Basauri

Bizkaiko udalerria

Basauri Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Nerbioi ibarrako eskualdekoa, Bilbo Handiaren barruan. Bilboko gune metropolitarreko herririk jendetsuenetan seigarrena da, 2024an 40.413 biztanle baitzituen. 7.16 km2 ditu. Biztanle-dentsitatea 5758,3 bizt/km2koa da.[4]

Basauri
 Bizkaia, Euskal Herria
Basauri udalerria airetik ikusita.
Basauriko bandera

Basauriko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Basauri
AlkateaAsier Iragorri (EAJ)
Posta kodea48970
INE kodea48015
Herritarrabasauriar
Kokapena
Koordenatuak43°14′12″N 2°53′24″W / 43.236666666667°N 2.89°W / 43.236666666667; -2.89
Map
Azalera7,0 km²
Garaiera63 metro
Distantzia4,5 km Bilbora
Demografia
Biztanleria40.413 (2023)
89 (2022)
alt_left 20.950 (%51,8) (%48,6) 19.639 alt_right
Dentsitatea6293 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 6,98
Zahartze tasa[1]% 17,1
Ugalkortasun tasa[1]‰ 33,16
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,1 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,21 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 15,21 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 22,55 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 8.52 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.basauri.net/

Geografia

Hiru gune nagusi bereizten dira. Batetik, herriaren gune nagusia, udalerriaren iparraldean kokatua, Ariz auzotik Malmasin mendiko lehen maldetan zehar ekialdetik mendebalderako norabidean. Bestetik, gune horretatik hegoaldera, gune industriala kokatzen da. Bertan, Sidenor, Mercabilbao eta gainontzeko merkataritza-guneak daude. Azkenik, udalerriaren hegoaldean, San Migel auzoa dago.

Ingurune naturala eta klima

Nerbioi-Ibaizabal ibaiek osatzen duten haranaren behealdean dago Basauri, Bilbok eta Nerbioi itsasadarraren bi aldeetako herriek osatzen duten eskualde metropolitarraren barnean dago, Bilbo Handia edo Bilboaldea. Basauri Bizkaiko bi ibai garrantzitsuenek bat egiten duten lekuan sortu zen, hain zuzen ere, ibai horiek zenbait meandroren tartean (Etxebarriko mugaren aldea) ordeka mehar bat zabaltzen duten gunean: ordeka horretan gaur egun instalazio industrialak dauzkagu batez ere. Basaurin biltzen dira, bi ibai horien ibilbideari jarraituz, Urduñatik eta Durangotik datozen bideak ere. Hortik datorkio izena auzo bati: Bidebieta-Dos Caminos.

Udalerria alubioi aldean jaio bazen ere, horren eremua behetik gora igotzen doa apurka-apurka, eta, goia Arrigorriagako lurretan dagoen Malmasin mendian (361 m) jotzen du; horko lurra, bestalde, buztin-lurra da.

Basaurik klima ozeanikoa du, epela eta hezea. Euria urte guztian barna egiten du eta ez dago bereziki urtaro euritsurik. Tenperaturak epelak dira urteko sasoi guztietan, eta gorabehera termikoak txikiak dira.

    Datu klimatikoak (Basauri)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)13.214.515.916.820.122.625.225.524.420.816.414.019.1
Batez besteko tenperatura (ºC)9.09.810.811.915.117.620.020.318.815.812.010.014.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)4.75.15.77.110.112.614.815.213.210.87.66.09.4
Pilatutako prezipitazioa (mm)126979412490646282741211411161195
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)13111113128789111212128
Eguzki orduak869712812816017318817915712393781584
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología,[5] Aena[6]

Udalerri mugakideak

Iparraldean, Etxebarrirekin eta Bilborekin egiten du muga; ekialdean, Galdakaorekin; eta hegoaldean Arrigorriagarekin eta Zaratamorekin.

Basauri Etxebarritik, atzean Mandoia, Upo eta Malmasin mendiak daudela.

Auzoak

Abaroa, Ariz, Arizgoiti, Artunduaga Atxikorre, Atxukarro, Azbarren, Basozelai, Benta, Bidebieta, Bizkotzalde, Errekalde, Finaga, Ibarguen, Ibarre, Kareaga (Kalero), Luzarre, Pozokoetxe, San Migel, Sarratu, Soloarte, Solobarria, Ugarte, Urbi, Uriarte eta Zabalandi.

Historia

Basauriko San Migel edo Elexalde auzoko irudi historikoa.

Basauri Arrigorriagako auzo izan zen 1510era arte. Orduan udalerri independentea bilakatu zen. Independentea izan arren, XIX. mendera arte ez zuen Gernikako juntetxean ordezkaririk izatea lortu. Hasieran udalerriaren gune nagusia San Migel auzoa izan zen, baina 1902an, udalerriaren iparraldean kokatzen zen Arizgoiti gunera aldatu zuten udaletxea.

Aldaketa horren arrazoia gune berriak zeuzkan abantailak ziren, izan ere, biztanleria hazkunderik handiena zeukan gunea zen. Industrializazioak, bereziki La Basconia lantegiak[7], milaka pertsona erakarri zituen Basaurira eta biztanleria asko hazi zen hamarkada gutxiren buruan. XIX. menderarte nekazaritza herrixka bat izan zena 1978an 55.000 biztanle inguruko udalerri industriala bilakatu zen.

1980. urtetik aurrera izandako krisialdiaren ondotik, aurretik etorritako immigrante askok euren jaioterrietara bueltako bidea egin zuten. Egoera ekonomikoa okertzeak biztanleriaren jaitsiera handia eragin zuen. Udalerriaren erliebe zailak eta leku lauen faltak etxebizitza berriak eraikitzea ia ezinezkoa egiten du eta horregatik, basauriar askok inguruko herrietara bizitzera joan behar izan dute, Etxebarrira eta Galdakaora bereziki.

Ekonomia

La Basconia fabrika 1920 inguruan.
Sidenorren instalazioak.

XIX. mendeko industrializaziora arte, Basauri nekazaritza herria zen, artoa eta bestelako barazkiak landatzen ziren, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren bertako biztanleak. Horrez gain, irina ekoizten zuten errotak zeuden herrian. Ondoren, XIX. mendeak aurrera egin ahala, nekazaritzaren gainbehera hasi zen eta industriak bere tokia bete zuen. Gaur egun, nekazaritza ia desagertu da herrian eta mendietako ortu txikietara mugatzen da.

XX. mendean zehar, larre eta ortuetan industria berriak eta etxebizitza-bloke handiak eraiki ziren. Eta horrez gain, Bilboaldeko azpiegitura handiak, Basauriko espetxea eta gune-metropolitarreko jangaiak merkaturatzen diren Mercabilbao merkatu handia ere egin ziren.

2018an langabezia-tasa %13,7koa zen.[4]

Jarduera ekonomikoa

2017an herriaren jarduera ekonomikoaren %66a zerbitzuak ziren, %26,1a industria, eraikuntza %7,8a eta lehenengo sektora %0,1a zen.[4]

Demografia

XX. mendearen bigarren erdialdean biztanleria asko hazi zen, sasoi hartako garapen ekonomikoak eragindako immigrazioaren ondorioz. Hala ere, 1980ko hamarkadatik aurrera gainbehera gertatu zen, XXI. mendearen hasieran jarraitu zuena.

Basauriko biztanleria

Politika

Udal hauteskundeak

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen ondorioz, Asier Iragorri (EAJ) da Basauriko alkatea, lehenengo aldiz alkate izanik. Udalean ordezkaritza duten beste alderdiek (PSE-EE, EH Bildu, Podemos eta PP) bhoto zuria eman zuten[8]; Iragorri alkate izendatu zuten zerrenda bozkatueneko zerrendaburua zelako.

Basauriko udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10 / 21
8.324 (% 41,21)
10 / 21
8.928 (% 43,43)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
4 / 21
3.724 (% 18,43)
5 / 21
4.702 (% 22,87)
Euskal Herria Bildu
3 / 21
2.648 (% 13,11)
3 / 21
2.754 (% 13,40)
Basauri Bai -> Ahal Dugu
3 / 21
2.930 (% 14,50)
2 / 21
2.211 (% 10,76)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
1.551 (% 7,68)
1 / 21
1.128 (% 5,49)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Basauriko udaletxea
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Azpiegiturak

Social Antzokia.

Basauriko garraiobide nagusia trena da, Bilboko Renfe Aldiriak eta Euskotreneko linea banak herria zeharkatzen dute. Renfek hiru geltoki ditu Basaurin: Bidebieta-Basauri, Abaroa-San Miguel eta Basauri; Euskotrenek, berriz, bakarra: Ariz-Basauri geltokia.

Horrez gain, 2011an Bilboko metroaren bi geltoki zabaldu ziren: Arizko geltokia eta Basauriko geltokia. Bi geltoki hauek Bilboko Metroaren L2-ko azken geltokiak dira.

Herriko kulturgune nagusia Social Antzokia da.

Kultura

Euskara

Basauriko Maria Jesus Izagirre hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[9][10] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Basauriko euskara mendebaldeko euskararen barnean dago katalogatuta, sartaldeko hizkeraren parte den Nerbioi ibarreko euskaran[11][12] hain zuzen. Hala ere, azken hamarkada hauetan herriko jatorrizko euskara desagertuaz joan da. Azken hiztun horien lekukotasunak jaso ahal izan dira, hein handi batean Jon Arretxek egindako "Basauriko euskara"[13] lanari esker.

Jaiak

Irailean ospatzen diren Sanmigelak eta urrian ospatzen diren San-faustoak dira herriko zaindarien omenezko jaiegunak.

Basauriko jaiak[14]
JaiegunaLekuaData
San IsidroBentamaiatzak 15
San Martin FinagaFinagamaiatzak 21
San JuanPozokoetxe, Basozelaiekaina
-Kaleroiraila
San Miguel (zaindari-jaiak)San Miguelirailak 29
San Fausto (zaindari-jaiak)-urriak 13

Basauriko ia auzo bakoitzak dauzka urtero bere ospakizunak. Ospetsuenak San Fausto zaindariaren (urriak 13) omenez egiten diren jaiegunak dira. Egun horietan, Escarabillera jai kutuna eta zurrakapotea edari tipikoa izaten dira. Herriko Taldeak antolakundean parte hartzen duten hamabost taldeek (edo koadrila) prestatzen dute zurrakapotea, eta lonjetara hurbiltzen direnei porroietan ematen diete.

Escarabillera Basauriko (beste hainbat herritan bezala) emakumeetan oinarritutako pertsonaia da. Emakume horiek, urritasun handiko garaietan XX. mendearen hasieran, lurrun trenak pasatzen zireneko trenbideetara edo galdategietako eskonbrotegietara joaten ziren guztiz erreta ez zegoen ikatzaren bila, gero sukaldean erabiltzeko. Ikatz hura garai hartako Basauriko kale eta bide asko asfaltatzeko erabili zen.

Elkarteak

Ondasun nabarmenak

Basaurin arkeologikoak izan daitezkeen lau eraikin katalogatuak izan dira[19].

  • San Migel Goiaingeruaren eliza: XVI. mendekoa, estilo gotiko-errenazentistakoa eta dorre-elizpea 1771. urtean eraikia.[20]
  • Arizko dorretxea: XVI. mendean eraikia, bizitoki-jauregi errenazentista, Erdi Aroko dorretxe baten tipologia mantentzen duena.[21]
  • San Fausto Nekazariaren ermita: 1706. urtean eraikia.[22]
  • Malmasin-Finagako Iruna: Erdi Arokoa, 1179ko erreferentziak badira Maluecín gaztelua izenarekin.[23]
  • Finagako San Martin baseliza eta nekropolia.

Argazki galeria

Basauriar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa