Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan[1] Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Eusko Legebiltzarkideak hautatzen dituzte. Eusko Legebiltzarrak hirurogeita hamabost kide ditu. Azkenekoz 2020an egin zuten.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-barrutiak

Legeria

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetarako legeria Espainiako 1978ko konstituzioak, 5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoak,[2] 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak eta 5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoak —azkenekoz 2020an berregina— osatzen dute.

Hauteskunde-sistema

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren arabera, legebiltzarkideak bozketa orokor, aske, zuzen eta isilpeko bidez hautatuak izango dira.[3] Hauteskunde-barruti bakoitzean, izen askoko ordezkaritza proportzional erabiltzen dute, hauteskunde-zerrenda itxiak dituena.

Hauteskunde-barrutiek hiru lurralde historikoekin bat egiten dute: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.[3] Lurralde historiko bakoitzeko ordezkari-kopuru berdinak izan behar dira eta, 5/1990 Legeak hala aginduta, hogeita bost dira.[4]

Hauteskunde-zerrenden artean jarleku-banaketa egiteko D'Hondt metodoa erabiltzen dute, 5/1990 Legeak hala aginduta.[4] Banaketan parte hartzeko hauteskunde-muga boto baliodunen %3a da (hau da boto zuriak kontuan hartuz).[4]

Emaitzak

HauteskundeakParte-hartzeaHauteskundeen ondorengo
Jaurlaritza
Legebiltzarraren osaera
1980
%59,8
EAJ
25/60
25119663
EAJHBPSEEEUCD
1984
%68,5
EAJ
32/75
32191176
EAJPSEHBCPEE
1986
%69,6
EAJ, PSE
36/75
1917131394
PSEEAJHBEAEE
1990
%61,0
EAJ, EA, EE
37/75
2216139663
EAJPSEHBEAPPEEUA
1994
%59,7
EAJ, PSE, EA
42/75
22121111865
EAJPSE-EEHBPPEAEBUA
1998
%70,0
EAJ, EA
27/75
2116141464
EAJPPEHPSE-EEEA
2001
%78,5
EAJ-EA, EB-B
36/75
33191373
EAJ-EAPPPSE-EEEHEB
2005
%67,9
EAJ-EA, EB-B
32/75
291815931
EAJ-EAPSE-EEPPEHAKEB
2009
%64,7
PSE-EE
25/75
30251343
EAJPSE-EEPPAr
2012
%64,0
EAJ
27/75
272116101
EAJEH BilduPSE-EEPP
2016
%60,0
EAJ, PSE-EE
37/75
28181199
EAJEH BilduEPPSE-EEPP
2020
%50,8
EAJ, PSE-EE
41/75
312110661
EAJEH BilduPSE-EEEPPP

Erreferentziak

Kanpo estekak