Asparrena

Asparrena[4] Arabako ipar-ekialdeko ertzeko udalerria da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gipuzkoaren eta Nafarroa Garaiaren mugakide da, eta 1,632 biztanle ditu.

Asparrena
 Araba, Euskal Herria
Araia, Aratz menditik ikusia.

Asparreneko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Lautada
Izen ofiziala Asparrena
AlkateaTxelo Auzmendi Jimenez (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01208 / 01250
INE kodea01009
Herritarraasparrendar
Kokapena
Koordenatuak42°53′10″N 2°17′05″W / 42.8861°N 2.2848°W / 42.8861; -2.2848
Map
Azalera65,18 km2
Garaiera605 metro
Distantzia35 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.609 (2023)
−28 (2022)
alt_left 788 (%49) (%51,3) 826 alt_right
Dentsitatea0,03 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 5,96
Zahartze tasa[1]% 14,58
Ugalkortasun tasa[1]‰ 29,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,36 (2011)
Genero desoreka[1]% -3 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,56 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 28,08 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 13.57 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1181
Webguneahttp://www.asparrena.net/

Araia du udalburu, eta udalerriak baditu beste bederatzi herri ere.

Izena

Udalerriaren izen ofiziala Asparrana izatetik Asparrena izatera igaro zen 1860an. Asparrena izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, izena erabiltzean, honakoa da bidea: Asparrena, Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko, Asparrenetik, Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren maitea, Asparren osoan, gure Asparren hau...[4][5]

Geografia

Inguru naturala

Arabako Lautadan badago ere, Asparrenak inguru menditsua du, iparraldean Aratz eta Umandiamendiak, hegoaldean Ballo eta hego-ekialdean Legunbe. Hori dela eta, udalerria txangozaleen abiaburu (eta helburu) izan ohi da. Hidrologiari dagokionez, Zirauntza eta Ametzaga ibaiek Asparrena dute sorburu.

Mugakideak

Asparrenak mugakide ditu Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra iparraldean, Ziordia (Nafarroa Garaia) ekialdean, Entzia-Iturrietako Partzuergoa hegoaldean, eta Zalduondo eta Donemiliaga mendebaldean.

Historia

Asparreneko udalerria Sakanarako pasabide naturalean kokatuta dago, hori historian zehar gune garrantzitsua izan da. Bertatik igarotzen zen Euskal Herriko galtzada erromatar nagusia, Bordele-Astorga, alegia, bai eta Done Jakue bidea ere, Lizarratetik zetorrena.

Ekonomia

Industrialde garrantzitsua dago Asparrenean, N-1 errepidetik gertu. Bertan ezarrita daude, besteak beste, Nestle izozkiak enpresa (lehengo Helados Miko), Pferd Rüggeberg enpresa (Caballito ezizenaz ezaguna), eta Gasteizko Michelin enpresaren oinarri logistikoa.

Banaketa administratiboa

Araiako eliza frontoitik ikusia

Hamar herrik osatzen dute Asparrena udalerria:

Demografia

Asparreneko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2015ko hauteskundeen ondotik, Euskal Herria Bildu taldeko Consuelo Auzmendi da alkatea, nahiz eta EAJ izan zen alderdirik bozkatuena.

Asparreneko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
286 (% 31,43)
1 / 9
151 (% 16,61)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
3 / 9
249 (% 27,36)
6 / 9
455 (% 50,06)
Asparrena Bidean
2 / 9
233 (% 25,60)
Candidatura Independiente de Asparrena
1 / 9
106 (% 11,65)
2 / 9
203 (% 22,33)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Asparreneko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[6]
Jose Auzmendi Arenaga[6]19791983Independenteak
Jesus Martinez de Albeniz Ubago[6]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Martinez de Albeniz Ubago[6]19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Alfredo Saez de Arregui Lopez de Munain[6][7]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Martinez de Albeniz Ubago[6]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Antia Audicana[6] / Juan Luis Antia[8]19992003Eusko Alkartasuna
Jose Luis Antia Audicana[6] / Juan Luis Antia Audicana[9][8]20032007Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Diego Xabier Gastañares Zabaleta[6][10]20072010 aAralar
Diego Xabier Gastañares Zabaleta[6][10][11]20102011Araba Bai
Diego Xabier Gastañares Zabaleta[6][12]20112015Bildu
Txelo Auzmendi Jimenez[6][13]20152019Euskal Herria Bildu
Txelo Auzmendi Jimenez[6][14][15]20192023Euskal Herria Bildu
Txelo Auzmendi Jimenez[16][17]2023JarduneanEuskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Aralarren hautagai bezala.

Asparreneko ikuspegia, Gordoako hilerritik: Ezkerretik eskuinera, Gordoa (lehen planoan), Arriola (urrunago) eta Aratz mendia (eskuin-eskuinean).
Araia, Asparrena

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
4Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)ZurbaoIlarratzaMataukuArbuluArgomaizVenta del PatioMendixurMaturaOzetaHermuaLarreaAxpuruBarria (bidegurutzea)Barria (aterpe)NarbaxaArriolaGordoaGalarreta
5Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia)Araia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
9aAraia
Agurain
Erdoña
AmetzagaZalduondoGalarretaGordoaArriolaNarbaxaLuzuriagaZuhatzu DonemiliagaAraia
Agurain
Erdoña
9bAraia
Agurain
Erdoña
AmetzagaAlbeiz • Ilarudia • EginoAndoinIbargurenUrabainDurrumaEgilatzBikuñaMezkiaMunainOkarizOpakuaArrizalaAlanguaEgileorZuhatzu DonemiliagaLuzuriagaAraia
Agurain
Erdoña

Bestalde, La Burundesa autobus konpainiak Sakanako herriak elkartzen ditu Gasteiz-Iruñea linearen bidez, eta Asparreneko Ibarguren eta Andoin herrietan du geltokia. Guztira hiru zerbitzu eskaintzen ditu norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Andra Mari baseliza, Araian
Asparrenako udaletxea, Araian

Kultura

Kirolak

Aipatzekoa da Ilarduia eta Eginoko eskalada eskola. Edozein zailtasuneko bideak daude udalerrian, baita hegan egiteko errapelak ere.

Jaiak eta ospakizunak

Ondasun nabarmenak

Eginoko haitzak eta Lezearen ahoa
Araiako Marutegiko gazteluaren aztarnak

Asparrendar ospetsuak

Partzuergoa

Asparrena Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa