Amsterdamgo Ajax

Amsterdamsche Football Club Ajax, AFC Ajax edo Amsterdamgo Ajax Herbehereetako futbol talde historikoa da, palmaresik onena daukana. Europako lau kopa eta Kontinente arteko bi ditu. 1972an bi txapelketa horiek eskuratu zituen, eta 1995ean biak gehi Europako Superkopa.

Amsterdamsche Football Club Ajax
Ezizena(k)Joden ("Juduak"), Godenzonen ("Jaungoikoaren semeak")
Sorrera1900
Futbol zelaiaAmsterdam Arena
edukiera: 51.628 lagun
inaugurazioa: 1996
PresidenteaHerbehereak Hennie Henrichs
EntrenatzaileaHerbehereak
LigaEredivisie
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Johan Cruyff jokalaria 1978an, Ajaxekin irabazitako Europako 3 Kopak soinean dituela.
1987an Europako Errekoparen garaile.
Ajax Amsterdam taldea 2011an.
Amsterdam Arena.

Holandako Liga 33 aldiz irabazi ditu, azkena 2014an, eta Kopa 18 bider, azken aldiz 2010ekoa.

Etxeko partidak Amsterdam Arena estadioan jokatzen ditu.

Historia

Gerra aurreko garaipenak

Amsterdamgo Ajax taldea 1900ko martxoaren 18an eratu zen Herbehereetako hiriburuan. Hasiera batean talde apala izan zen eta 1917an iritsi ziren lehenengo garaipenak, bi liga eta kopa bat jarraian irabaziz. 30. hamarkadan ordea herrialdeko talderik indartsuena izan zen eta palmares ikaragarri bati hasiera eman zion.

60ko hamarkada

Taldearen "urrezko aroa" 60. hamarkadaren bukaeran iritsi zen. 1966, 1967 eta 1968ko ligak jarraian irabazi eta 1969an Europako Kopako finalera iritsi zen. Finala AC Milanek 4-1 irabazi zuen. 1971ean berriro iritsi zen finalera eta oraingoan Panathinaikos FC 2-0 ganditu zuen. Hori gutxi balitz, hurrengo bi finalak ere irabazi zituen Europako Kopa beretzat hartuz. 1972an gainera Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zuen. Talde honetan garrantzi berezia zeukan Johan Cruyff aurrelariak. Hau 1973an FC Barcelonara joan zen eta taldearen gainbehera hasi zen Europa mailan, Herbehereetan nagusi izaten jarraitzen bazuen ere.

80ko hamarkada

Harrobi lanak beti izan du garrantzi handia Ajaxen eta jokalari multzo berria agertu zen 80. hamarkadan, besteak beste Marco van Basten eta Frank Rijkaard. Ez zuten aurreko taldearen palmaresik eskuratu baina Europako Errekopa irabazi zuten 1987an. Entrenatzailea Johan Cruyff zen. Hurrengo urtean ere Errekopako finala jokatu zuten baina oraingoan galdu egin zuten. AC Milanek taldeko izarrak fitxatu eta berriz ere behera egin zuen taldeak.

90eko hamarkada

Jokalarien belaunaldi berria agertu zen, ikur nagusia Dennis Bergkamp zen eta berarekin baziren Clarence Seedorf eta De Boer anaiak ere. Louis van Gaal entrenatzailearen eskutik 1992ko UEFA Kopa irabazi zuten eta 1995ean berriz ere Europako Kopa eta Kontinente artekoa eskuratu zituzten. Historia berriz errepikatu zen eta taldeko jokalari guztiek kanpoko taldeetara alde egin zuten hurrengo hiru denboralditan.

XXI. mendea

Gaur egun Europan apal ari bada ere herrialdeko talde indartsuenetakoa izaten jarraitzen du. Honen adibide mende berrian irabazitako sei Liga eta lau Kopa. 2016-17 denboraldian Europa Leagueko finala jokatu zuen baina Manchester Unitedek garaitu zuen 2-0 emaitzaz. 2018-2019an sekulako taldea egin zuten, eta Real Madril eta Juventus kanpoan utzita, final-erdietaraino iritsi ziren Txapeldunen Ligan. Talde horretako jokalari aipagarri gisa: Onana, De Ligt, Tagliafico, De Jong, Schøne, Van de Beek, Ziyech, Neres, Tadić... Denboraldi honetan Liga eta Kopa irabazi zituzten.

2019-2020 denboraldian lehen postuan zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Federazioak ez berrekitea erabaki zuen eta AZ Alkmaar taldearekin puntutan berdinduta zeudenez txapeldun titulurik ez ematea erabaki zen[1].

2023/2024 Taldea

2023ko abuztuaren 22an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEGerónimo Rulli
2 ATZDevyne Rensch
4 ATZJorrel Hato
5 ATZOwen Wijndal
6 ERDDavy Klaasen
7 AURSteven Bergwijn
8 ERDKenneth Taylor
9 AURBrian Brobbey
10 AURChuba Akpom
11 AURCarlos Borges
12 ATEJay Gorter
13 ATZAhmetcan Kaplan
17 ATZAnass Salah-Eddine
18 ATZJakov Medic
Zbk.PostuaJokalaria
19 ATZJorge Sánchez
20 ERDMohammed Kudus
21 ERDBranco Van den Boomen
22 ATERemko Pasveer
23 ERDSteven Berghuis
24 ERDSilvano Vos
27 AURAmourricho van Axel Dongen
28 ERDKian Fitz-Jim
33 ERDBenjamin Tahirovic
35 ERDFrancisco Conceição
37 ATZJosip Sutalo
40 ATEDiant Ramaj
- ATZAnton Gaaei
- ATZGastón Ávila

Utzitako jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
- AURNaci Ünüvar (Twenten utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Uniformea

Historikoa

 
1900
 
'
 
1911-tik

Azken urteak

 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Palmaresa

Herbehereetan: 64

  • Herbehereetako futbol liga (36): 1917–18, 1918–19, 1930–31, 1931–32, 1933–34, 1936–37, 1938–39, 1946–47, 1956–57, 1959–60, 1965–66, 1966–67, 1967–68, 1969–70, 1971–72, 1972–73, 1976–77, 1978–79, 1979–80, 1981–82, 1982–83, 1984–85, 1989–90, 1993–94, 1994–95, 1995–96, 1997–98, 2001–02, 2003–04, 2010–11, 2011–12, 2012–13, 2013-14, 2018-19, 2020-21, 2021-22.
  • Herbehereetako futbol kopa (20): 1916–17, 1942–43, 1960–61, 1966–67, 1969–70, 1970–71, 1971–72, 1978–79, 1982–83, 1985–86, 1986–87, 1992–93, 1997–98, 1998–99, 2001–02, 2005–06, 2006–07, 2009–10, 2018-19, 2020-21.
  • Johan Cruyff Kopa, Superkopa (9): 1993, 1994, 1995, 2002, 2005, 2006, 2007, 2013, 2019.

Nazioartean: 10

Kontinente arteko Futbol Kopa

  • Txapelduna (2): 1972, 1995.

Europako Kopa

  • Txapelduna (4): 1971, 1972, 1973, 1995.
  • Finalista (2): 1969, 1996.

Europako Errekopa

  • Txapelduna (1): 1987.
  • Finalista (1): 1988.

Europako Superkopa

  • Txapelduna (2): 1973, 1995.
  • Finalista (1): 1987.

UEFA Kopa

  • Txapelduna (1): 1992.
  • Finalista (1): 2017.

Jokaturiko nazioarteko finalak

TxapelketaUrteaTxapeldunaEmaitzaFinalistaHiria
Kontinentearteko Kopa1972Ajax1-1 , 3-0 CA Independiente
1995Ajax0-0 (pen 4:3) Grêmio Porto Alegre
Europako Kopa1968-69 AC Milan4-1AjaxMadril
1970-71Ajax2-0 PanathinaikosLondres
1971-72Ajax2-0 Inter MilanRotterdam
1972-73Ajax1-0 Juventus FCBelgrad
1994-95Ajax1-0 AC MilanViena
1995-96 Juventus FC1-1 (pen:4-2)AjaxErroma
Europako Superkopa1973Ajax6-1 (0-1, 6-0) AC Milan
1987 FC Porto2-0 (1-0, 1-0)Ajax
1995Ajax5-1 (1-1, 4-0) Real Zaragoza
UEFA Kopa1991-92Ajax2-2, 0-0 Torino
2016-17 Manchester United2-0Ajax
Europako Errekopa1986-87Ajax1-0 Lokomotiv Leipzig
1987-88 RKV Malinas1-0Ajax

Jokalariak

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Ajaxek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1978-79UEFA Kopa1. itzuliaAthletic
Ajax
2-0
3-0
Ajax
Athletic
1991-92UEFA KopaFinal zortzirenakOsasuna
Ajax
0-1
1-0
Ajax
Osasuna

Erreferentziak

Kanpo estekak