Edukira joan

Migel Gallastegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migel Gallastegi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Gallastegui Ariznavarreta
JaiotzaEibar1918ko otsailaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2019ko urtarrilaren 4a (100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Pisua92 kilogramo
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
IMDB: nm0302658 Edit the value on Wikidata

Migel Gallastegi Ariznabarreta (Eibar, Gipuzkoa, 1918ko otsailaren 25a - Donostia, 2019ko urtarrilaren 4a) esku huskako pilotari profesionala izan zen. Atzelari jokatzen zuen. 1936ko ekainaren 29an, hamazazpi urte zituela, Eibarko Astelena pilotalekuan debutatu zuen. Buruz buruko txapelduna izan zen 1948, 1950 eta 1951. urteetan.

Bizitzaaldatu iturburu kodea

Migel Gallastegiri[1] buruzko bideoa (Ahotsak.eus proiekturako)
Asola-Igartza baserria, bere jaiotetxea, Eibarko Amaña auzoan izen bereko kalean.

Eibarko Asola-Igartza ( Asoliartza) baserrian jaio zen, Amaña auzoan. Bere garaiko umerik gehienak bezala, txiki-txikitatik hasi zen pilotan jokatzen, baina berehala ikusi zen profesional izateko gaitasun apartak zituela. 14-15 urte zituela, Isasi kaleko Kiputxanekua pilotalekuan hasi zen jokatzen eta entrenatzen; berehala, Astelenan ere hasi zen entrenatzen. Hemezortzi urte zituela debutatu zuen 1936. urtean, baina gerrak harrapatu zuen.[2] Gerra amaituta eta sasoi betean, 1940ko eta 1950eko hamarkadetan nagusi izan zen Euskal Herri osoan. Buruz buruko hiru txapelketa nagusi irabazi zituen (1948, 1950 eta 1951) eta dozenaka partida jokatu (eta irabazi) zituen bikoteen eta hirukoteen aurka.[3]

Buruz buruko finalakaldatu iturburu kodea

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
1948GallastegiAtano III.a22-06Bergarako pilotalekua
1950GallastegiAkarregi22-15Astelena
1951GallastegiAkarregi22-14Bergarako pilotalekua
1953Barberito I.aGallastegi (1)--

(1) Jokatzeari uko egin zion.

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna