2020ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula

2020ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taulak olinpiar joko hauetan 2021eko uztailaren 23tik abuztuaren 8ra bitarte lortutako domina olinpikoak laburbiltzen ditu. Bermudek[1], Filipinek[2] eta Qatarrek[3] lehen aldiz historian lortu zuten urrezko dominak, eta San Marinok eta Turkmenistanek euren historiako lehen domina olinpikoa[4].

Lortutako dominak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Legenda:
██  Urrezko domina lortu duten herrialdeak.
██  Zilarrezko domina lortu duten herrialdeak (eta urrezkorik ez).
██  Brontzezko domina lortu duten herrialdeak (eta urrezkorik edo zilarrezkorik ez)
██  Dominarik irabazi ez duten herrialdeak.
██  2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu ez zuten herriladeak

Domina olinpikoak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetako domina Junichi Kawanishik egin zuen. Domina guztiak gailu elektroniko birziklatuetatik ateratako metalekin eginda daude, japoniarrek helburu horretarako utzi dituztenak. Xingolak ichimatsu moyo motibo japoniar tradizionala erabiltzen du, eta kasane no irome, kimonoak egiteko teknika. Kaxa japoniar Fraxinus zuhaitzekin eginda dago, enblemaren kolore berdinarekin tindatuta. Kutxa hau ireki daiteke iman batekin konektatutako eraztun baten bidez[5]. Dominen aurrealdean Nike agertzen da, greziar garaipenaren jainkosa, Panathinaiko estadioaren aurrean eta eraztun olinpikoak[6].

COVID-19 pandemiaren ondorioz, atletei dominak erretilu batean eskaintzen zitzaizkien eta eurei jartzea eskatzen zitzaien, agintari batek jarri beharrean[7].

Domina taula

Honakoa da 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula, Nazioarteko Komite Olinpikoak egiten duen kontaketaren arabera. Urrezko dominen arabera sailkatua dago, ondoren zilarrezko dominen arabera eta, azkenik, brontzezko dominen arabera. Berdinketarik balego, alfabetikoki ordenatzen dira NKOren kodearen arabera. Erakunde honek ez du sailkapen ofizialik egiten.

33 kirol egon ziren, 50 diziplinekin, eta guztira 339 probekin. Honela, 339 domina set banatuko zirela aurreikusi zen.

  *   Herrialde antolatzailea

2020ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula[8]
RankingaTaldeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1  Ameriketako Estatu Batuak (USA)394133113
2  Txina (CHN)38321888
3  Japonia (JPN)*27141758
4  Britainia Handia (GBR)22212265
5  ROC (ROC)20282371
6  Australia (AUS)1772246
7  Herbehereak (NED)10121436
8  Frantzia (FRA)10121133
9  Alemania (GER)10111637
10  Italia (ITA)10102040
11  Kanada (CAN)761124
12  Brasil (BRA)76821
13  Zeelanda Berria (NZL)76720
14  Kuba (CUB)73515
15  Hungaria (HUN)67720
16  Hego Korea (KOR)641020
17  Polonia (POL)45514
18  Txekiar Errepublika (CZE)44311
19  Kenya (KEN)44210
20  Norvegia (NOR)4228
21  Jamaika (JAM)4149
22  Espainia (ESP)38617
23  Suedia (SWE)3609
24  Suitza (SUI)34613
25  Danimarka (DEN)34411
26  Kroazia (CRO)3328
27  Iran (IRI)3227
28  Serbia (SRB)3159
29  Belgika (BEL)3137
30  Bulgaria (BUL)3126
31  Eslovenia (SLO)3115
32  Uzbekistan (UZB)3025
33  Georgia (GEO)2518
34  Taipei Txinatarra (TPE)24612
35  Turkia (TUR)22913
36  Grezia (GRE)2114
 Uganda (UGA)2114
38  Ekuador (ECU)2103
39  Irlanda (IRL)2024
 Israel (ISR)2024
41  Qatar (QAT)2013
42  Bahamak (BAH)2002
 Kosovo (KOS)2002
44  Ukraina (UKR)161219
45  Bielorrusia (BLR)1337
46  Errumania (ROU)1304
 Venezuela (VEN)1304
48  India (IND)1247
49  Hong Kong (HKG)1236
50  Eslovakia (SVK)1214
 Filipinak (PHI)1214
52  Hego Afrika (RSA)1203
53  Austria (AUT)1157
54  Egipto (EGY)1146
55  Indonesia (INA)1135
56  Etiopia (ETH)1124
 Portugal (POR)1124
58  Tunisia (TUN)1102
59  Estonia (EST)1012
 Fiji (FIJ)1012
 Letonia (LAT)1012
 Thailandia (THA)1012
63  Bermudak (BER)1001
 Maroko (MAR)1001
 Puerto Rico (PUR)1001
66  Kolonbia (COL)0415
67  Azerbaijan (AZE)0347
68  Dominikar Errepublika (DOM)0325
69  Armenia (ARM)0224
70  Kirgizistan (KGZ)0213
71  Mongolia (MGL)0134
72  Argentina (ARG)0123
 San Marino (SMR)0123
74  Jordania (JOR)0112
 Malaysia (MAS)0112
 Nigeria (NGR)0112
77  Bahrain (BRN)0101
 Ipar Mazedonia (MKD)0101
 Lituania (LTU)0101
 Namibia (NAM)0101
 Saudi Arabia (KSA)0101
 Turkmenistan (TKM)0101
83  Kazakhstan (KAZ)0088
84  Mexiko (MEX)0044
85  Finlandia (FIN)0022
86  Boli Kosta (CIV)0011
 Botswana (BOT)0011
 Burkina Faso (BUR)0011
 Ghana (GHA)0011
 Grenada (GRN)0011
 Kuwait (KUW)0011
 Moldavia (MDA)0011
 Siria (SYR)0011
Guztira (93 taldeak)3403384021080

Erreferentziak

Kanpo estekak