Adèle Haenel

aktore frantziarra

Adèle Haenel (Paris, 1989ko urtarrilaren 1a - ) frantziar aktorea da, emakumezko aktore onenaren César Saria irabazitakoa.

Adèle Haenel

Bizitza
JaiotzaParis1989ko otsailaren 11 (35 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaLycée Montaigne (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Altuera1,75 metro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaCollectif 50/50

IMDB: nm1194748 Allocine: 67585 Rottentomatoes: celebrity/adele_haenel Allmovie: p322830 Metacritic: person/adele-haenel
Discogs: 4602387 Edit the value on Wikidata

Biografia

Frantziar maistra baten eta austriar jatorriko itzultzaile baten alaba da; bere lehen urteak Montreuilen (Sena-Saint Denis) bizi izan zituen. Haenel Ekonomia eta Soziologian lizentziatu zen, eta gero Itsas Fisika eta Biologiako goi-mailako ikasketak egin zituen. Bestalde (judo-gerriko berdea izateaz gain), antzerkiko aktore eskarmentuduna da: 2012an Anton Txekhoven 'Kaioa' antzezlanarekin hasi zen, eta 2016an Harold Pinterren 'Old Times' antzezlanean parte hartu zuen.

2007an Céline Sciammaren Naissance des Pieuvres filmean parte hartu zuen. Gero, ekonomia eta komertzio klaseetan ikasten jarraitu zuen. Bere filmik aipagarrienen artean, Katell Quilléveréren Suzanne dago.

2016an Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaien La Fille inconnue filmean aritu zen, ikerketa kriminaleko filma, psikologikoki oso zehaztua.

Haenelek lesbianatzat hartu du bere burua, eta hainbat rol lesbiko interpretatzera iritsi da, Cecile Sciamma bikotekide ohiaren zuzendaritzapean.

Filmografia

UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
2002Les DiablesChloé
2006Naissance des PieuvresFloriane
2009DéchaînéesLucieTelefilm
2010Adieu MolitorPaulinen neskaFilm labur
2010Les Grandes ForêtsLiseFilm labur
2010PaulineFilm labur
2011En villeIsabelle
2011L'Apollonide : Souvenirs de la maison closeLéa
2011Après le sudAmélie
2011Les Enfantants de la NuitHerietteFilm labur
2011GoldmanJeanneTelefilm
2012FolksFilm labur
2012AlyahJeanne
2012Trois mondesMarion Testard
2012La MouetteMachaTelefilm
2013SuzanneMaria
2014Les CombattantsMadelineEmakumezko aktore onenaren César Saria
2014L'Homme qu'on aimait tropAgnès Le Roux
2015The Forbidden RoomMutu elbarritua
Les OgresMona
2016Seances
La Fille inconnueDr Jenny Davin
NocturamaNeska bizikletan
OrphelineRenée
Die Blumen von gesternZazie
2017120 battements par minuteSophie
2018En liberté !Yvonne
Un peuple et son roiFrançoise
2019Le DaimDenise
Heroes Don't DieAlice
Portrait de la jeune fille en feuHéloïse

Kanpo estekak

Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.