Aitor Bizkarra

Abadiñoko bertsolaria

Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño, 1996) bertsolari bizkaitarra da[1]. Bizkaiko Txapelketako finalak jokatu izan ditu eta 2022ko Txapelketa Nagusian finalaurrekoen bigarren itzulian abestu du.

Aitor Bizkarra
Bizitza
JaiotzaAbadiño, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza

Bizkaiko Eskolartekoan hasi zen bertsotan lehiatzen. 2010. urtean txikien mailako txapelketa eskuratu zuen eta gazte mailan txapeldunordea izan zen 2014an[2]. Ondoren Euskal Herrikoan kantatu zuen.

Helduen mailan Bizkaiko Txapelketako finala jokatu zuen 2018an eta zortzigarrena izan zen[3]. Hurrengo txapelketa 2021ean izan zen, COVID-19 pandemiak eragindako atzerapena zela eta. Seigarren egin zuen bigarren aldi honetan[4]. 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzen ari da eta finalaurrekoen bigarren itzulian bigarren egin zuen Amurrioko saioan[5].

Bertsolaritza

Txapelketak

Eskolartekoak

Erreferentziak

Kanpo estekak