Céline Sciamma

Céline Sciamma (Pontoise, 1978ko azaroaren 12a) gidoilari eta zinema zuzendari frantziarra da.[1]

Céline Sciamma

(2015)
Bizitza
JaiotzaPontoise1978ko azaroaren 12a (45 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLa Fémis (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, film screenwriter (en) Itzuli eta aktorea
Jasotako sariak
KidetzaCollectif 50/50

IMDB: nm1780037 Allocine: 161315 Allmovie: p517564
Facebook: celinesciamma Musicbrainz: 8bcf281a-84f7-4035-9275-cddbd03493f9 Edit the value on Wikidata

Gaztaroa eta hezkuntza

Sciamma Cergy-Pontoisen hazi zen, Paris inguruko aldiri batean.[2] Bere aita, Dominique Sciamma, software diseinatzailea da, eta bere anaia, Laurent Sciamma, komediante [3]eta diseinatzaile grafikoa da.[4]

La Fémis zinema eskolara joan aurretik, Sciammak literatura ikasi zuen.Haur zela, irakurle sutsua zen eta nerabe garaian zinemarekiko interesa garatzen hasi zuen.[5] Bere lehenengo Naissance des Pieuvres filmaren gidoi originala La Fémiseko ebaluazio amaierarako idatzi zuen. Xavier Beauvoisek, ebaluazio koadroaren presidenteak eta bere mentore lanak egingo dituenak, filma aurrera ateratzeko konbentzitu zuen.[6] Eskola bukatu eta urte bete geroago, filmaketari ekin zion bere jaioterrian.[7]

Ibilbidea

Sciammaren lana minimalista da. Oso formalista eta idiosinkratikoa kontsideratzen zaio, gehienbat elkarrizketa faltarengatik eta eszenaratze oso estilizatuengatik. Sciammaren ekoizpena, Naissance des pieuvres filmetik hasita, zinema frantziarrean sarritan ematen den heldutasunerako prozesuaren motiboarekin (coming-of-age) oso estuki erlazionaturik dago, non nerabe eta aurrenerabeak ardatz dira. Gainera, Sciamma oso interesaturik dago neskek hazkuntza garai horretan beraien artean bizitzen dituzten generoaren eta identitate sexualen jariakortasunarekin[8].

Bere estreinuko filma, Naissance des pieuvres, Cannesko Zinemaldiko Un certain regard sailean proiektatzeko aukeratua izan zen 2007an. Filmak hiru izendapen lortu zituen 2008ko César Sarietarako: Sciammak, opera prima hoberenerako, eta Adèle Haenel eta Louise Blachèrek errebelazio aktore onenaren sarirako.

Sciammak 2009ean Pauline, bere lehenengo film laburra, zuzendu zuen gobernu frantziarrak bultzatutako homofobiaren aurkako kanpainia batetarako. Metraje-laburreko film hau Canal + eta Osasun Ministerio frantsesak koproduzitutako proiektu baten parte izan zen, Jeune et homo sous le regard des autres: 5 courts-métrages contre l’homophobie izenekoa. Guztira bost film-laburrek osatzen dute lan kolektiboa. Gidoiak 2008ko urrian lehiaketa batean irabazle ateratako kontaketa batzuen egokitzapenak dira.[9]

Bere bigarren film luzea,Tomboy, 2011ean filmatu zuen oso denbora gutxian.[10] Sciammak gidoia hiru astetan idatzi, beste hiru asteren buruan casting-a egin eta ekipo artistikoa osatu, eta hogei egunetan pelikula filmatu zuen.[11] Estreinaldia Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 61. edizioaren Panorama sailean egin zuen. Pelikula eskola frantsesetara eraman zuten hezkuntza programa baten testuinguruaren barnean.[12]

2014ean Well Well Well gai lesbikoak tratatzen dituen aldizkariaren lehenengo zenbakiaren azalean atera zen.[13]

Urte berean bere Bande de filles pelikula Cannesko Zinemaldiko Quinzaine des Réalisatieurs sekzio independentean proiektatzeko hautatua izan zen[14]. Baita Torontoko Zinemaldian[15] eta Sundanceko Zinemaldian[16] botatzeko ere. Elkarrizketa ezberdinetan, Sciammak aditzera eman du Bande de filles heldutasunerako bide horren bere azken filma izango zela, Naissance des pieuvres eta Tomboy filmekin batera, trilogia bat kontsideratzen ditu.[17]

2015tik 2018ra bitarte Sciamma SRF (Societé des Réalisateurs de Films) taldearen ko-presidentea izan zen. [18]Les Arcseko Zinemaldiaren 2017ko bederatzigarren edizioko epaimahaiaren presidentea izan zen ere.[19]

Bere filmen zuzendaritza eta gidoiez gain, Sciammak beste zuzendari batzuen gidoi-lanak ere burutzen ditu. André Techiné zuzendariak kontaktatu zion bere Quand on a 17 ans (2016) filmaren idazketan kolaboratzeko. [20]

Sciammaren laugarren film luzea Portrait de la jeune fille en feu (2019) da, filmaketa 2018ko urrian hasi zuen.[21] Pelikulak 2019ko Cannesko Zinemaldian lehiatu zuen, bertan Queer Palm saria eta gidoi hoberenaren saria eraman zituen.[22]

Bere azken filma Petite Maman (2021) Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 71.edizioan estrainatuko da eta lehiaketako sail ofizialean parte hartuko du.[23] Bertan berriro helduko dio haurtzaroaren gaiari, protagonistak zortzi urteko bi haur izango dira.[24]

Aktibismoa

Sciamma feminista da.[25] 5050 pour 2020 frantziar mugimenduaren lehenengoetako sinatzailea izan zen,[26] industria zinematografikoaren profesional talde batek zinema munduan 2020 urterako parekotasuna lortzeko aurrera eramandako mugimendua da.[27] 2018an berdintasun ezaren aurkako Cannesko Zinemaldiko protestak ko-antolatu zituen eta parte-hartzaile izan zen, beste hainbat emakumerekin batera: Agnès Varda, Ava Duvernay, Cate Blanchett eta Lèa Seydoux.[28]

Bere Portrait de la jeune fille en feu (2019) filmaren Cannesko Zinemaldiko estreinaldian, zein Sciamma zein Adèle Haenel aktore protagonistak 50/50 orratzak zeramatzaten, mugimendua laguntzeko.[29]

Estiloa

Sciammak Para One ekoizle frantsesarekin kolaboratzen du bere soinu bandetarako,[30] eta iraganean musikari eta zinemagilearen zenbait film laburren gidoiak idatzi zituen ere, hala nola, Les Premières Communions.[31] Zuzendari moduan, Sciamma ezaguna da aktore ez-profesionalekin lan egiteagatik.[32] Zenbaitetan adierazi du moda eta estiloa karakterizazioaren zati garrantzitsuak direla, eta horregatik, nahiz eta izendatu gabe, askotan bere filmetako jantzien diseinuaren ardura beregain hartzen du[33].

Filmografia

UrteaFilmaKarguaOharrak
ZuzendariaGidoilaria
2004Les Premières CommunionsXFilm laburra
2006Cache ta joieXFilm laburra
2007Naissance des PieuvresXXLouis Delluc saria - Opera prima hoberena
Cabourgo Zinemaldia - Epaimahai gaztearen saria
Hautatua - César sariak - Film luze hoberena
Hautatua - Caméra d'Or (Cannesko zinemaldia)
Hautatua - Un Certain Regard saria (Cannesko Zinemaldia)
2009PaulineXFilm laburra
2010Ivory TowerX
2011TomboyXXBerlingo Nazioarteko Zinemaldia - Epaimahaiaren Teddy saria[34]
Buenos Airesgo Zinema Independentearen Nazioarteko Zinemaldia – FIPRESCI saria
Buenos Airesgo Zinema Independentearen Nazioarteko Zinemaldia - SIGNIS saria
Jacques Prévert antzeztokiaren saria - Gidoi hoberenaren saria
2012Les RevenantsXTelebista saioa
2014Bird PeopleXGidoi aholkularia
2014Bande de fillesXXKermode saria - Zuzendari hoberenaren saria
Stockholmoko Nazioarteko Zinemaldia - Film hoberenaren saria
Lumières Sariak - Epaimahaiaren sari berezia
Hautatua - César Sariak - Zuzendari hoberena
Hautatua - Europako Parlamentuaren LUX Saria
Hautatua - Lumières Sariak - Film hoberena
Hautatua - Lumières Sariak - Zuzendari hoberena
2014Bébé TigreXArgumentu aholkularia
2016Quand on a 17 ansX
2016Ma vie de courgetteXCésar Sariak - Moldaketa hoberena
Lumières Sariak - Gidoi hoberena
Hautatua - Annie saria film luze baten ekozipenaren idazketagatik
2018With the WindXGidoilari kolaboratzailea
2019Portrait de la jeune fille en feuXXCannesko Zinemaldia - Gidoi hoberenaren saria
2021Petite MamanXXDonostiako Zinemaldia - Publikoaren saria

Erreferentziak

Kanpo estekak