Zotz (mahai-tresna)

Zotzak sukalde tresneria gisa erabiltzen diren luzera berdineko makil pare batzuk dira. Ekialdeko Asiako herrialde gehienetan hiru milurtekoz erabili dira. Esku nagusiz eusten zaie, atzamarrez bermaturik eta eskuaren luzapen gisa, janari zati txikiak jasotzeko.

Herrialde ezberdinetako zotzak:
• Taiwango melaminakoak
• Tibeteko banbuzkoak
• Vietnamgo palmondozkoak
• Koreako altzairuzkoa, sujeoan erabiltzen den goilararekin
• Japoniako bi pare eta umeentzako parea
• Banbuzko erabilera bakarrekoak (paperean bilduta).

Txinatarrek erabili zuten lehen aldiz, geroago, zotzak Ekialdeko Asiako euren esfera kulturaleko beste herrialde batzuetara zabaldu ziren, Japonia, Korea, Vietnam eta Taiwanera, besteak beste. Txinatar etnikoak emigratu ahala, zotzak zenbait elikagai etnikotarako tresna gisa erabiltzen hasi zen Hego eta Hego-ekialdeko asiar herrialdeetan, hala nola Kanbodia, Laos, Nepal, Malaysia, Myanmar, Singapur eta Thailandian. Laos-en, Myanmarren, Thailandian eta Nepalen, oro har, zotzak fideoak kontsumitzeko baino ez dira erabiltzen. Era berean, zotzak lotuak izan dira Hawaiiko asiar janariarekin, Ipar Amerikako mendebaldeko kostarekin, eta mundu osoko asiar komunitateekin.

Zotzak leunduta daude, eta sarritan grabatuak izaten dituzte. Normalean egurrez, banbuz, metalez, boliz eta zeramikaz eginak daude. Baina gaur egun, gero eta eskuragarriagoak dira material ez-tradizionaletan, hala nola plastikoan, altzairuan eta titanioan.

Kanpo estekak