Ziordia

Nafarroa Garaiko udalerria

Ziordia[1] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakana haraneko Burunda eskualdekoa. Arabarekiko mugan dago, Iruñeko merindadean. 380 biztanle zituen 2014. urtean, eta Iruñea hiriburutik 55 kilometro mendebaldera dago.

Ziordia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ziordiko iturria
Ziordiako bandera
Bandera

Ziordiako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBurunda, Sakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ziordia
AlkateaOlatz Irizar Martinez
(EH Bildu)
Posta kodea31809
INE kodea31073
Herritarraziordiar[1]
Geografia
Koordenatuak42°52′14″N 2°13′37″W / 42.8706°N 2.227°W / 42.8706; -2.227
Azalera14,22 km²
Garaiera560 metro
Distantzia55 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria352 (2023:  6)
alt_left 166 (%47,2)(2019) (%51,7) 182 alt_right
Dentsitatea24,38 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 25,71
Ugalkortasuna[2]‰ 13,51
Ekonomia
Jarduera[2]% 78,26 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 12,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 20,40 (2018:  %-5,64)

Izena

Ziordia izenaren amaierako -a artikulua da,[1] eta deklinatzean honela egin behar da: Ziordia, Ziordiarekin, Ziordian..., baina Ziordiko, Ziorditik, Ziordira... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Ziordi maitea, Ziordi osoan, Gure Ziordi hau...

Honela ahoskatzen da: [s̻ioɾðia]

Geografia

Ingurune naturala

Zirauntza ibaia, Ziordia zeharkatzen.

Gasteiztik Iruñerako bidean, Nafarroa Garaiko lehen herria da Ziordia. Inguru oso menditsua du, Pirinioak kenduta hor baitaude Euskal Herriko mendirik altuenak: Aizkorri (1528 m), Beriain (1494 m), Aratz (1443 m), Aralar (1350 m), Arbarain (1116 m), Urbasa (1096 m), Beorkolarre (1008 m)...

Asparrenean (Araba) sortzen den Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.[4]

Mugakideak

Ziordiak mugakide ditu Altsasu iparraldean, Olatzagutia ekialdean, Urbasa mendilerroa hegoaldean, eta Asparrena (Araba) eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra mendebaldean.

Historia

1462an Joan II.a Aragoikoak Lanzarot Ziordikoa aitoren semeari eman zion zerga bat jasotzeko eskumena. Zerga horrek gailurdea izena zuen. Gainera, Ziordian zegoen bidesariko dirua jasotzeko eskubidea ere eman zion. 1575ean Inkisizioak sorginkeriaren aurkako prozesuak hasi zituen, bereziki Ziordian eta Urdiainen.

Demografia

Ziordiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 33 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,03 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren antzera).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an udal hauteskundeak Nafarroa Bai alderdiak irabazi zituen, eta alderdi horretako Jesús Arrese Galbete hautagaia alkate bilakatu zen. Urte horretan Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa; Espainiako Alderdien Legearen eraginez ezker abertzaleak ezin izan zuen legezko zerrendarik aurkeztu, eta balio gabeko botoak 109 izan ziren (emandako guztien % 44,49). Boto zuriak zortzi (% 5,88) eta abstentzioa % 21,73 izan ziren.

Ziordiko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Nafarroa Bai1287

2011ko udal hauteskundeetan ere Jesús Arrese aukeratu zuten alkate, NaBai 2011ren izenean; Bilduri zinegotzi baten aldea atera zion.

Ziordiko Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
NaBai 20111464
Bildu1293

2015eko udal hauteskundeetan EH Bildu alderdiak irabazi eta gaur egungo alkatea Francisco Javier Bengoetxea da.

Ziordiko Udala (2015)
AlderdiaBotoakZinegotziak
EH Bildu4
Geroa Bai3

Udaletxea

Udaletxea elizatik gertu dago, eta hiru solairu dauzka. Eraikinean, udal bulegoez gain, liburutegia, anbulatorioa eta etxebizitzak daude. XX. mendearen amaieran hainbat berrikuntza egin ziren udaletxean (2,4 milioi pezeta gastatuta). Ziordiko Udaleko idazkaria Urdiaingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Andre Maria kalea, 76

Alkateen zerrenda

2007-2011Jesús Arrese GalbeteNafarroa Bai
2011-2015Jesús Arrese GalbeteNaBai 2011
2015-2019Francisco Javier BengoetxeaEH Bildu

Azpiegiturak

Toki Eder pilotalekua, 2019. urtean berritua.

Egoitza nagusia Altsasun duen Altsasu, Olazti eta Ziordiko Zerbitzuen Mankomunitatea, arduratzen da Ziordian zaborra biltzeaz, ur horniduraz eta bestelako zerbitzuez.

Garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Lineak honako ibilbide hau du:

Jaiak

Ziordiko jaiak irailaren 8aren inguruan ospatzen dira, Andre Mariaren jaiotzaren omenez.

Ondasun nabarmenak

Andre Mariaren Jasokundearen eliza.
  • Jasokundearen eliza, XVI. eta XVIII. mendeen bitartean harriz eginiko eraikina.

Ziordiar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa