Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Koordenatuak | 43°02′05″N 2°25′13″W / 43.0345956°N 2.4203644°W / 43.0345956; -2.4203644 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2005 |
Jabea | Espainiako Gobernua |
Kudeatzailea | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Webgune ofiziala | |
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 2005. urtetik Oñatin dagoen titulartasun publikoko artxiboa da. Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoa eta Estatuko administrazioaren erdi-mailako artxiboa da. Hori horrela, bere funtzio nagusia diputazio gipuzkoarrak zein Estatuko administrazioak Gipuzkoan dituen lurralde ordezkaritzek sortutako dokumentazioa zaindu, antolatu, kudeatu eta kontserbatzea da.
2005.ean jarri zen martxan eta gaur egun, bere titulartasuna estatuaren esku egon arren, 2018tik bere kudeaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago. Eskumen aldaketa horri esker, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa probintziako artxibo historiko honetan barneratua izan zen eta horren ondorioz, protokoloen artxiboak Oñatiko Unibertsitateko eraikina utzi eta eraikin berrira mugitu zen.
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren funtsa nagusiak ondorengoak dira:
Notario funtsak eskribauek edo notarioek haien eginkizunetan sortutako agirien bildumak dira. Eskribau eta notarioek partikularrek bultzatutako ekintza juridikoen testigantza ematen dute, ekintza horiei balore juridikoa ematearren (salmentak, ahalordeak, testamentuak, ezkontzak, etab.). Ekintza horien testigantza bakoitza notario eskritura bat da eta hauek protokolo deituriko liburuetan batzen dira (notario batek urte batean sortutako eskriturak jasotzen dira protokolo batean). Artxiboan Gipuzkoako 3 notario barrutiko protokoloak kontserbatzen dira (Tolosako barrutia, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean kontserbatzen da):
Gaur egungo jabetza erregistroen aurrekari zuzenak dira. Gipuzkoan Hipoteka Kontularitzak 1768tik 1862ra bitartean funtzionatu zuen. Bertan, hainbat ekintza juridiko jasotzen ziren (salerosketak, jaraunspenak,…), non mailegu baten berme moduan ondasun higiezinak (etxeak, baserriak, lursailak…) jartzen ziren. Erregistroaren helburua, erosleen eskuetara pasatzen ziren ondasun higiezin horien egoera jakitea zen, alegia, hauek zein karga edo hipotekari egin behar zioten aurre jakitea. XVIII eta XIX. mendeko Gipuzkoan ondasunak hipotekatzea horren ohikoa zenez, Gipuzkoako historiarako funts hauek duten garrantzia begi-bistakoa da, bai baserri eta etxeen nondik norakoak jakiteko, bai eta ekonomia zein gizarteari dagozkion hainbat arlo ikertzeko ere. Funts honetan Azpeitiko, Bergarako, Donostiako eta Tolosako barrutietako agiriak biltzen dira.
Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen artxibo funtsa eta liburutegia dira, 1480-1913 bitarteko agiriak biltzen dituena.
Gipuzkoan Estatuko administrazioak dituen ordezkaritzek sortutako funtsak dira. Behin dokumentu hauek fase aktiboa igarota, probintziako artxibora transferituak izaten dira. Hauen artean onodorengo funtsak aukitzen dira:
Jauregui- Muñoz familiaren funtsa kontserbatzen da (1777- 1934).
Donostiako Tabako fabrikaren agiriak gordetzen dira (1883-2003).
Artxibo honetan gordetzen da Ene laztan gozo ederra... izeneko olerkiaren agiria. 2020an aurkitu zuten ikerlariek, gaztelaniazko notario agiri baten ertzetan idatzia.
Autoritate kontrola |
|
---|