1958ko Kontxako Bandera

1958ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak6
Estropadak2 estropada
Hasiera1958ko irailaren 7a
Amaiera1958ko irailaren 14a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Orio
TxapeldunordeaEuskal Herria San Juan
1957
1959

1958ko Kontxako Bandera (Banderaren 63. ekitaldia, garai hartan 56. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14an jokatu zen, eta Sestaoko Oriok bere 18. Kontxako Bandera eskuratu zuen, hamarkadako bosgarrena. Gainera bi egunetako errekorra ezarri zuen, 41:39:3/5 ezarriaz, 1978 arte gaindituko ez zena.

Kontakizuna

Orio faboritoa bazen ere San Juanek asko estutu zuen. Horrela, lehen jardunaldian oriotarrek bost segundo atera zieten eta bigarrenean San Juan segundo bakarraz nagusitu zen.

Aipatzeko datu pare bat, pasaitarrek hiru ontzi aurkeztu zituztela (sanjuandarrak bi), eta bestalde Donostiako Esperanza taldearen azken Kontxako estropada izan zela.

Hiru urtez hiru ziabogako ibilbidea egin ondoren (ez zuen arrakastarik izan), urte honetan ziaboga bakarreko ibilbide tradizionalera itzuli zen estropada.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Emen Gatoxti (Orio)
Esperanza (Donostia)
Iberia
Luzuriaga (Pasai Antxo)
San Juan
Yola (San Juan)
?
?
?
?
?
?
Inazio Sarasua
Antton Korta "Pintxan"
Andoni Arraiz
Ramon Arreseigor "Trabuko"
Jose Angel Lujanbio
Juan Mariscal

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Orio20:52:3/520:47:0/541:39:3/5 (R)
-
2San Juan20:57:1/520:46:0/541:43:1/5+ 0:03:3/5
3Esperanza21:30:3/521:27:2/542:58:0/5+ 1:18:2/5
4Iberia21:35:4/521:49:0/543:24:4/5+ 1:45:1/5
5Yola22:07:2/521:58:4/544:06:1/5+ 2:26:3/5
6Luzuriaga22:01:0/522:13:3/544:14:3/5+ 3:35:0/5
  • (R) Errekor berria.

Tripulazio irabazlea


Ikus, gainera

Kanpo estekak