Jiangxi

Jiangxi (江西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 166.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 42.840.000 biztanle bizi ziren bertan.

Jiangxi (江西)
Jiāngxī Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala江西省
ISO 3166-2CN-JX
HiriburuaNanchang
GobernuburuaYi Lianhong (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak27°18′N 116°00′E / 27.3°N 116°E / 27.3; 116
Azalera166,900 km²
MugakideakHubei, Anhui, Zhejiang, Fujian, Guangdong eta Hunan
Punturik altuenaMount Huanggang (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria45.188.635 (2020ko azaroaren 1a)
621.160 (2010)
Dentsitatea257 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaWu Xinxiong
EtniakHan %99,7
She %0,2
Besteak %0,1
Ordu eremuaUTC+08:00
www.jiangxi.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Lushan mendiaren ikuspegia.

Jiangxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Anhui probintziarekin iparraldean, Zhejiang probintziarekin ipar-ekialdean, Fujian probintziarekin ekialdean, Guangdong probintziarekin hegoaldean, Hunan probintziarekin mendebaldean, eta Hubei probintziarekin ipar-mendebaldean.

Yangtze ibaiak probintzia zeharkatzen du.

Geografia

Jiangxi probintzia Mufu, Jiuling eta Luoxiao mendiek inguratzen dute mendebaldean, Huaiyu eta Wuyi mendiek ekialdean, eta Jiulian eta Dayu mendiek hegoaldean. Probintziaren hegoaldea, altuera ertaineko mendixkek osatzen dute, eta Jiangxiko punturik garaiena Wuyi mendietako Huanggang mendia da, Fujian probintziako mugatik gertu, itsasoaren mailatik 2.157 metrora.

Gan ibaiak probintziako ibairik garrantzitsuena da, Jiangxi hegoaldetik iparraldera zeharkatuz. Poyang lakuan sartzen da Jiangxin, probintziaren iparraldean.

Klima

Jiangxik klima azpitropikala dauka, urtarrileko batez besteko tenperatura 3 eta 9 gradu artekoa eta uztailekoa 27 eta 31 gradu bitartekoa da. Urteroko prezipitazioak, ugariagoak maiatzetik urrira bitartean, 1.200mm eta 1.900mm bitartean egon ohi dira.

Banaketa administratiboa

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Nanchang南昌市Nánchāng ShìPrefektura mailako hiria
2Fuzhou抚州市Fǔzhōu ShìPrefektura mailako hiria
3Ganzhou赣州市Gànzhōu ShìPrefektura mailako hiria
4Ji'an吉安市Jí'ān ShìPrefektura mailako hiria
5Jingdezhen景德镇市Jǐngdézhèn ShìPrefektura mailako hiria
6Jiujiang九江市Jiǔjiāng ShìPrefektura mailako hiria
7Pingxiang萍乡市Píngxiāng ShìPrefektura mailako hiria
8Shangrao上饶市Shàngráo ShìPrefektura mailako hiria
9Xinyu新余市Xīnyú ShìPrefektura mailako hiria
10Yichun宜春市Yíchūn ShìPrefektura mailako hiria
11Yingtan鹰潭市Yīngtán ShìPrefektura mailako hiria

Politika

Jiangxi probintziako gobernadorea Wu Xinxiong da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Su Rong da.

Garraioa

Aireportua

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
JIANGXI
GanzhouZSGZKOWGanzhou Aireportua
Ji'anZSJAJGSJi'an Aireportua
JingdezhenZSJDJDZJingdezhen Aireportua
JiujiangZSJJJIUJiujiang Lushan Aireportua
NanchangZSCNKHNNanchang Nazioarteko Aireportua

Kanpo estekak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.