Aktibazio energia
Prozesu kimiko batean, erreaktiboei eman behar zaien energia trantsizio-egoerara iristeko. Erreakzio baten abiadura-konstanteak tenperaturarekiko duen mendekotasunean beha daiteke energia hori.
Aktibazio energia erreakzio kimiko bat gerta dadin behar den hasierako energia da. Katalizatzaileek aktibazio energia jaisten dute.
Erreakzio kimiko bat gertatzeko hasierako molekulak "aktibatu" behar dira. Aktibazio energiak bi efektu ditu:
- erreakzionatuko duten molekulei beren lotura kimikoak apurtzen dizkie.
- molekulen elektroiek sortzen dituzten aldarapen-indarrak ezabatzen dituzte. Modu horretan erreakzionatuko dituzten molekulak elkartu ahal dira eta talka egin dezakete.
Bi efektu horien bidez molekulen arteko elkarrekintza burutzen da, eta erreakzionatzerakoan molekula berri bat sortuko dute.
Svante Arrhenius kimikariak aktibazio energiaren kontzeptua sortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Berak honako ekuazio honen bidez definitu zuen:
Ea aktibazio energia izanik, R gasen konstante unibertsala, T tenperatura (Kelvin graduetan) eta A erreakzioaren faktorea.
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna