1956ko Kontxako Bandera

1956ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak5
Estropadak2 estropada
Hasiera1956ko irailaren 2a
Amaiera1956ko irailaren 9a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria San Juan
TxapeldunordeaEuskal Herria Orio
1955
1957

1956ko Kontxako Bandera (Banderaren 61. ekitaldia, garai hartan 54. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 2 eta 9an jokatu zen, eta San Juanek bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, aurreko garaipenetik 32 urtetara[1].

Kontakizuna

Orio faboritoa bazen ere San Juanek lortu zuen garaipena. Lehenengo jardunaldian ateratako 32 segundoak nahikoa izan ziren bigarren jardunaldiko Orioren 3 segundoko abantaila ezerezean uzteko. Aipatzekoa lehenengo aldiz arraun egin zuten bi traineru izan zirela lehian, Aginaga eta Usurbil. Ez zen traineru donostiarrik izan, hau ere datu aipagarria.

Aurreko urteko estropada eremua mantendu zen, hiru ziabogaduna.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Emen Gatoxti (Orio)
Hondarribia
San Juan
Usurbil
Aginaga (Txitxardin Zale)
?
?
?
?
?
Inazio Sarasua
Roman Agirre eta Beñardo Elduaien
Jose Angel Lujanbio
Antonio Bakeriza
Ramon Arreseigor "Trabuko"

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1San Juan23:02:2/521:54:0/544:56:2/5
-
2Orio23:34:0/521:51:0/545:25:0/5+ 0:28:3/5
3Aginaga24:50:0/522:51:2/547:41:2/5+ 2:45:0/5
4Hondarribia24:49:2/523:08:3/547:58:0/5+ 3:01:3/5
5Usurbil25:13:4/524:18:1/549:32:0/5+ 4:35:3/5


Tripulazio irabazlea

  • San Juan
    • Patroia: Jose Angel Lujanbio
    • Arraunlariak: Anbrosio Dadie, Juan Lasurtegi, Manuel Goikoetxea, Felix Urtizberea, Lorenzo Garmendia, Inazio Ollokiegi, Leonzio Etxarri, Inazio Etxarri, Joakin Salaberria, Gabino Puy, Jose Maria Karrere, Florentino Legorburu, Manuel Etxabe


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak