Zurekin Nafarroa

Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa (CN-ZN) Nafarroa Garaian Ahal Dugu, Nafarroako Ezker Batua eta Batzarre alderdi politikoek talde independentearekin batera osatutako koalizioa da.[1]

Contigo Navarra - Zurekin Nafarroa
BuruzagiaBegoña Alfaro García
Sorrera2022ko uztailak 2
Egoitza nagusiaIruñea
Ideologia politikoaezkerra
errepublikanismoa
nafarzaletasuna
baskismoa
ekologismoa
KoalizioaAhal Dugu
Ezker Batua
Batzarre
Aliantza Berdea
Berdeak Equo
Eserlekuak erakundeetanNafarroako Parlamentuan
3 / 50

Nafarroako udaletan
21 / 1.889
https://contigonavarra.com/?lang=eu

Historia

Ahal Duguk, Ezker Batuak eta Batzarrek, 2021eko azaroaren 16an, 2023ko Nafarroa Garaiko hauteskunde autonomikoetarako hautagaitza bateratua aurkezteko asmoa berretsi zuten.[2] Azkenean, koalizioa 2022ko uztailaren 2an sortu zen, “ezkerreko fronte zabal bat” bat bezala.[3][4]

2023ko foru eta udal hauteskundeak

Zurekin Nafarroa lehen aldiz aurkeztu zen koalizio gisa 2023ko foru eta udal hauteskundeetara..Ahal Duguk gidatu zuen zerrenda Nafarroako Parlamentuan, Ezker Batuak Tuterako Udalean eta Batzarrek Iruñekoan.[5]

Hautagaiak

  • Foru Gobernuko presidentegaia Begoña Alfaro García izan zen, Ahal Duguren hauteskunde primarioetan izena eman zuten 544 lagunen babesa jasota.[6]
  • Iruñeko udalerako hautagaia Txema Mauleon izan zen. Hauteskundeak Batzarren egindako primarioen ondoren egin ziren. Hauteskunde horietan Mauleon izan zen hautagai bakarra, eta aho batez berretsi zuten.[7]
  • Eneko Larrarte Huguet, 2015etik 2019ra Tuterako alkate izandakoa Izquierda-Ezkerrarekin, hiriko alkategai izan zen berriz ere, oraingoan Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa hautagaitzako zerrendaburua izanik.[8]

Emaitzak

Koalizioak seigarren indar bozkatuena izatea lortu zuen, botoen %6,08 eta Nafarroako Parlamentuari 3 aulki lortuta.[9] Bestalde, zinegotzi bat lortu zuen Iruñeko Udalean, botoen %5,16rekin %5eko muga gainditu ondoren.[10] Horrela, koalizioko alderdiek berriz ere ordezkaritza lortu zuten udalean, aurreko hauteskundeetan galdu ondoren. Azkenik, Zurekin Nafarroa Tuterako bigarren indar politikoa izatea lortu zuen, botoen %24,43 eta 6 zinegotzi eskuratuta.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak