1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urte horretako azaroaren 30ean egin ziren. III. Legealdiko 75 Eusko legebiltzarkideak hautatu ziren, ohikoa zen bezala lurralde historiko bakoitzetik 25.

Infotaula eleccions1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Gertaera-data1986ko azaroaren 30a
MotaEusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Hautatu duen kargua75 Eusko Legebiltzarkidea
Parte-hartzea
Hauteslego1.660.143 Edit the value on Wikidata
1.155.815
   69.62٪
Ehuneko-puntu 1.13
Baliozko boto kopurua1.144.075    Boto zuri kopurua 6.737   Baliogabeko boto kopurua 5.003
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
2>
EAJ  — Jose Antonio Ardanza
271.208   23.71٪
Ehuneko-puntu 18.3
Diputatu 32 → 17 Aulkien kopurua 15
2>
PSE-EE  — José María Benegas
252.233   22.05٪
Ehuneko-puntu 1.02
Diputatu 19 → 19
HB  — Iñaki Esnaola
199.900   17.47٪
Ehuneko-puntu 2.82
Diputatu 11 → 13 Aulkien kopurua 2
2>
EA  — Carlos Garaikoetxea
181.175   15.84٪
Diputatu 13
2>
EE  — Juan Maria Bandrés
124.423   10.88٪
Ehuneko-puntu 2.9
Diputatu 6 → 9 Aulkien kopurua 3
CP  — Julen Gimon
55.606   4.86٪
Ehuneko-puntu 4.5
Diputatu 7 → 2 Aulkien kopurua 5
2>
CDS  — Jesús María Viana
40.445   3.54٪
Diputatu 2

 ← 1984Euskal Autonomia Erkidegoa 1990  → 

Testuinguru politikoa

Euskal erregimen autonomikoaren sorreraren ostean, debate handia egon zen Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien artean garatu behar zen eredu instituzionalaren inguruan. Lurralde Historikoen Legearen eta Gernikako Estatutuaren bizikidetzak bi mailako garapen autonomikoa eragin zuen: alde batetik, eskualde-mailan; eta bestetik, probintzia-mailan.


Egoera honek sekulako zatiketa sortu zuen EAJ-ren baitan. Alde batetik, Carlos Garaikoetxea lider zuen sektoreak Eusko Jaurlaritzan zentralizaturiko eredu instituzional bat defendatzen zuen, foru aldundiei bigarren mailako eginkizun administratibo esleituz. Bestalde, Euzkadi Buru Batzarrak (EAJ-ko zuzendaritza organo gorena) kontrolatzen zuen sektoreak, deszentralizaturiko lurralde-eredua defendatu zuen, aldundiei protagonismo instituzional handiagoa emanez.

Carlos Garaikoetxearen eta EAJ-ko goi-karguen arteko desadostasunek Lehendakariaren dimisioa ekarri zuten 1985ean, José Antonio Ardanza elorriarrak ordeztuz. 1986an, haustura ofizializatu egin zen, Carlos Garaikoetxea talde mistoan sartu eta Eusko Alkartasuna izeneko alderdia sortu zuenean. Garaikoetxea alderdi haren lehendakarigaia izango zen hurrengo hauteskunde autonomikoetan.

Hiru hautes-barrutiek populazio-datuak gorabehera jarleku kopuru bera zutenez, lehen aldiz Eusko Legebiltzarraren historian, paradoxa gertatu zen: alderdi bozkatuena ez zen jarleku gehien erdietsi zituena izan. Izan ere, EAJ-k PSE-k baino 19.000 boz gehiago lortu zituen, baina sozialistek jeltzaleek baino 2 jarleku gehiago jadetsi zituzten.

Emaitza ofizialak

1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

AlderdiaBotoak%Eserlekuak+/-
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)252.23322,0519
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)271.20823,711715
Herri Batasuna (HB)199.90017,47132
Eusko Alkartasuna (EA)181.17515,841313
Euskadiko Ezkerra (EE)124.42310,8893
Alianza Popular-Partido Liberal (AP-PL)55.6064,8625
Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS)40.4453,5411
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)6.7500,590
Euskadiko Partidu Komunista (EPK)5.6750,500
Partido Socialista de los Trabajadores (PST)2.9250,260
Partido Humanista (PS)1.4000,120
Partido Obrero Socialista Internacionalista (POSI)1.1900,100
Unidad Popular Republicana (UPR)1.1020,100

Hauteskunde hauetan Euzko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasunaren zatiketa izan zen. Hori zela eta, Euskadiko Alderdi Sozialista irabazle bihurtu zen eserlekuak kontuan hartuta (Gipuzkoa eta Araban irabazi ondoren). Hala ere EAJk boto gehiago lortu zituen (271.208 252.233ren kontra). Euzko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaia zen Jose Antonio Ardanza lehendakari bihurtu zen.

Emaitzak herrialdeka

Alderdia
Araba

Gipuzkoa

Bizkaia
Botoak%Eserlekuak+/-Botoak%Eserlekuak+/-Botoak%Eserlekuak+/-
EAJ28.10320,25459.33916,0447183.76628,9484
PSE-PSOE34.80625,027=74.04020,016=143.38722,586=
HB17.91212,883=80.25521,6961101.73316,0241
EA20.34914,634485.90523,226674.92111,833
EE15.27710,983144.03011,93165.11610,2531
AP-PL9.5846,891313.2583,580132.7645,1611
CDS11.1958,05228.8632,40=20.3873,210=
Zuriak7990,57N/AN/A1.4060,38N/AN/A2.7980,44N/AN/A
Baliogabeak8920,63N/AN/A2.6760,72N/AN/A3.1690,49N/AN/A

Hautatutako legebiltzarkideak

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Kanpo estekak