Liverpool Football Club

Ingalaterrako Liverpooleko futbol-taldea

Liverpool Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, izen bereko hirian egoitza eta zelaia (Anfield) dituena. Munduko talderik onenetarikoa da, Europan 11 txapelketa irabazi baititu, tartean 6 Europako Kopa. Izan ere, talde ingelesik arrakastatsuena da kontinente mailan historian zehar, eta herrialde mailan, soilik Manchester Unitedek irabazi du berak baino liga gehiago.

Liverpool Football Club
You'll Never Walk Alone
Datuak
Izen ofiziala
Liverpool Football Club
Motafutbol-kluba
HerrialdeaErresuma Batua
IzengoitiaThe Reds
LigaPremier League
EstadioaAnfieldAnfield
53°25′51″N 2°57′39″W / 53.4308°N 2.9608°W / 53.4308; -2.9608
 53.394
Agintea
LehendakariaTom Werner (en) Itzuli
EntrenatzaileaJürgen Klopp
Egoitza nagusi
JabeaFenway Sports Group (en) Itzuli
BabesleaStandard Chartered
Historia
Sorrera1892ko ekainaren 3a
Sortzailea
John Houlding (en) Itzuli
Jasotako sariak
BBC Sports Personality Team of the Year Award  (1977)
BBC Sports Personality Team of the Year Award  (1986)
BBC Sports Personality Team of the Year Award  (2001)
BBC Sports Personality Team of the Year Award  (2020)
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: LiverpoolFC Twitter: LFC Instagram: liverpoolfc LinkedIn: liverpool-football-club Youtube: UC9LQwHZoucFT94I2h6JOcjw TikTok: liverpoolfc Musicbrainz: 12b6caa2-5e09-417e-af36-ba1ee834f82d Discogs: 115648 Edit the value on Wikidata

2019ko abenduan aurreneko aldiz irabazi du Munduko Kopa eta 2020an aurreneko Premier League eskuratu zuen, azken liga garaipenetik 30 urtetara hain zuzen ere. Bere ereserkia You'll Never Walk Alone abestia da.

Historia

Anfield estadioa.
Gola ospatzen.
2012ko taldea.
2019ko Txapeldunen Ligako ospakizunak.

Sorrera eta hasierako urteak

Liverpool F.C. 1892ko martxoaren 15ean sortu zen, Everton F.C. eta honen presidentea zen John Houldingen arteko desadostasuna zela eta. Evertonek Anfielden jokatu ohi zuen eta zelaiaren jabea John Houlding presidentea zen. 1892an ordea Evertonek gaur egungo Goodison Parkera aldatzea erabaki zuen eta Houldingek Anfielden jokatuko zuen talde berria sortu zuen, Everton F.C. and Athletic Grounds Ltd, baina izena nahasgarria zenez berehala hiriaren izena hartu zuen, Liverpool Football Club.

1893-84 denboraldian hasi zuen bere ibilbidea bigarren mailan eta XX. mendea hastearekin batera Ingalaterrak talde onenetakoa bihurtu zen, 1901 eta 1906an Liga nagusia irabaziz. 1914an lortu zuen lehenengo Kopa eta Bigarren Mundu Gerraren aurretik beste bi liga eskuratu zituen, 1922 eta 1923 urteetan.

Hurrengo liga eskuratzeko bi hamarkada itxaron behar izan zituen, 1947 arte (bosgarrena). Zazpi urte geroago ordea, 1954an, maila galdu zuen.

Bill Shanklyren iraultza

1959an Bill Shankly hautatu zuten entrenatzaile. Honek Anfieldeko biltegi zahar bat berriztu eta estrategiak adosteko gela bihurtu zuen. 1962an lehen mailara itzuli eta bi urtetan beste Liga bat eskuratu zuen. 1965ean Kopa lortu zuen eta 1966an Europako Errekoparen finalera iritsi zen, Borussia Dortmundekin galdu zuena. 1970ean John Benjamin Toshack hasi zen jokatzen Liverpool FC-n. 15 urte geroago Real Sociedad-ek fitxatuko zuen entrenatzaile lanetan aritzeko.

Urrezko aroa: 1973-1985

Ingalaterran Liga ugari irabazteaz gain Europa mailan ezaguna bihurtu zen, denbora tarte honetan 4 Europako Kopa, bi UEFA eta Superkopa bat lortu baitzituen.

Lehenengo garaipena 1973ko UEFA Kopa izan zen, Borussia Mönchengladbachen aurka irabazi zuena. Lehenengo Europako Kopa berriz 1977an lortu zuen, talde berdinaren aurka. Hurrengo garaipenak 1978an Club Bruggen aurka (1-0), emaitza berdinarekin 1981ean Real Madriden aurka, eta hurrengoa penalti jaurtiketetan AS Romaren aurka (1984an).

1985ean ere finalera iritsi zen. Bruselako Heysel Stadiumesan jokatu Juventus FC-ren aurka eta 1-0 galdu zuen. Baina egun hartako berri nagusia Liverpooleko hooliganek sortarazitako jende-oldea izan zen, 39 zale hil zutena (horietatik 32 italiarrak). Gertakizun honen ondorengo 5 urteetan talde ingelesei debekatu egin zitzaien Europako txapelketetan jokatzea, Liverpoolen zigorra sei urtetakoa izan zen. Antzeko gertakaria izan zen 1989an, 96 hildako eragin zuena Kopako final batean, Nottingham Foresten aurka Sheffielden. Hala ere, azken kasu honetan, istripuz gertatu zen indarkeriaz baino.

Hurrengo urteetan beraz Ingalaterrako txapelketetan aritu zen eta 1992 arte 3 Liga eta 3 Kopa eskuratu zituen. 1990ekoa izan zen gainera Liverpoolen gaur egun arte lortu duen azken liga. 1987an John Aldridge hasi zen jokatzen, urte batzuk geroago Real Sociedadek fitxaturiko lehenengo atzerritarra izango zena.

XXI mendea

2005ean AC Milanoren aurka Txapeldunen Liga irabazi bazuen ere, ez du oraindik Premier League (1992an sortu zena) irabazterik lortu eta Manchester United edo Chelsea bezalako talde indartsuen itzalean egon da.

Real Sociedadekin duen harremanaren erakusgarri 2004an Xabi Alonso fitxatu zuen eta taldearen ezinbesteko elementua bihurtu zen harik eta 2009an Real Madridera joan zen arte.

Azken urteetan postu apalagoak lortu ditu, 2016an esate baterako Ligako zortzigarren postuan gelditu da, baina gainerako txapelketetan hobeto aritu da. UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen 2016an, baina Sevilla FC gailendu zitzaion. Ingalaterrako Ligako Kopako finalera ere iritsi zen baina penalti jaurtiketetan galdu egin zuen. 2018an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen baina Real Madril nagusitu zen. 2018-19 denboraldia bikaina izan zuen, Premier Leaguen bigarren egin zuen eta Txapeldunen Ligan Europako seigarren Kopa eskuratu zuen. Finalerdietan Bartzelonan izandako 3-0 porrotari buelta eman zion eta finalean Tottenham Hotspur 2-0 emaitzaz garaitu zuen.

Kontinente arteko Kopa

Asko kostatu zaio Nazioarte mailako titulu nagusia lortzea, Kontinente arteko Futbol Kopa hain zuzen ere. 1978an Boca Juniorsen aurka jokatzekoa zen baina ez ziren ados jarri datak aukeratzerakoan. Gerora jakin da Liverpoolek ez zuela Argentinan jokatu nahi izan Falkland Uharteetako Gerra zela eta. 1981 eta 1984an galdu egin zuen eta 2005ean FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan bigarren gelditu zen.

2019an lortu zuen azkenik FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa, CR Flamengo talde brasildarrari luzapenean sarturiko gol bakarrari esker partida irabazita.

Aurreneko Premier Leaguea

Azken liga garaipena 1990an lortua zuen eta 1992an Premier Leaguea sortu zen. 2019-20an lortu zuen txapeldun izatea aurreneko aldiz, nagusitasun osoz lortu ere, 99 puntu eskuratu baitzituen (Premier Leagueko errekorra 100 puntutan dago) eta 18 puntu atera zizkion bigarren izan zen Manchester City taldeari.

Uniformea

Historikoa

 
1892-1896
 
1896-1964
 
1964-tik

Azken urteak

 
2013-2014
 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 51

  • Ingalaterrako Liga (19) :
    • 1901, 1906, 1922, 1923, 1947, 1964, 1966, 1973, 1976, 1977, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1986, 1988, 1990, 2020.
  • Ingalaterrako Kopa (8) :
    • 1965, 1974, 1986, 1989, 1992, 2001, 2006, 2022
  • Ingalaterrako League Cup (9) :
    • 1981, 1982, 1983, 1984, 1995, 2001, 2003, 2012, 2022
  • Ingalaterrako Superkopa (1) :
    • 1986.
  • Community Shield (16) :
    • 1964*, 1965*, 1966, 1974, 1976, 1977*, 1979, 1980, 1982, 1986*, 1988, 1989, 1990*, 2001, 2006, 2022 (* elkarbanatuta)

Nazioartean: 14

Kontinente arteko Kopa: 0

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (3): 1978 (ez jokatua), 1981, 1984.

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa: 1

  • Txapelduna (1): 2019.
  • Finalista (1): 2005.

Txapeldunen Liga: 6

UEFA Kopa: 3

  • Txapelduna (3) : 1973, 1976, 2001.
  • Finalista (1): 2016.

Europako Superkopa: 3

  • Txapelduna (4) : 1977, 2001, 2005, 2019.
  • Finalista (2): 1978, 1984.

Europako Errekopa: 0

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1966.

Jokaturiko nazioarteko finalak

TxapelketaUrteaTxapeldunaEmaitzaFinalistaHiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1981 Flamengo3-0Liverpool
1984 CA Independiente1-0Liverpool
2005 São Paulo1-0Liverpool
2019Liverpool1-0 (luz) Flamengo
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1976-77Liverpool1-0 Borussia MönchengladbachErroma
1977-78Liverpool1-0 Club BruggeLondres
1980-81Liverpool1-0 Real MadrilParis
1983-84Liverpool1-1 (pen:4-2) AS RomaErroma
1984-85 Juventus FC1-0LiverpoolBrusela
2004-05Liverpool3-3 (pen:3-2) AC MilanIstanbul
2006-07 AC Milan2-1LiverpoolAtenas
2017-18 Real Madril3-1LiverpoolKiev
2018-19Liverpool2-0 Tottenham HotspurMadril
2021-22 Real Madril1-0LiverpoolParis
Europako Superkopa1977Liverpool7-1 (1-1, 6-0) Hamburger SV
1978 RSC Anderlecht4-3 (3-1, 1-2)Liverpool
1984 Juventus FC2-0Liverpool
2001Liverpool3-2 FC Bayern Munich
2005Liverpool3-1 (luz) CSKA Mosku
2019Liverpool2-2 (pen:5-4) Chelsea FC
UEFA Kopa1972-73Liverpool3-0, 2-0 Borussia Mönchengladbach
1975-76Liverpool3-2, 1-1 Club Brugge KV
2000-01Liverpool5-4 (luz) Alavés
2015-16 Sevilla FC3-1Liverpool
Europako Errekopa1965-66 Borussia Dortmund2-1Liverpool

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Liverpoolek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1968-69Ferien KopaLehenengo itzuliaAthletic
Liverpool
2-1
2-1*
Liverpool
Athletic
1975-76UEFA KopaFinal hamaseirenakReal Sociedad
Liverpool
1-3
6-0
Liverpool
Real Sociedad
1983-84Europako KopaFinal zortzirenakLiverpool
Athletic
0-0
0-1
Athletic
Liverpool
2000-01UEFA KopaFinalaLiverpool5-4Alaves
  • 1968-69ko kanporaketa "txaponaren bidez" erabaki zen eta Athleticek jarraitu zuen aurrera.

2023/2024 Taldea

2023ko uztailaren 3an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEAlisson
2 ATZJoe Gómez
3 ERDFabinho
4 ATZVirgil van Dijk
5 ATZIbrahima Konaté
6 ERDThiago Alcantara
7 AURLuis Díaz
8 ERDDominik Szoboszlai
10 ERDAlexis Mac Allister
11 AURMohamed Salah
13 ATEAdrián San Miguel
14 ERDJordan Henderson
17 ERDCurtis Jones
Zbk.PostuaJokalaria
18 AURCody Gakpo
19 ERDHarvey Elliott
20 AURDiogo Jota
21 ATZKonstantinos Tsimikas
26 ATZAndrew Robertson
27 AURDarwin Núñez
32 ATZJoel Matip
43 ERDStefan Bajcetic
47 ATZNathaniel Phillips
62 ATECaoimhin Kelleher
66 ATZTrent Alexander-Arnold
72 ATZSepp van den Berg

Utzitako jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
- ERDFábio Carvalho (Leipzigen utzita 2023ko ekainaren 30 arte)

Jokalari nabarmenak

[Partiden eta golen kopurua Ligan lortutakoak dira.]

Entrenatzaile nabarmenak

  • 18961915: Tom Watson . Karguan luzeen iraundakoa.
  • 19591974: Bill Shankly . Lehenengo mailara taldea itzuli eta lehendabiziko europar txapelketa eskuratu zuena.
  • 19741983: Bob Paisley . Txapelketa gehien lortu dituena.
  • 20042010: Rafael Benítez . Azken Txapeldunen Liga lortu zuen 2005ean.
  • 2015–: Jürgen Klopp . Azken Txapeldunen Ligaren finala jokatu zuten 2018an.

Emakumezkoen taldea

Sakontzeko, irakurri: «Liverpool Football Club (emakumezkoak)»

1989an sortu zen Newton Ladies FC izenarekin.

  • Garaipenak:
    • Ingalaterrako Liga (2): 2013, 2014.
    • Ingalaterrako Kopa (0): finalista 1995 eta 1996an.
    • Ligako Kopa (0): finalista 1994an.

Ikus gainera

Kanpo estekak


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton