Ainhoa Latatu

UEUko unibertistate-formazioko arduraduna
Ainhoa Latatu Nuñez» orritik birbideratua)

Ainhoa Latatu Nuñez (Bilbo, 1973ko irailaren 12a -) biologoa, irakaslea GOI Ikastegian eta Udako Euskal Unibertsitateko unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna da.[1] [2] Biologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta doktorego tesia ur-sistemetako ekologia mikrobianoa ikertu zuen UPV/EHUn Juan Iriberri irakaslearen zuzendaritzapean, Zientzia eta teknologiaren fakultateko Mikrobiologia, Parasitologia eta Immunologia sailean.[3]

Ainhoa Latatu

Bizitza
JaiotzaBilbo1973ko irailaren 12a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDima
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJuan Iriberri
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Eibar
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
GOI ikastegia  (2020 -
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: ainhoa-latatu-nunez

Irakaslea GOI ikastegian

2020tik Irakaskuntza Masterra online eskaintzen duen GOI Ikastegiko idazkari akademikoa da, baita irakaslea ere.[4]

2019an GOI ikastegia prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketako Ikastegia sortu zuten UEUren barnean UPV/EHUren ikastegi atxiki gisa, online unibertsitate-ikasketak euskaraz sustatzeko asmoz. Horren baitan plazaratu zen 2020/2021 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren online modaltatea. Euskaraz eskaintzen da (ingelesezko hautazko batzuekin) eta eskolak Ikasgela Birtualaren bitartez eskaintzen dira 3 espezialitatetan: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Hizkuntza eta Literatura. Espezialitate bakoitzean 40na ikasle daude, guztira 120. Latatu irakaslea da Natur Zientziak eta Matematika espezialitate horretan.[5]

Unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna UEUn (2002tik)

Ainhoa Latatu UEUko Natur Zientziak saileko kidea da 1994tik eta sail horren sailburua izan zen 1998tik 2002ra. Orduan hasten zen UEU graduondoko titulua antolatzen Eibarko Markeskua jauregian eta orduan, 2002an, bertan lanean hasi zen Ainhoa Latatu .UEUko unibertsitate-mailako titulazioen antolaketaren ardura bere gain hartuta. UEUk UPV-EHUrekin 2001az geroztik hamar baino gehiago graduondoko antolatu ditu. Horietan gutxienez 280 pertsona titulatu dira. Ikastaro guzti horien antolaketaren koordinatzailea eta arduraduna izan da Ainhoa Latatu. Hauek izan dira titulazioak eta zein urtetan hasi ziren.

UEUk UPV/EHUrekin 2001etik 2030ra bitarte antolatu dituen graduondoko eta berezko tituluak.
  • 2002-2003: Hizkuntza eta teknologia (master)
  • 2002-2003: Herri Erakundeen kudeaketa (HEREKU)
  • 2002-2003: HIZNET
  • 2004-2005: Estatistika eta Konputazio
  • 2006-2007: Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak
  • 2007-2008: Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez
  • 2007-2008: Euskarazko komunikazioa (Mofiziala, UEU laguntzailea)
  • 2007-2008: Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua (Mofiziala, UEU laguntzailea)
  • 2012-2013: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean
  • 2012-2013: Neuroerreabilitazioa
  • 2012-2013: Hondakinen kudeaketa eta tratamendua
  • 2012-2013: Itzulpengintza eta teknologia
  • 2013-2014: Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua
  • 2015-2016: Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak
  • Ainhoa Latatu eta Irati Iciar (UEU.2017)
    2016-2017: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa
  • 2016-2017: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.[6]
    • 2019-2020:Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)[7]
    • 2019-2020:IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)[8]
    • 2019-2020: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua)[9]
  • 2019-2020: Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista (UPV/EHUren Aditu Titulua)[10]
  • 2019-2020: Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (UPV/EHUren Aditu Titulua)[11]
  • 2020-2021: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (UPV/EHUren Aditu Titulua)[12]

Bilkura akademikoetan antolatzaile

Bilkuren edo jardunaldien antolaketan ere parte hartzen du,[13][14][15] baita Euskal Unibertsitatearen ildoan.[16] Ikergazte kongresuetako antolatzailea izan da, eta III. Kongresuko akten argitartzailea izan zen Olatz Arbelaitz, Urtzi Etxeberria eta Miren Josu Omaetxebarria eta Iñaki Alegriarekin batera.[17][18]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak