Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Elisabeten aldekoek garaitu ondoren (1476), 1479an Gaztela, Aragoi eta Portugalek bakea sinatu zuten, Alcáçovasko itunaren bitartez.
Bestalde, Elisabet eta Fernandoren helburu nagusia monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kristobal Koloni lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).[4]
Testamentuan, Joana alabari utzi zion Gaztelako koroa, baina Fernando izendatu zuen erregeorde, Joana ezin zelako erregina izan. Hala ere, Fernandok uko egin behar izan zion, eta Filipek, Joanaren senarrak, hartu zuen bere gain erregeordetza. Filipe hil zenean, Fernandori itzuli zioten erregeordetza. Orduan, Joana kartzelean sarrarazi zuen.[4][5][6][7]