZJHKHAKHaikou Meilan Nazioarteko Aireportua
SanyaZGSYSYXSanya Phoenix Nazioarteko Aireportua

Kanpo estekak

Erreferentziak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.