AZ Alkmaar

Alkmaar Zaanstreek edo ezagunagoa AZ Alkmaar izenarekin Herbehereetako futbol talde bat da Alkmaar hirikoa.

Alkmaar Zaanstreek
Ezizena(k)The Cheese Farmers ("Gaztagileak")
Sorrera1967
Futbol zelaiaAFAS Stadion
edukiera: 17.000 lagun
inaugurazioa: 2006
PresidenteaHerbehereak René Neelissen
EntrenatzaileaIngalaterra Pascal Jansen
LigaEredivisie
2022-234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak 2009ko Liga garaipena ospatzen.

Historia

1967ko maiatzaren 10ean sortu zen hiriko Alkmaar'54 eta FC Zaanstreek taldeak batzean, hortik bere izen konposatua. Hasiera batean AZ'67 izenaz ezagutu zen baina 1986an AZ-ra murriztea erabaki zuten.

Emaitza onak 70. hamarkadaren bukaeran iritsi ziren 1978ko Kopa irabaztean. Hurrengo urteetan beste bi kopa eta liga bat irabazi zituen. Urte horietan Europan ere jokatu zuen eta 1981ean UEFA Kopako finalera iritsi zen. 1988 urtean ordea maila galdu zuen eta 1997 urterarte ez zen goren mailara itzuli.

Milurteko berria hastearekin batera Herbehereetako talde indartsuenetakoa bihurtu da. 2009an Liga berri bat irabazi zuen eta 2013an bere laugarren Kopa eskuratu du. Europan 2005eko UEFA Kopako finalerdia du emaitza gorena.

2019-2020 denboraldian bigarren postuan zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Amsterdamgo Ajax taldearekin puntutan berdinduta zeuden eta Federazioak ez berrekitea erabaki zuenean txapeldunik ez izendatzea erabaki zuen[1]. UEFA Europa Leaguereko sailkatu zen eta multzokako fasean Errealaren aurka jokatuko zuen[2].

Palmaresa

Herbehereetan: 7

  • Johan Cruyff Kopa (1): 2009.

Nazioartean: 0

UEFA Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1981.

Beste batzuk

  • (0)

Jokalariak

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan AZ Alkmaarrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
2015-16UEFA Europa LeagueLiga faseaAZ Alkmaar
Athletic
2-1
2-2
Athletic
AZ Alkmaar
2020-21UEFA Europa LeagueLiga faseaReal Sociedad
AZ Alkmaar
1-0
0-0
AZ Alkmaar
Real Sociedad

Erreferentziak

Kanpo estekak