Berak antzeztutako filma ospetsuenen artean honako hauek daude: Dead Poets Society (1988), White Fang (1991), Gattaca (1997), Training Day (2001) eta Lord of War (2005). Oscar saria jasotzeko izendatu dute lau alditan —aktore eta gidoilari gisa— eta baita Tony Saria eskuratzeko ere. Bi film luze, hiru antzezlan eta dokumental bat zuzendu ditu, eta The Hottest State (1996) eta Ash Wednesday (2002) eleberrien egilea da.
2016ko irailaren 17an, Donostia Saria jaso zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, bere lan ibilbidea omenduz[1].