Piru Gaintza

futbolari bizkaitarra
Agustin Gainza» orritik birbideratua)
Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaintza (argipena)».

Agustín Gaintza Bikandi (Basauri, 1922ko maiatzaren 28a - ib., 1995eko urtarrilaren 6a), Piru Gaintza izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.[1][2] Dublingo adarzabala (gaztelaniaz: El gamo de Dublin) goitizenarekin ere ezaguna izan zen.[3][4][5] San Mameseko lehoien lider morala, eta Athleticek duen ikonorik handienetakoa.

Piru Gaintza

Bizitza
JaiotzaBasauri1922ko maiatzaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBasauri1995eko urtarrilaren 6a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Athletic1940 / 1959381120
Espainiako futbol selekzio nazionala1945 / 19553310
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

FIFA: 49681 UEFA: 75063 Edit the value on Wikidata

Basauriarra jaiotzez, 1940. urteko denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta. Athleticeko bigarren aurrealde historikoaren kidea izan zen (Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gaintza). Guztira, hemeretzi denboraldi egin zituen taldean, 1940tik 1959. urtera bitarte.[6]

Bi liga eta zazpi kopa irabazi zituen, guztira 382 partidu jokatuz. 18 urterekin egin zuen debuta eta 37 urte bete baino 11 egun lehenago erretiratu zen. 1959ko maiatzaren 17an erretiratu zen, San Mamesen Real Madrilen aurka jokatutako Kopako partida batean izan zen.[7] Geroago entrenatzailea ere izan zen lau denboralditan, 1965-1966 denboralditik 1968-1969ra. Orduan Iriondori pasa zion entrenatzaile postua. Geroago, aholkulari eta ikuskari gisa segitu zuen beharrean, jokalari gazte bikainak detektatzen.

Espainiako futbol ligan 120 gol sartu zituen. 1946-1947 denboraldian, partidu bakar batean Celta de Vigoko taldeari zortzi gol sartu zizkion. Errege Kopan 99 partida jokatu zituen, urte askotan iraun zuen marka horrek Andoni Zubizarretak gainditu zuen arte 104ra iritsita.[7] Eta espainiar selekzioarekin 38 aldiz jokatu zuen.

Ibilbidea

Haurtzaroan ez zen futbolzale amorratua, baina Miguel anaiak (Athletic-en ere jokatu zuen) pixkanaka sortu zion zaletasuna. 15 urte zituela jokatu zuen lehen partida serioa eta bere taldea, San Faustok Urbiri aurre egin zion. Athleticek jokalari bila antolatutako txapelketa izan zen hura, Gerra Zibilean hain gaizki geratu zen taldea berreraikitzeko.[4]

Basconia konpainiaren bulego nagusi zaharrak ("La Basconia").

Basconia laminazio-enpresan lan egin zuen hasieran, eta 1940an Bilboko Athleticek fitxatu zuenean kontratua onartu zuen, zeren eta ordainetan agindu baitzioten, aipatu lantegian aprendiz postutik tornulari postura igoko zutela. Garai hartan ezagutu zutenek zibarekin zuen trebeziaz hitz egiten dute, igelak harrapatzeko zuen trebetasunez (harrika), eta atezain bezala zuen bizitasunaz. Ezkertiak direnen trebezia zuen. Horrela zelako, justu, atea utziarazi eta ezker hegalean jarri zuten. Ordutik, hogei urtez han jarraituko zuen.[1]

1939an Bilboko taldeak deitu zion, baina filialarekin partida batzuk baino ez zituen jokatu. Lehen taldean "bala gorria" zegoen, Gorostiza, eta Piru gazteegia zen oraindik. Baina Gorostiza Valentziara igaro zenean, Piru gaztearen ezaugarriak hartu zituzten kontuan, eta pazientzia lagun zituela figura bihur tuko zen.[4]

1940-41 denboraldian, Urquizu entrenatzaile berriarekin, Piruk lehen aukera aurkitu zuen urriaren 13an. Egun horretan Lehen mailan debuta egin zuen Alacanteko Herkulesen aurrean. Orduz geroztik denboraldi hartan titular ukaezina izan zen, harik eta urtarrilaren 6an Madrilen lesionaturik erori zen arte, Abiazioko Atletikoaren aurka jokatuz. Ez zen berriro jokatu denboraldi horretan. Hurrengo denboraldian titularitatearekin egin zen berriro, eta lesioek bakarrik aldendu zuten une batez ibilbide zuri-gorrietatik.[4]

Harrapaezina zen Gaintza bandatik, tiro egiteko ahalmen itzela eta erreg zuen, regate elektrikoa ere bai, Zarrak gol bihurtzen zituen gero Gaintzaren neurri-neurriko paseak.[4]

Behin futbol profesionaletik erretiratu ondoren, Gainzak ez zuen denbora asko pasa bere klub maitatua entrenatu arte. Athletic taldeko entrenatzailea izan zen 1965-1966 eta 1968-1969 denboraldietan, eta nahiz eta ez zuen arrakasta handirik izan Ligako torneoetan, bai izan zuela beste lehiaketa batzuetan. Kopako torneotan Athletic taldea bi finaletara eraman zuen, nahiz eta modu lazgarrian galdu egin zituen 1966an (Zaragozarekin) eta 1967an (Valentziarekin). Gainera Athletic UEFA Kopan egon zen bere agindupean, eta 1968an Liverpooli irabazitako kanporaketak oroimen gozoak utzi zituen. Gero Athletic taldearen aholkulari eta ikuskatzaile izaten jarraitu zuen, gazteen trebezia baloratzeko helburuz, eta garai horretan, beste lehoi historikoa izan den Javier Clementeren adiskide handia izan zen.[1]

Zortzi gol partida bakar batean

1947ko maiatzaren 18an San Mamesen jokatutako partida batean zortzi gol sartu zituen Gaintzak. Kopako joaneko partida bat zen final-laurdenetakoa, Vigoko Celta taldeari hamabi gol sartu zizkion Athleticek eta horietatik zortzi egin zituen Piru Gaintzak; Geroago ez du inork gainditu marka hori Estatuko futbol-txapelketa ofizialetan. Lezama, Panizo, Zarra, eta Iriondo ere aritu ziren partida mitiko hartan. [8]

Hauek izan ziren Piruk sartu zituen golak: 1-0, 4-0, 6-0, 7-0, 9-1. 10-1, 11-1, eta 12-1. Beste lau golak Iriondok, Zarrak eta Panizok sartu zituzten. Celtakoen gola Pahíñok egin zuen.[8] Markagailuaren arduradunak gehienez hamaika gol aurreikusi tazituenez, azken gola jarri gabe geratu zen.

Piru Gaintzaren bustoa Basaurin

Sariak eta errekonozimenduak

  • Bere jaioterria den Basaurin busto eskultura jarri zuten.
  • Bi liga eta zazpi kopa irabazi zituen

Markak

  • Final eta Kopako titulu gehien irabazi dituen jokalaria. (7) (Belaustek zazpi kopa irabazi zituen, baina sei final bakarrik jokatu zituen).
  • Kopako final gehien jokatu dituen jokalaria. (9) Belausterekin (1913an finala eta errepikapena jokatu zituen), Messi eta Busquets-ekin partekatua.
  • Kopako partida batean gol gehien. (8) Athletic 12 - Celta 1, 1947-5-18koa.
  • Kopako partida gehien jokatu dituen jokalaria. (99)

Estatistikak

Munduko kopak

MundialaNonEmaitza
1950eko Munduko Futbol TxapelketaBrasil4. postua

Txapelketak

TítuluaTaldeaNonUrtea
LigaAthletic ClubEspainia1942-43
KopaAthletic ClubEspainia1943
KopaAthletic ClubEspainia1944
KopaAthletic ClubEspainia1945
KopaAthletic ClubEspainia1950
Copa Eva DuarteAthletic ClubEspainia1950
KopaAthletic ClubEspainia1955
LigaAthletic ClubEspainia1955-56
KopaAthletic ClubEspainia1956
KopaAthletic ClubEspainia1958

Golak eta partidak

KlubDenboraldiaMailaLigaKopa (1)Nazioartekoa (2)GuztiraGolak batzbeste
Part.GolakPart.GolakPart.GolakPart.Golak
Athletic Club1938-391.ª--82Inexistentes820.25
Athletic Klub1939-40----Inexistentes000
Athletic Club1940-41132--Inexistentes1320.15
Athletic Club1941-42132--Inexistentes1320.15
Athletic Club1942-4320971Inexistentes27100.37
Athletic Club1943-44113102Inexistentes2150.24
Athletic Club1944-4520481Inexistentes2850.18
Athletic Club1945-462283-Inexistentes2580.32
Athletic Club1946-4724669Inexistentes30150.50
Athletic Club1947-48201021Inexistentes22110.50
Athletic Club1948-49241193--33140.42
Athletic Club1949-50241075--31150.48
Athletic Club1950-5125781--3380.24
Athletic Club1951-5225122---27120.44
Athletic Club1952-5324961--30100.33
Athletic Club1953-5417751--2280.36
Athletic Club1954-5521975--28140.50
Athletic Club1955-562247-2-3140.13
Athletic Club1956-571622-612430.13
Athletic Club1957-581317---2010.05
Athletic Club1958-592634---3030.10
Ibilbide osoan38011910832814961520.31
(1) Kopako emaitzak.[9]
(2) Datu hauek barne Copa Latina (1955-56); Europako kopa (1956-57).
(3) Lagunarteko partidetako golak sartu barik.
Iturriak: Athletic Club - BDFutbol - UEFA (esteka galdua).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak