Alba Redondo

albacetear futbolaria, aurrelaria

Alba María Redondo Ferrer (Albacete, 1996ko abuztuaren 26a) albacetear futbolaria da.[1][2] Aurrelari postuan jokatzen du Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligako lehen mailako Levante Union Deportiva klubean eta baita Espainiako selekzio nazionalean ere.

Alba Redondo

Bizitza
JaiotzaAlbacete1996ko abuztuaren 27a (27 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Fundación Albacete2012 / 2019
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2018 / 2023
Levante Unión Deportiva2019 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,69±0,001 metro

Twitter: Aferrer_10 Instagram: albiferrer UEFA: 250054319 Edit the value on Wikidata

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita.[3] [4]

Futbolari ibilbidea

Redondo bere hiriko klubaren, Albacete Fundazioaren, gazte-taldean aurrera egin zuen. 2014. urtean, 17 urteko Redondok bi gol markatu zizkion UD Granadilla Tenerife Sud taldeari 2-0 irabazita eta Lehen Mailarako igoera ziurtatuta.

2019ko ekainean, Redondo Levantera Union Deportivara joan zen, eta bi urteko kontratua sinatu zuen urtebeteko aukerarekin.[5] 2019ko azaroan bi gol markatu zituen EdF Logroñoren aurka, baina konorterik gabe geratu zen partidaren amaieran. Arauzko denbora beterik zegoenean, erorketa ikaragarri baten ondoren, jokalaria posizio txarrean eta buruz behera erori zen. Une hartan, Javi Torres Orriols Levante klubeko fisioterapeuta Albari laguntzera joan zen eta kanporatua izan zen. Azkenik, Redondo bere onera etorri eta jokalekutik oinez atera ahal izan zen.[6] Hurrengo hilabetean, Levanteren zaleek estimatu zuten Redondo, hiriko derbiko garaipenaren gol bakarra markatu zuenean.[7]

Selekzioa

Albacete Fundazioa Klub txiki samar rean jokatu arren, goleatzaile trebea bihurtu zen eta Espainiako futbol-selekzioan atentzioa eman zuen.[8] Senior selekzioarekin, eta Algarve 2019 Koparako ere deitu zuten.[9] 2018-2019 denboraldian desengainua hartu zuen Redondok, Ligako 15 golek ez zutenean eragotzi Albacete Fundazioa sailkapenaren amaieran eta ondoren jaistea. Jorge Vilda hautatzaile nazionalaren 23 jokalariren zerrendatik kanpo gelditu zen FIFA 2019ko Emakumezkoen Munduko Kopan jokatzeko.[10] 2023ko unduko Txapelketarako, ostera, zerrendan egon zen.[4]

Munduko Txapeldunak 2023

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[11][4][3]

Bizitza pertsonala

Redondo harremanetan dago Cristina Monleónekin, Valentziako Unibertsitateko irakasle eta prestatzaile fisikoarekin.[12]

Taldeak

TaldeaHerrialdeaUrtea
Fundación Albacete  Espainia2013 - 2019
Levante Unión Deportiva  Espainia2019 - ...

Nazioarteko ibilbidea

Nazioarteko golak

Alba Redondo – golak Espainairekin
#DataLekuaAurkariaScoreEmaitzaMaila
1.2019ko urtarrilaren 17aEstadio Cartagonova, Cartagena, Espainia  Belgika1–01–1Lagunartekoa
2.2019ko maatzaren 17aEstadio Pedro Escartín, Guadalajara, Espainia  Kamerun2–04–0
3.2020ko irailaren 19aZimbru Stadium, Chișinău, Moldova  Moldavia0–60–9UEFA Women's Euro 2022 Lehiaketa
4.2021eko urriaren 26aKolos Stadium, Kovalivka, Ukraina  Ukraina0–60–62023 FIFA Emakumezkoen Munduko Lehiaketa
5.2021eko azaroaren 25aEstadio de la Cartuja, Sevilla, Espainia  Faroeak3–012–0
6.2022ko irailaren 6aLa Ciudad del Fútbol, Las Rozas de Madrid, Espainia  Ukraina2–05–0
7.3–0
8.2022ko azaroaren 11Estadio Municipal Álvarez Claro, Melilla, Espainia  Argentina1–07–0Lagunartekoa
9.2022ko azaroaren 15aEstadio de la Cartuja, Seville, Espainia  Japonia1–01–0
10.2023ko otsailaren 19aCommBank Stadium, Sydney, Australia  Australia2–32–32023 Nazioarteko Kopa
112023ko apirilaren 11Estadi Municipal de Can Misses, Ibiza, Espainia  Txina1–03–0Lagunartekoa
122023ko uztailaren 26aEden Park, Auckland, Zeelanda Berria  Zambia3–05–02023 FIFA Emakumezkoen Munduko Kopa
13.5–0
14.2023ko abuztuaren 5a   Suitza2–15–1

Nazioarteko Txapelketak

TituluaTaldeaHerrialdeaUrtea
Munduko KopaEspainiako Selekzioa Absolutua  Australia    Zeelanda Berria2023

Sariak eta intzatespenak

  • 2022-2023 denboraldiko Pichichi saria irabazi zuen Futbol Ligako golegile nagusia izateagatik.[13]

Erreferentziak

Kanpo estekak