1994ko Italiako Giroa

1994ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa77. Italiako Giroa
Etapak23
Datakmaiatzak 22 – 1994.eko ekainak 12
Luzera3.721 km
HerrialdeaITA Italia
FRA Frantzia
SLO Eslovenia
AUT Austria
Irteera-lekuaBolonia
Helduera-lekuaMilan
Taldeak17
Parte-hartzaileak153
Amaitu dutenak99
Bataz besteko abiadura36,955 km/o
Emaitzak
TxapeldunaRUS Jevgeni Berzin (Gewiss-Ballan)
TxapeldunordeaITA Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni)
HirugarrenaEU Miguel Indurain (Banesto)
Puntukako sailkapenaUZB Djamolidine Abdoujaparov (Polti-Vaporetto)
Eskalatzailerik onenaSUI Pascal Richard (GB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi)
Gazte onenaRUS Jevgeni Berzin (Gewiss-Ballan)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Tassoni
◀19931995▶
Dokumentazioa

1994ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 77. edizioa izan zen. 1994ko maiatzak 22 eta ekainak 12 artean ospatu zen, 22 etapatan banatuta 3721 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Yevgeni Berzinek, batez beste, 37,150 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Azken hiru Tourren eta azken bi Giroen garailea izan zen Miguel Indurain, berriz ere Giroa irabazteko faborito nagusia zen. Bere arerio nagusien artean jada ezagunak ziren Claudio Chiappucci eta Gianni Bugno zeuden. Pavel Tonkoven gorakada bat ere espero zen. Bigarren maila batean, Andrew Hampsten eta Piotr Ugrumov erabateko zalantza ziren, baina ez zeuden erabat baztertuta.

Giro honetan belaunaldi aldaketa nabarmena gertatu zen. Aldaketa honen buru nagusiki Jevgeni Berzin eta Marco Pantani izan ziren.

Aurreko edizioan bezala, lehen etapa bikoitza izan zen, iraupeneko etapa luze bat hasieran eta sarrerako labur bat gero. Egun amaieran Armand de las Cuevas zen liderra. Maglia arrosa, hurrengo egunetan, Moreno Argentinen eskuetara pasako zen, baina laugarren etapan galdu zuen, bere taldekide zen Jevgeni Berzinen mesedetan. Berzin, jada aurreko edizioan parte hartu eta 90. postuan amaitu zuena, erlojupeko espezialista bezala agertzen ari zen, baina hiru asteko Itzuli bat, mendate altuekin, jasateko gai izango ote zen oraindik frogatzeke zegoen. Gainera, urte osoa oso forma egoera onean zeraman (beste proba batzuen artean Lieja-Bastogne-Lieja irabazi zuen) eta askok, José Miguel Echávarri horien artean, azken hastean beherakada bat izango zuela espero zuten.

Kelme taldeko Laudelino Cubinok irabazi zuen 7. etapa, Fiuggin zirkuitu batean ospatu zena. Hurrengo egunean, 44 kilometroko erlojupeko bat ospatu zen, non Indurainek bere lehen kolpea emango zuela espero zen, baina horren ordez, Berzin izan zen lidertza sendotu zuena, etapan laugarren izan zen nafarrari bi minutu eta erdi baino gehiago ateraz.

Sailkapen nagusirako eraginik izan ez zuten ihesaldi eta esprinten artean amaitu ziren zenbait etaparen ondoren, mendiko lehen etapetara iritsi zen itzulia, non Berzinek oraindik bere balioa erakutsi behar zuen.

Horietako lehenean, 14.ean, etapa honen garailea izan zen Marco Pantaniren dohaiak ikusi ahal izan ziren. Baina hurrengo etapan, itzuli honetako etapa erregina izango zenean, Stelvio eta Mortirolo izugarriak eta Valico de Santa Cristina izeneko hirugarren mailako mendate txiki bat igo zirelarik, erakutsi zuen Pantanik eskalatzaile bezala zuen kalitatea. Stelvio mitiko eta gogorrerako igoera lasaia izan zen, eta faborito bakar bat ere ez zen beste guztien gainetik agertu. Mortiroloko igoeran hautsi zen lasterketa. Ia hasieran, Pantanik indar handiz eraso zuen. Berzin bere atzetik joan zen, baina ezin izan zuen italiarraren erritmoa jasan. Hurrengo kilometroetan, bazirudien Berzinek pot egin zuela eta Indurainek, errusiarra harrapatzeaz gain, aurreratu egin zuela. Hala izan zen, eta Mortiroloko igoera oso gogorra zenez (12 kilometro batez beste %11ko maldarekin) errusiarrak pot egin zuen.

Aurretik, bitartean, Pantanik igoerarik azkarrenaren errekorra gainditu zuen (munduko txirrindularitzaren mendate mitiko askotan lortu duena). Jaitsieran, Pantanik abiada bizian zihoan Indurainen zain geratu zen, nafarrak erlojupekoan jasan zuen kolpea itzultzeko asmoa zuelarik. Etapako azken mendatearen hasieran, 5 kilometro inguruko luzera zuen hirugarren mailako mendate txiki bat, Pantanik eta Indurainek hiru minutu baino gehiago ateratzen zizkioten fisikoki eta moralki hondoratua zegoen Berzini. Alabaina, nafarrak sekulako txakalaldia jasan zuen azkeneko igoera hartan, hala, lider bihurtzeko eta bere hirugarren Giroa irabazteko aukera galduz. Egunaren amaieran, nafarrak minutu erdi baino ez zion jan Berzini, hala ere, hirugarren eta oraindik garaipena lortzeko aukerekin mantentzen zelarik. Dena den, Berzinek, Mortiroloko ahulaldia gora-behera, bere konfiantza indartua ikusi zuen. Bestaldetik, Pantanik asko sentitzen zuen lehen astean bere taldeko liderra zen Chiappucciri eman zion laguntza, baita banakako erlojupekoan galdutako denbora ere.

18. etapa, 35 kilometroko kronoigoera bat, erabakigarri agertzen zen lasterketaren egoera ikusita. Alabaina, Berzinek ez zuen hutsik egin, eta berriz ere Indurain gainditu zuen, honi hogei segundo ateraz. Etapa, gehiago bihurtu zen etapan hirugarren izan zen Pantani eta Indurainen arteko bigarren postua lortzeko lehia baten. Azkenik, minutu erdi eskasagatik, bigarren postua italiarrarentzat izan zen.

Oraindik Alpeetako bi etapa geratzen ziren arren, sailkapen nagusiak ez zuen aldaketa nabarmenik jasan. Lehen hirurak elkar zainduz joan ziren, eta itzulia zeuden postuetan amaitu zuten.

1994ko edizio honek, lehen aldiz, Indurainen gizatasuna erakutsi zuen, eta garaiezina ez zela frogatu zuen. 1994ko Frantziako Tourra oso irekia agertzen zen nafarraren porrot honen ondoren. Era berean, belaunaldi aldaketaren urtea izan zen. Bugno eta Chiappucci bezalakoek Marco Pantani eta Jevgeni Berzin bezalakoei tokia uzten zieten. Hiru txirrindulari gazte egon ziren lehen lauen artean. Garailea eta bigarrena, Berzin eta Pantani, 24 urte zituztenak, eta laugarrena, Pavel Tonkov, 25ekoa.

Etapak

EtapaDataIbilbideaKilometroakEtapa garaileaSailkapen nagusiko liderra
1.a amaiatzak 22Bolonia86  Italia Endrio Leoni  Italia Endrio Leoni
1.a bmaiatzak 22Bolonia7 (CRI)  Frantzia Armand de las Cuevas  Frantzia Armand de las Cuevas
2.amaiatzak 23Bolonia-Osimo232  Italia Moreno Argentin  Italia Moreno Argentin
3.amaiatzak 24Osimo-Loreto Aprutino185  Italia Gianni Bugno  Italia Moreno Argentin
4.amaiatzak 25Montesilvano-Campitello Matese204  Errusia Eugeni Berzin  Errusia Eugeni Berzin
5.amaiatzak 26Campobasso-Melfi158  Italia Endrio Leoni  Errusia Eugeni Berzin
6.amaiatzak 27Potenza-Caserta215  Italia Marco Saligari  Errusia Eugeni Berzin
7.amaiatzak 28Fiuggi119  Espainia Laudelino Cubino  Errusia Eugeni Berzin
8.amaiatzak 29Grosseto-Follonica44 (banakako erlojupekoa)  Errusia Eugeni Berzin  Errusia Eugeni Berzin
9.amaiatzak 30Castiglione-Pontedera153  Txekia Ján Svorada  Errusia Eugeni Berzin
10.amaiatzak 31Marostica115  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Errusia Eugeni Berzin
11.aekainak 1Marostica-Bibione165  Txekia Ján Svorada  Errusia Eugeni Berzin
12.aekainak 2Bibione-Kranj204  Italia Andrea Ferrigato  Errusia Eugeni Berzin
13.aekainak 3Kranj-Lienz231  Italia Michele Bartoli  Errusia Eugeni Berzin
14.aekainak 4Lienz-Merano235  Italia Marco Pantani  Errusia Eugeni Berzin
15.aekainak 5Merano-Aprica188  Italia Marco Pantani  Errusia Eugeni Berzin
16.aekainak 6Sondrio-Stradella220  Erresuma Batua Maximilian Sciandri  Errusia Eugeni Berzin
17.aekainak 7Santa Maria La Versa-Lavagna200  Txekia Ján Svorada  Errusia Eugeni Berzin
18.aekainak 8Chiavari-Passo del Bocco35 (banakako erlojupekoa)  Errusia Eugeni Berzin  Errusia Eugeni Berzin
19.aekainak 9Lavagna-Bra212  Italia Massimo Ghirotto  Errusia Eugeni Berzin
20.aekainak 10Cuneo-Les Deux Alpes201  Ukraina Vladimir Poulnikov  Errusia Eugeni Berzin
21.aekainak 11Les Deux Alpes-Sestriere121  Suitza Pascal Richard  Errusia Eugeni Berzin
22.aekainak 12Turin-Milan198  Italia Stefano Zanini  Errusia Eugeni Berzin

Sailkapenak

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Jevgeni Berzin ErrusiaGewiss-Ballan100 o 41 min 21 s
2. Marco Pantani ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 2 min 51 s
3. Miguel Indurain Euskal HerriaBanesto+ 3 min 23 s
4. Pavel Tonkov ErrusiaLampre-Panaria+ 11 min 16 s
5. Claudio Chiappucci ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 11 min 55 s
6. Nelson Rodríguez Serna KolonbiaZG Mobili+ 13 min 17 s
7. Massimo Podenzana ItaliaNavigare-Blue Storm+ 14 min 35 s
8. Gianni Bugno ItaliaPolti-Vaporetto+ 15 min 26 s
9. Armand de las Cuevas FrantziaCastorama+ 15 min 35 s
10. Andrew Hampsten Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 17 min 21 s
11. Vladimir Poulnikov UkrainaCarrera Jeans-Tassoni+ 18 min 02 s
12. Wladimir Belli ItaliaLampre-Panaria+ 19 min 36 s
13. Georg Totschnig AustriaPolti-Vaporetto+ 20 min 04 s
14. Moreno Argentin ItaliaGewiss-Ballan+ 27 min 47 s
15. Pascal Richard SuitzaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 28 min 38 s
16. Ivan Gotti ItaliaPolti-Vaporetto+ 28 min 59 s
17. Flavio Giupponi ItaliaBrescialat-Refin+ 29 min 39 s
18. Udo Bölts AlemaniaTelekom-Merckx+ 30 min 23 s
19. Roberto Conti ItaliaLampre-Panaria+ 33 min 41 s
20. Davide Rebellin ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 34 min 46 s
21. Serguei Outschakov UkrainaPolti-Vaporetto+ 37 min 41 s
22. Francesco Casagrande ItaliaMercatone Uno-Medeghini+ 45 min 32 s
23. Franco Vona ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi+ 45 min 32 s
24. Piotr Ugrumov LetoniaGewiss-Ballan+ 49 min 26 s
25. Oscar Pelliciole ItaliaPolti-Vaporetto+ 52 min 13 s


Puntukako sailkapena

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Djamolidine Abdoujaparov UzbekistanPolti-Vaporetto202 pt.ak
2. Jevgeni Berzin ErrusiaGewiss-Ballan182 pt.ak
3. Gianni Bugno ItaliaPolti-Vaporetto148 pt.ak
4. Miguel Indurain Euskal HerriaBanesto132 pt.ak
5. Stefano Zanini ItaliaNavigare-Blue Storm132 pt.ak
6. Marco Pantani ItaliaCarrera Jeans-Tassoni114 pt.ak
7. Fabiano Fontanelli ItaliaZG Mobili113 pt.ak
8. Armand de las Cuevas FrantziaCastorama110 pt.ak
9. Giovanni Lombardi ItaliaLampre-Panaria107 pt.ak
10. Claudio Chiappucci ItaliaCarrera Jeans-Tassoni102 pt.ak


Mendiko sailkapena

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Pascal Richard SuitzaGB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi78 pt.ak
2. Michele Coppolillo ItaliaNavigare-Blue Storm58 pt.ak
3. Marco Pantani ItaliaCarrera Jeans-Tassoni44 pt.ak
4. Nelson Rodríguez Serna KolonbiaZG Mobili24 pt.ak
5. Jevgeni Berzin ErrusiaGewiss-Ballan20 pt.ak


Taldekako sailkapena

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Carrera Jeans-Tassoni Italia302 o 25 min 45 s
2. Polti-Vaporetto Italia+ 24 min 55 s
3. Lampre-Panaria Italia+ 24 min 56 s
4. Gewiss-Ballan Italia+ 36 min 21 s
5. GB-MG Boys Maglificio-Technogym-Bianchi Italia+ 41 min 23 s
6. Castorama Frantzia+ 1 o 29 min 22 s
7. Kelme-Avianca-Gios Espainia+ 1 o 40 min 39 s
8. Banesto Espainia+ 1 o 51 min 13 s
9. Navigare-Blue Storm Italia+ 1 o 52 min 46 s
10. ZG Mobili Italia+ 2 o 02 min 57 s


Intergiroaren sailkapena
1.Djamolidine Abdoujaparov  UzbekistanPOL62h 00' 39s
2.Eugeni Berzin  ErrusiaGEW+ 44s
3.Fabiano Fontanelli  ItaliaZGM+ 1' 50s
Gazteen sailkapena
1.Eugeni Berzin  ErrusiaGEW100h 41' 21s
2.Marco Pantani  ItaliaCAR+ 2' 51s
3.Pavel Tonkov  ErrusiaLAM+ 11' 16s

Kanpo estekak