1992ko Italiako Giroa

1992ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa75. Italiako Giroa
Etapak22
Datakmaiatzak 24 – 1992.eko ekainak 14
Luzera3.843 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaGenova
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura37,093 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
HirugarrenaITA Franco Chioccioli (GB-MG Boys Maglificio-Bianchi)
Puntukako sailkapenaITA Mario Cipollini (GB-MG Boys Maglificio-Bianchi)
Eskalatzailerik onenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Gazte onenaRUS Pavel Tonkov (Lampre-Colnago-Animex)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Tassoni
◀19911993▶
Dokumentazioa

1992ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 75. edizioa izan zen. 1992ko maiatzak 24 eta ekainak 14 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 21 etapatan banatutako 3843 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Miguel Indurainek, batez beste, 37,092 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Aurreko edizioko garailea izan zen Franco Chioccioli faboritoen artean zegoen, Claudio Chiapucci eta Miguel Indurainekin batera, garai hartan nazioartean txirrindularirik garrantzitsuenetakoak zirenak.

2. iraupen etapan Indurainek maglia arrosa lortu zuen, azken kilometroetan mozketa bat gertatu ondoren. 3. etapan, 38 kilometroko erlojupeko bat izan zena, Indurainek bere lidertza sendotu zuen.

9. etapan gertatu zen lehen hautaketa handia. Aurreko edizioko garailea izan zen Franco Chioccioli izan zen kaltetuena, helmugan hiru minutu eta erdi baino gehiago galdu ondoren. Lucho Herrera kolonbiar eskalatzailea izan zen etapa garailea. Hurrengo etapan, liderragandik jada sei minutu baino gehiagora zegoen Chiocciolik Roberto Pagnin eta Marco Liettirekin batera ihes egin zuen, Induraini bi minutu eta erdi janez.

Ez zen diferentzia handirik egon Dolomitak zeharkatu zituzten mendiko bi etapetan, Corvara Alta Badian eta Monte Bondonen amaitu zirenak, nahiko eguraldi kaxkarrarekin jokatu zirenak. Indurainek uneoro kontrolatu zuen lasterketa, bere arerio nagusiei batere abantailarik eman gabe.

18. etapa izan zen edizio honetako luzeena, 260 kilometrorekin, protagonista nagusia Ramón González Arrieta bizkaitarra izan zena, beste 23 txirrindularirekin batera etapa zati handi batean ihes eginda egon ondoren, bera bakarrik etapa amaieratik kilometro gutxira arte lasterketa buruan egon zena, baina azken igoerako azken bi kilometroetan Udo Bölts alemaniarrak aurreratu zuen, etapa irabaziz. Arrietak bigarren amaitu zuen.

Azken etapa Milanen amaitu zen 66 kilometroko erlojupeko bat izan zen. Lasterketa amaitzen ari zen forma egoera ona frogatuz, Indurainek diferentzia handiarekin irabazi zuen etapa, bera baino hiru minutu lehenago irten zen Claudio Chiapucci harrapatu eta aurreratuz. Indurainekin batera podiumean Chiapucci eta Chioccioli egon ziren. Edizio honetan, etorkizun handiko txirrindulari bat agertu zen, Pavel Tonkov errusiarra, 7. amaitu zuena eta hurrengo edizioetan zeresan handia emango zuena.

Etapak

EtapaDataIbilbideaKilometroakEtapa garaileaSailkapen nagusiko liderra
Sarrerakoamaiatzak 24Genova8 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Thierry Marie  Frantzia Thierry Marie
1.amaiatzak 25Genova-Uliveto Terme198  Italia Endrio LeoniTxantiloi:Herrialde info Franctza Thierry Marie
2.amaiatzak 26Uliveto Terme-Arezzo174  Italia Maximilian Sciandri  Nafarroa Miguel Indurain
3.amaiatzak 27Arezzo-San Sepolcro38 (banakako erlojupekoa)  Nafarroa Miguel Indurain  Nafarroa Miguel Indurain
4.amaiatzak 28San Sepolcro-Porto Sant'Elpidio198  Italia Mario Cipollini  Nafarroa Miguel Indurain
5.amaiatzak 29Porto Sant'Elpidio-Sulmona223  Italia Franco Vona  Nafarroa Miguel Indurain
6.amaiatzak 30Roccasaro-Melfi232  Italia Guido Bontempi  Nafarroa Miguel Indurain
7.amaiatzak 31Melfi-Aversa184  Italia Mario Cipollini  Nafarroa Miguel Indurain
8.aekainak 1Aversa-Latina165  Italia Guido Bontempi  Nafarroa Miguel Indurain
9.aekainak 2Latina-Terminillo196  Kolonbia Luis Herrera  Nafarroa Miguel Indurain
10.aekainak 3Montepulciano-Imola233  Italia Roberto Pagnin  Nafarroa Miguel Indurain
11.aekainak 4Imola-Bassano del Grappa214  Italia Endrio Leoni  Nafarroa Miguel Indurain
12.aekainak 5Bassano del Grappa-Corvara Alta Badia204  Italia Franco Vona  Nafarroa Miguel Indurain
13.aekainak 6Corvara Alta Badia-Monte Bondone205  Italia Giorgio Furlan  Nafarroa Miguel Indurain
14.aekainak 7Riva del Garda-Palazzolo sull'Oglio171  Frantzia François Simon  Nafarroa Miguel Indurain
15.aekainak 8Palazzolo sull'Oglio-Sondrio166  Italia Marco Saligari  Nafarroa Miguel Indurain
16.aekainak 9Sondrio-Vercelli203  Italia Mario Cipollini  Nafarroa Miguel Indurain
17.aekainak 10Vercelli-Monviso200  Italia Marco Giovannetti  Nafarroa Miguel Indurain
18.aekainak 11Saluzzo-Pila260  Alemania Udo Bölts  Nafarroa Miguel Indurain
19.aekainak 12St Vicent-Verbania201  Italia Franco Chioccioli  Nafarroa Miguel Indurain
20.aekainak 13Verbania-Vigevano160  Italia Mario Cipollini  Nafarroa Miguel Indurain
21.aekainak 14Vigevano-Milan66 (banakako erlojupekoa)  Nafarroa Miguel Indurain  Nafarroa Miguel Indurain

Sailkapenak

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain Euskal HerriaBanesto103 o 36 min 08 s
2. Claudio Chiappucci ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 5 min 12 s
3. Franco Chioccioli ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 7 min 16 s
4. Marco Giovannetti ItaliaGatorade-Chateau d'Ax+ 8 min 01 s
5. Andrew Hampsten Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 9 min 16 s
6. Franco Vona ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 11 min 12 s
7. Pavel Tonkov ErrusiaLampre-Colnago-Animex+ 17 min 15 s
8. Lucho Herrera KolonbiaPostobón–Manzana–Ryalcao+ 17 min 53 s
9. Roberto Conti ItaliaAriostea+ 19 min 14 s
10. Bruno Cornillet FrantziaZ+ 20 min 03 s
11. Uwe Ampler AlemaniaTelekom-Merckx+ 21 min 12 s
12. Massimiliano Lelli ItaliaAriostea+ 21 min 50 s
13. Gianni Faresin ItaliaZG Mobili-Selle Italia+ 26 min 05 s
14. Flavio Giupponi ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 27 min 41 s
15. Juan Tomás Martínez Euskal HerriaLotus-Festina+ 32 min 20 s
16. Ramón González Arrieta Euskal HerriaLotus-Festina+ 33 min 46 s
17. Zenon Jaskuła PoloniaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 35 min 46 s
18. Bruno Leali ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 43 min 18 s
19. Giorgio Furlan ItaliaAriostea+ 51 min 42 s
20. Piotr Ugrumov LetoniaSeur+ 56 min 40 s
21. Paolo Botarelli ItaliaJolly Componibili-Club 88+ 57 min 22 s
22. Fabrice Philipot FrantziaBanesto+ 1 o 01 min 29 s
23. Ivan Gotti ItaliaGatorade-Chateau d'Ax+ 1 o 01 min 36 s
24. Nelson Rodríguez Serna KolonbiaZG Mobili-Selle Italia+ 1 o 02 min 22 s
25. Dominique Arnould FrantziaCastorama+ 1 o 05 min 37 s


Puntukako sailkapena

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Mario Cipollini ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi236 pt.ak
2. Miguel Indurain Euskal HerriaBanesto208 pt.ak
3. Maximilian Sciandri ItaliaMotorola177 pt.ak
4. Claudio Chiappucci ItaliaCarrera Jeans-Tassoni171 pt.ak
5. Franco Chioccioli ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi148 pt.ak


Mendiko sailkapena

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Claudio Chiappucci ItaliaCarrera Jeans-Tassoni76 pt.ak
2. Roberto Conti ItaliaAriostea45 pt.ak
3. Miguel Indurain Euskal HerriaBanesto35 pt.ak
4. Giorgio Furlan ItaliaAriostea31 pt.ak
5. Giuseppe Calcaterra ItaliaAmore & Vita-Fanini23 pt.ak


Taldekako sailkapena

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. GB-MG Boys Maglificio-Bianchi Italia311 o 21 min 55 s
2. Ariostea Italia+ 22 min 34 s
3. Gatorade-Chateau d'Ax Italia+ 22 min 34 s
4. Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini San Marino+ 52 min 13 s
5. Banesto Espainia+ 56 min 15 s


Intergiroaren sailkapena
1.Miguel Indurain  NafarroaBAN57h 38' 08s
2.Claudio Chiappucci  ItaliaCAR+ 2' 03s
3.Laurent Bezault  FrantziaZ+ 2' 08s


Gazteen sailkapena
1.Pável Tonkov  ErrusiaLAM103h 53' 23s

Kanpo estekak